NONDIK HASI IKUS-ENTZUNEZKOA MONTATZEN? (I)

Lehiaketara aurkeztu nahi duzue, baina ez dakizue zeren inguruan egin lana. Ez dakizue nondik hasi. Ideia pilla dituzue baina aldi berean, bat ere ez. Ez dakizue oso ondo zerekin lotu, zer den zehazki adierazi nahi duzuena, zein adierazpen motaren bitartez… Zerbait sortu behar dugunean,  ez dakigu ezta nondik hasi ere. Jarraitu pausu erraz batzuk.

1. MEZUA PENTSATU

Mezuak, bai edo bai, indarkeria sexistaren aurrean dugun Beldur Barik Jarrera isladatu behar du. Honako post honetan definitu genuen nola ulertzen dugun. Jarrera hori zertan datzan hobeto ulertzeko gure web-guneko hainbat atal bisitatzeagomendatzen dizuegu . Batetik, «Gaiak» atala: bertan, hilero-hilero indarkeria sexistarekin lotutako gai zehatz bat jorratzen dugu. Alegia, gai horrek indarkeria sexistarekin duen lotura eta horri aurre egiteko alternatibak plantetatzen ditugu. Bestetik, «Lehiaketa»  atala bisitatuta aurreko urteetan aurkeztutako lanak eta horietatik zeintzuk izan ziren sarituak ikusi ahal izango duzu.

Hartu dituzue hainbat ideia eta orain zure mezua definitu behar duzue. Horretarako, ideia zaparrada bat egitea proposatzen dizuegu. Hartu orri zuri bat eta idatzi erdigunean Beldur Barik eta hasi lotzen kontzeptu horrekin burura datozkizuen ideia nagusiak: indarkeria sexista, beldur barik jarrera… Eta ondoren, pentsatu zein aspektu lotzen dituzun ideia nagusi bakoitzarekin. Eta horrela, azpi-ideia guztiekin. Azkenean, kontzeptu-mapa bat lortuko duzue non ideia guztiak isladatzen diren. Esaterako, honelako zerbait: BeldurBarik lehiaketa

 

Beraz, badaukazue mapa bat non isladatzen den zuen ikuspegia. Hori erabiliz definitu dezakezue zein gai den zuen ustez garrantzizkoa: zuen egunerokoan bizi duzuelako, mezu zehatz bat bidaltzea garrantzizko ikusten duzuelako… Mezua zehaztuta hasi pentsatzen nola adierazi nahi duzuen, zein izango den tonua: erreibindikatzailea, salatzailea, probokatzailea, positiboa…

2. MEZUA ADIERAZTEKO KONTUTAN HARTU BEHARREKO HAINBAT ASPEKTU

Behin mezua erabakita, gutxi gora behera, berau montatzen hasteko, hartu kontutan hainbat aspektu:

2.1. Zein formatotan adieraziko duzun mezua: istorio bat, abestia, koregografia, fotomuntaia, stop motion (objektu estatikoen mugimendua irudikatu)… Gogoratu! Edozein adierazpen aukeratu dezakezu baina ikus-entzunezko formatoan aurkeztu behar diguzu.

2.2. Pertsonaia(k): Pertsonaia bakar bat agertuko da, neska edo mutila izango da, zein jarreratan agertuko da…? Edota talde bat azalduko da? Pertsonai konkreturik gabe, off ahotsa erabilita? Zuen lanean agertuko den petsonaia ondo aukeratzeak garrantzia handia dauka, batez ere, zein jarreratan azaltzen den: jarrera positibo edo indartsua, ezezkorra?

2.3. Baliabide teknikoak: Nola grabatuko duzue? Bideo kamararekin, mugikorrarekin…? Eta musikarik erabiliko duzue edo ez? Zein abestik edo musikak osotzen du ondoen zuen mezua? Gogoratu erabilera libreko abestiak izan behar direla!

2.4. Fotografia: Non kokatuko duzue zuen istorio edo mezua? Espazio ireki edo itxietan?  Zein izango da dekoratua? Protagonisten(baldin badaude) janzkera edota orrazkera…

Hurrengo pausua istorioa eta ikus-entzunezkoa montatzen hastea da. Baina hori datorren ostiralean. Badaukazue,nondik hasi. Eman pare bat buelta aste honetan, definitu zuen mezua. Datorren ostiraleko post-ean, istorioak nola garatzen eta osotzen diren azalduko dizuegu (ideia batetik nola garatu beste guztia) eta grabaziorako hainbat gomendio tekniko ere emango dizkizuegu. Ez galdu gure hurrengo ostiraleko post-a!