NAHI DUDANA EGITEKO GAI NAIZ. NIRE GORPUTZA BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIZI!

Lost telesaila ikusi zenuten? Bertan bazegoen Locke-k entzun ezin ez zuen esaldi bat: Ezin dezakezu hori egin. Askotan esandako esaldia da hau. Askotan entzundakoa. Gehiegitan. Alde batetik gure egiteko grinak itzaltzen dituelako. Zertarako zerbait egiten saitu lortu behar ez badut? Eta bestetik esaldi honek bere baitan kontraesanak dituelako… Lasai, bagoaz hau azaltzera…

Txikitatik izan dut loditasunareko joera. Ze demontre! Nolako hizkera da hau? Txikitatik lodia izan naiz. Eta dantzara apuntatu nahi nintzenean hauxe zen askotan entzuten nuena… ezin duzu egin… lodia zaude…

Lodia zaudenez kirola egiten baduzu bakarrik kiloak galtzeko izango da…

captura-de-pantalla-2016-10-25-a-las-9-46-59Sakatu irudian bideoa ikusteko

Eta lodia izanez egin nezakeen gauza bakarrenetariko bat nire gorputza aldatzea zen. “Badago loditasuna onartzeko ezintasun bat” Onintza Enbeitiak esaten duen moduan (artikulua irakurri nahi baduzu sakatu hemen).

Eta nire gorputza aldatzeko zer egin? Dieta. Eta dieta egin eta argaldu, eta berriro igo. Eta etengabe lortu ezin den gorputz bat izatera moldatu. Gure gorputza moldatu, gure bizitza moldatu. Edertasun eredu batzuetara mugatu. Irune Alfonsok dioen moduan “Txikitatik ezartzen digute nolakoak izan behar dugun eta horrelakoak ez bagara, oso gaizki pasatzen dugu” (Elkarrizketa osoa ikusi nahi baduzue sakatu hemen).

IRMO taldeak oso argi esaten digu nola nahi gaitu gizarte honek: Kilorik, granorik eta ilerik gabeak! Ba goazen gure kiloak erreibindikatzera! Goazen gorputz anitzak daudela ohiukatzera! Bomba Estereo taldearen bideoan agertzen den neska bezala… Irainen aurrean goazen NEU NAIZ esatera!

Eta elkartzen bagara, eta indarkeria sexistari guztiok aurre egiten badiogu, loditasun mugimenduaren inguruan sortu diren bi talde aurkeztu nahi dizuegu! Bata, sare sozialetan mugitzen dena, Facebook-en hain zuzen ere: Lodifobiarik ez! Taldea.

Facebook: @Lodifobiarik ez

Horrelako gauza indartsuak, ahalduntzaileak, ederrak, ikusgarriak ikusi ditzazkezue bere orrialdean:

lodifobiarik-ez

Eta beste alde batetik, Las Ramonas taldea. Ezagutu nahi dituzue? June Fernandez idazle eta kazetariaren “10 ingobernables. Historias de transgresión y rebeldía” liburuan kapitulu baten protagonistak dira!

06-ramonak_largeSusanna Martin-ek egindako ilustrazioa

Haragia bihurtu den komunitate digitala da Ramonak taldea, liburuan esaten digun bezala. Kapitulu honetan beraien esperientziak, bizipenak, hausnarketak eskeintzen dizkigute. Beraien bizitza konplikatu eta edertasun eredu batzuk aldera utzi eta beraien gorputzekin gustora daudenak dira Ramonak!

Oso erreza da esatea gure gorputzak maite egin behar ditugula. Ez diogula jaramonik egin behar besteek esaten dutenari. Edo hori ezin dugula egin esaten digutenei. STOP!

Guardar

Guardar

Guardar