MY MAD FAT DIARY. Beldur Barik Jarrera duen telesaila.

Pasa den astean My Mad Fat diary telesailari buruz hitzegingo genuela esan genizuen… Norbaitek ikusi al du? Zer iritzi duzue telesail honen inguruan?

Gazteen telesailen gidoilariek protagonista papera neska lodi bati ematen dioten lehen aldia da, eta hemen dugu Rae. Azkena ez izatea ere espero dugu.

Jakin badakigu institutua infernu txiki bat bihurtu daitekeela edozein gaztearentzat, baina horretaz aparte, Raek bere praken kremailerak lehertzen ditu eta lortu ezin den mutil-puskaz maitemindu egiten da. Agintari irudia den bere amari aurre egiten dio (askotan bidegabeko modu batean, dena esan behar dugu) eta bere burua ez gorrotatzearen aldeko borroka bat eramaten du aurrera; bere arazoei aurre egin bere buruari minik egin gabe.

Telesailak zeri buruz hitzegiten duen? Gizarte gordofobo batek gazte sentikor bati eragin dezakeen hauskortasun eta estigma edo marka. Baina nahiz eta ohiko lekuetan lurreratu, ez da batere demagogoa. Rae amildegiaren ertzean egoteak hamasei urterekin ez du esan nahi Oasis entzuteari uko egin behar dioenik, edota laguntasuna zure burua salbatzeko zerbait benetazkoa dela.

Eta zergaitik egiten dizuegu proposamen hau?

– Telesailaren protagonista lodia dago, lodia da. Beste telesaileekin alderatzen badugu, besteetan gai honi buruz hitzegiten saihesten da. Baina telesail honetan, ez. Hemen gaia narrazioaren ardatz nagusia bilakatzen da. Ezin dugu Rae-ren bizitza ezagutu loditasunak gizartean kokatzen duen lekua ulertu gabe. Mundua Rae-ren begiradarekin begiratzearen abantaila dugu.11933449_774379486041620_3523588544055449531_n

– Telesailean buru osasunari buruz hitzegiten du. Beste gai tabu bat. Ondo dakizue gaztea izatea ez dela bakarrik ligoteoak, argazkiez betetako karpetak… edo behintzat, ez hori bakarrik. Eta argi dago ez dela guztiontzako berdina.my-mad-fat-diary

– Baikorrak eta toxikoak diren harremanei buruz hitzegiten duelako. Baita etsipen, porrot, zauri eta borroeki buruz.c75ec1a5142c20a5d9949d1553ab8370

– Rae bezalako heroi bat behar genuelako. estropezu egiten duen hoietakoa.MMFD-my-mad-fat-diary-33527830-854-458

Bakarrik falta zaigu ikusten animatzera, Rae-ren bizitzaren zati horretan bidailagun izatea. Eta musikaz ere gozatzea… 90. hamarkadan entzun zen musikaz gozatu nahi? Spotify-n badute bere playlist-a! Abestiren bat gure #BBplaylist-era pasatuko zenuke?

Ostegunean aktibismoari buruz hitzegin dugu. Bakarrik lagun lodi bat behar dut nere alboan iraultzari ekiteko! Edota bere gorputza eta besteen gorputzekiko Beldur Barik Jarrera agertzen duen norbait! Zuen inguruan begiratu… Pentsatu… eztabaidatu… eta ekin Beldur Barik Jarrerakin!!!