MOOD: NEKATUTA!

Denbora da koadrilako, klaseko edota inguruko beste mutilekin denbora pasatzen dudanean, askotan, ez naizela oso eroso sentitzen eta horrek zer pentsatu ekarri dit azkenaldian.

Ni txikitatik mutilen koadrilan egon naiz eta neska lagun asko baditut ere, mutilekin ibiltzen naiz gehienetan. Egia esan, ez dakit zergatik. Ohituragatik izango da edo nire lagun minenetako bat mutila delako…? Honen inguruan ere ez dut asko pentsatu egia esan!

Dena dela, txikitako lagunarteko oroitzapen onak baditut ere, azkenaldian ez naiz oso eroso sentitzen koadrilako edota beste koadrila bateko mutilekin. Ez da gaizki erortzen zaizkidalako. Betidanik ezagutzen gara eta! Baina, sentsazioa daukat presio bezalako bat dagoela koadrilan gauzak modu baten egiteko edo besteen aurrean jarrera mota batzuk izateko.

Un chico mira al horizonte en el mar.
Photo by Davyn Ben on Unsplash.

Adibidez, futbolean edo beste kirolen batetara gabiltzanean, nahiz eta lagunarteko partida bat izan, sentitzen dut Champions-eko finala izango balitz moduan jolasten dugula. Sarrera itsusiak eta guzti izaten dira askotan! Gainera, onena izan behar zara! Eta ni bezala, futbolean nahiko kaskarra bazara, edo inork ez dizu kasu egiten edo zuzenean baneatzen zaituzte. Eta zer nahi duzu(e) esatea, niri behintzat ez zait gustatzen nonbaiten ongietorria ez izatea.

Fisikoki ere denok “mamadísimos” egon behar garela ematen du. Nik horretan zortea daukat, izan ere nahiko gihartsua naiz eta ez daukat esfortzu handirik egin behar hori horrela izateko. Baina inguruan gihartsuak ez diren eta meheagoak diren lagunek jasaten dituzten mespretxuak asko entzuten dira.

Guzti honekin ematen du mutilon artekoa lagunarte bat izan beharrean, lehiaketa bat dela. Ea nor den onena futbolean, ea nork dituen abdominal gehien, nork ligatzen duen gehien… Nik honetara ez dut nahi jolastu. Nik lagunekin ondo pasa nahi dut eta ez lehiatu!

Horretaz gain, askotan, lehia ez dagoenean eta gure artean ondo eramaten garenean eta  koadrila batu bat garenean, badaude batzuk M.D.L.R. rolloan jartzen direla eta inguruko koadrilei (gehienetan txikiagoak edota neskak) molestatzen hasten direla. Nik holakotan oso gaizki pasatzen dut, ez zait batere gustatzen rollo hori, kriston paloa ematen dit. Gainera, ezin dut ezer esan. Zerbait esaten dudan bakoitzean ni naiz molestatzen dutena eta nire kontra jartzen dira. Holakoetan hasten dira gainera jarrera batzuk zeintzuk guztiz inkomodatzen nauten: joko nautenaren amagoak, “brometako” mehatxuak…

Inguruko mutilak “de calle” jarrera horretan jartzerakoan botatzen dituzten erronkak egitea nahi ez dudanean, dela beldurra ematen didalako, gaizki dagoela uste dudalako edota lotsa ematen didalako, “marika” edo “maricón” deitzen didate. Baita neskekin egotea erabakitzen dudanetan edo “neskentzako gauzak” egiten ditudanean. Zergatik deitzen didate “marika, maricón” neskekin zerikusia daukan zerbait egin edo esatean? Edota zergatik irain horiek? Akaso gay izatea beldurti bat izatea al da? Eta zer beldurtia banaiz? Eta zer gay banaiz? Agian banaiz! Edo ez. Baina behintzat noizbait mutilak gustatzen zaizkidala konturatzen banaiz, ez nuke horregatik lotsa edo beldurra sentitu nahi.

Una cuadrilla hablando
Photo by Eliott Reyna on Unsplash.

Azken honek gogoratu dit ere mutil lagun min bakarra daukadala inguruan. Gure arteko laguntasuna ez da gure arteko konpetizio eta kolpeen artean ematen. Gure arteko laguntasuna, nola sentitzen garen kontatzen, etxean izaten ditugun bronka ostean elkarri audioak bidaltzen, elkarrekin barreak botatzen edota aurpegira begiratuta zerbait ondo ez doala jakitean ematen da. Asko gustatzen zaidan laguntasuna da eta egia esan, pena ematen dit beste mutil batzuekin horrelako laguntasuna sortzeko zailtasunak izatea.

Azken baten, hemen kontatu dudan guztiarekin, batzuetan iruditzen zait mutila izatea eta mutilen artean aritzea kartzela bat dela eta “mutilen gauzak” egiten ez badituzu, zigorra jasotzen duzula.

Hau bada mutil izatea, nik ez dut nahi mutil izan edo behintzat beste modu bateko mutil bat izatea gustatuko litzaidake. Hasieran esan dudan presio hori sentituko ez duena, mutil erlaxatuago bat izango dena.

Chico posa ante la cámara con una camiseta que dice:
Photo by Xandtor on Unsplash.