MUTILAK, MUGI GAITEZEN INDARKERIA SEXISTAREN AURREAN!

Komentario matxistak entzun eta parre egin behar… Neska bat pasatzean, bere gorputzaren inguruko komentarioak entzun eta egin behar… Gizona izan behar beti, eta gizona bezala jokatu behar, gauzak gizontasunez konpondu behar, babeslearen papera beti izan behar, gizontasuna nonahi, noiznahi agertu behar… Egitan… ez al zaude horretaz aspertuta? Eta gainera, askotan, gehiegitan, markatuta zure sexu joera besteena ez delako, edo iraindua “nesken alde” agertzen naizelako. Asper eginda!!

Orain dela aste pare bat mikromatxismoei buruz hitzegiten genuen… gogoratzen duzue etxerako buelta nesken dugun beldurraz? Eta nola inguruan ditugun gomendio guztiak “Kontuz” ibiltzearekin zerikusia dutela… Neskak erasoak aurreikusteko hezituak dira, eta mutilak aldiz, indarrean hezituak, indartsuak izateko, indarrez konpontzeko gauzak, “gizontasunez” konpontzeko gauzak deritzon horretan…

Gizarte honek gizona izateko jartzen dituen baldintzak ez badituzu batere gogoko… badaude gizona izateko mila modu, mila bide… ez gara nekatuko esaten: zuk nahi duzuna izateko gai zara! Zure gizon izateko era moldatu nahi duzun moduan! Ikusi hurrengo bideoa!

Baina bueltatu gaitezen berriro ere hasieran esan dugun horri… Aspertuta bazaude, asteartean egoera eta portaera hoiek gainetik kentzeko esparru bat, gune berri bat aurkeztu genizuen. Eta gune horretan landutakoa, bizitakoa… urte osoan eta gune oroetan aurrera eramatera gonbidapena luzatzen dugu.

Urte osoan diogu mutilen papera garrantzitsua delako nesken eta mutilen arteko berdintasuna lortzeko, berdintasuna ardatz duen gizarte bat lortzeko. Zeresan haundia, bai! Nondik hasi? Ez legoke batere gaizki eraso sexista bat ikusten dugunean, konplize izateari uzten badiogu. Konplize hitza gogorra badirudi ere, askotan, ezer egiten ez badugu, konplize bilakatzen gara.

BBG-guia-agresiones-sexuales-euskera-15

Hona hemen ezer ez egitearen inguruan atzerritik datorren kanpaina bat.

Datorren post-ean Beldur Barik Guneari hitzegiten jarraituko dugu, baina ez dugu post hau utzi nahi hurrengoa gogoratu gabe…

BBG-guia-agresiones-sexuales-euskera-14

Esan bezala, hurrengo post-ean Beldur Barik Gunea bezalako beste esparru batzuk ezagutu nahi ditugu, indarkeriarik gabeko esparruak. Baten bat ezagutzen al duzue? Nola imajinatzen dituzue horrelako esparruak? Utzi imajinatzeari eta eraiki ditzagun!