MITO ERROMANTIKOAK DESMUNTATU OSTEAN… ORAIN ZER?

Maitatzeko beste eredu bat posible dela aldarrikatu nahi dugu, Faktoria Lila ko bideoaren azkenengo partean dioten moduan. Askatasunean oinarritutako eredu bat. Ez da lehen aldia guzti honi hitzegiten dugula… eta ezta azkenengoa izango ! 2012. urtean horrela genion (irakurri post-a)

Horrela dio Coral Herrera Gomez-ek bere (H)amor, de la editorial Con Tinta Me Tienes elkarlanean idatzitako liburuaren kapituluaren zati batean: Maitasuna deseraiki behar dugu berriro ere asmatzeko, eta horrela gure antolatzeko eta harremanak izateko eredua ere eraldatuko dugu.

El amor se construye

Bale… super erreza… maitasuna desmuntatu eredu berriak eraikitzeko… baina nola demontre egiten da hori? Nola ihes egin “Sin ti no soy nada” bezalako musiken hatzaparretatik? Lagunok, ez dugu guk inoiz esan bidaia erreza zenik… baina honi aurre egin eta bideari ekitean datza gakoa, Beldur Barik jarrerarekin!

Ez da lehenego aldia hau dioguna: izugarrizko garrantzia ematen diogu maitasunari zein bikoteari eta oso gutxi gure buruei/gorputzei eta  autonomiari. Eta modu tradizional horretan eraikitzen diren harremanak, dependentziazko harremanak eraikitzera garamatza askotan. Gure zoriontasunaren ardura beste batengan jartzen dugulako, ez gure baitan. Eta horrek harreman toxikoak, edota mingarriak mantentzera garamatza askotan. Coral Herrera Gomez-en hitzetan “autonomia lortzeko lan egin behar dugu, horrela, askatasunean eta maitasunean oinarritutako harremanak izateko, eta ez beharrean. Ahaldundu behar gara eta norbere burua maitatu behar dugu, baina ezinezkoa izango da guzti hau bakarrik egitea, “norbera salbatu” filosofiaren aitzakian. Bakarrik elkarrekin eta guztion artean (bai neska bai mutil) elkartasun aliantzak eraikiz lortu daiteke”.

querernos bien

Hona hemen pasa den urtean publikatutako post-ean geniona, eta gaurko honetan azalaratu nahi duguna berriro ere horretan jarraitzen baitugu:

Baina bikoterik gabe, “bakarrik” ez gara ezer? Ez gara zoriontsuak? Emakume bat gizon bat gabe ezin daiteke bizi? Lasai asko. Konturatu behar gara ez gaudela bakarrik, gue buruekin gaudela autodefentsa feministako irakaslea den Maitena Monroy-k dioen bezala. Eta gure inguruan, modu eta maila desberdinetan maite gaituen jende pilla daukagu: gure lagunak, gure familia, gure amanteak, gure auzokoak, ezagunak… Baina gure buruak maitatzea da garrantzitsuena, gugan sinistea, gure zoriontasun propioa sortzeko dugun gaitasunean. Zeintzuk izan daitezke horretarako klabeak? Coral Herrerak erreztutako hainbat gako errekuperatzen ditugu:

  • Izan zu zeu: Deskubritu nor zaren. Zeintzuk diren zure aspektu positiboak eta horiek baloratu. Zer den gustatzen zaizuna, zein bizipenek ematen dizun plazerra (kirola egitea, bidaiatzea, idaztea, musika sortzea, lagunekin konpartitzea denbora…) eta ekin horri. BZure buruarekin eta zure bizitzarekin gustura bazaude ez duzu beharko inor.
  • Hobeto zure buruarekin, maite ez zaituen batekin baino. Hainbesteko garrantzia ematen zaio gizarte honetan bikote harremanei, hainbesteko beldurra izaten dugu “bakarrik bukatzeko” edozein pertsona hautatzen dugula gure bikote bezala, nahiz eta min ematen didan pertsona bat izan. Edota norbaitekin gaudenean eta berataz hainbeste dependitzen dugunean, kostatu egiten zaigu imaginatzea posible dela bera gabeko bizitzarik izatea: gure denbora libre osoa berarekin pasatzen dugulako, bere lagunak bihurtu direlako gure lagunak… Edota uste izaten dugu, bera gabe gure bizitza mierda bat izango dela, bakarrik ez garela gai izango ezer egiteko, zoriontsuak izateko. Baina, askotan, hobeto gu gutara, horrela ikasten baitugu gure buruak onartzen, deskubritzen eta gu geugan sinisten. Bakardadea ere, ona da gure sentimenduak ordenatzeko, gure autonomia indartzeko. Bizitza super interesgarria da norbaiti lotua egoteko. Sentitu aske eta hegan egin!
  • Dexintozikatu emozionalki. Noizean behin, bikoterik edo rollorik gabe egotea ondo datorkigu, tiobibo emozionalik gabe: orain subidoiarekin, orain bajoiarekin. Pentsatu zenbat energia, esfortzu eta denbora zuzentzen dizkiegun maitasun-harremanei. Hartu opor batzuk eta pasatu horietaz: zure lagunekin egoteko denbora izateko, lasai egoteko, zure bolara ibiltzeko…Edota erabili energia guzti hori betidanik nahi izan duzun hori egiteko: musika talde bat sortzeko, bidaiatzeko, eskalatzeko…
  • Bakardadea pisutsu egiten bazaizu… Elkartu ekimenetara, parte-hartu gauza desberdinetan. Batez ere, emakumeen independentziaren alde dabiltzan emakume taldeekin. Jende berria ezagutuko duzu eta zure energia eta sormen guztia  eraldaketarako erabilgarri izango da!

Zure burua maitatu, zure ingurukoak zaindu, oraina bizi etorkizunaz ahastuz, beldurrak alde batera utzi, jendea den bezalakoa maitatu mitifikatu gabe, zure askatasunaz maitemindu, eta besteen askatasunaz ere, ezetz esan sufrimenduaren pentsamendu horri maitasuna minarekin identifikatzen duena, zure ingurua maitasunez bizi, maitasunez bete, askatasunez, eta berdina egin zure buruarekin!

Maitasun eredua zuk eraiki! Inoren gainetik jarri gabe, inorren pean bizi gabe! Alternatibak baditugulako!

alternativas éticas al amor romántico

Maitasunak poza, irria, askatasuna, autonomia da…. maitasun eredu berri eta asketzaile batzuen alde lan egin dezagun. Lagundu nahi? Nola bizi dituzu zuk harremanak? Nolako sentipenak izan ditugu maitasun erromantikoaren mitoak apurtzen saiatu garen hilabete honetan zehar?

Eta horretan gabiltza….

Hurrengo hilabetean maitasunari buruz hitzegingo dugu… baina gure gorputza, besteen gorputzak, maitatzeari buruz. Indarrean dauden estereotipoekin apurtu nahi? “Normalak” diren gorputzetatik haratago joan nahi? Gure gorputzen harreman berriak eraikiko ditugu… maitasunean bezala, autonomiaz, dependentziarik gabe, ahalduntze prozesuak erabiliz… gurekin etorri nahi?