Ondarroa: emakumeek eta feminismoak utzitako aztarnak

Martxoak 8 egitaraua Ondarroan (deskargatu)

Zeri esaten diogu emakumeek eta feminismoak utzitako aztarnak?

Aztarnak esaten diegu, emakumeentzat eta feminismoarentzat diren tokian tokiko espazio garrantzitsuei –sinbolikoei nahiz materialei– eta garaiei. Emakumeek eta feministek, toki eta data horiek funtsezkotzat jotzen dituzte, haien ordezkaritza eta talde gisa herrian duten presentzia eta ikusgarritasuna gogora ekartzen dutelako. Emakumeek eta feministek beraien historiatik, espaziotik eta garai horietatik abiatuta, eraiki dute euren nortasun pertsonala eta euren talde nortasuna, eta horrela egiten dute orain ere. Horrez gain, toki horiek beraiek, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak islatzeko eta ikusarazteko ere balio dezakete.

Aztarna horien bitartez, berreskuratzen dira emakumeentzat eta feministentzat garrantzitsuak izan diren eta diren lekuak eta uneak, emakumeek herriaren historian eta hirigintzan eragile aktibo gisa izan duten zeregina ikusarazteko eta aintzatesteko.

Portada aztarnak Nekane Akarregi Amutxastegi «Gaztetxeko kali» (Zaldubide kalea 2000ko abenduan).

XIX. mende erditik Ondarroako Arrain Kontserben lehen industriagunea izan zen Zaldubide kalea.

Sei kontserba fabrika zeuden bertan.

1988an herriko Gazte Asanbladak Eizagirreneko kontserba fabrika zena okupatu zuen (ordurako fabrika honek bere jarduerari herria emanda zeukan), eta Gaztetxe bihurtu.

Eta horrela izan zen 2000ko abendura arte.

2001eko urtarrilean, kalea eta etxeak bota egin zituzten saihesbidea egiteko.

Argitalpena jaitsi (PDF 5.640KB)

Aztarnen mapaAztarnen mapa jaitsi (PDF 1.645KB)