MIKROMATXISMO ETENGABEI… STOP ESANGO DIEGU BELDUR BARIK JARRERAKIN!

Noizbait horrelako portaerarik ikusi edo pairatu duzu?

Asteburu honetan kontzertu batean egon naiz. Eszenatokian, emakume bat, kantaria, eta berarekin bost mutil, bakoitza bere musika tresnarekin. Eta gero ikusiko genuenez, bere tresnarekin ere (dena delakoa). Neska eszenatokitik atera eta mutilak bakarrik eszenatokian “hemen gelditu gara arrak, eta bi potroekin joko dugu!” Eta taldekideak txaloka eta han bildutako jendea ere, txaloka.

Zergaitik horrelako hitzak? Horrelako portaerak eszenatokian (eta bertatik kanpo) askotan ematen dira. Gure artean ere eztabaida eman zen. Zer esan nahi zuen honekin musikariak? Alde batetik, lagun batek zionenez, berezia bezala antzeman zuen neskaren presentzia eszenatokian, eta neskaren bat bazegoen, mutilez inguratuta egon behar zela, eta neska eszenatokitik urruntzean, bertan hasten zela benetako musika, bi potroiekin egindako hura. Beste batek, kontzertuetan aditua, askotan ikusitako gauza zela eta garrantzia kentzen zion heinean, normaltasun osoz hartzen zituela horrelako egoerak komentatu zigun. Beste batek “hemen gelditzen dira zuriak” beltza joaten denean bezala esatea zela, eta fijo, horrelako gauzak “incorrectamente políticas” zirela errezago ikusten zela.

Argi dago horrelako portaera ez dela ez egokia, ez normala… normala? Hortxe dago koxka… normaltasun osoz ikusten dela… naturaltasun osoz… gure baitan horrelako portaerak gureganatu ditugu, nolabait esanda, bizitzaren esparru guztietan ematen dira, oso modu zorrotz eta fin batean,, intentsitate baxuarekin eta egunerokotasun haundiarekin.

Faktoria Lila-ko Irantzu Varelak, beraien El Tornillo tartean ondo azaltzen dute zer diren mikromatxismo hauek:

Juerga ondoren, etxerako bidean, milaka aldiz atzera begiratzen baduzu, beldurra baduzu norbait azalduko delakoan… mikromatxismoa da.

Zure Gaztetxe, lokalean, mutil batek zu hizketan zauden bitartean mozten bazaitu, mutil horrek bere iritziak garrantzitsuagoak direla uste du.

Zure etxean, neba, aitak… aurresuposatzen badute zuk jarri behar prestatu behar duzula mahaia jateko, edota etxekolanak egiten badituzu, baina ez zure nebak… mikromatxismoa da.

Ozenago hitzegiten baduzu, neska izanik, zakar hutsa zarela esango dute, baina mutila bazara, zure iritzia modu ozenean ematen duzula esango dute… mikromatxismoa da.

Autobusean bazoaz, eta zure hankak itxi behar badituzu berak lekua okupatzen duelako… mikromatxismoa da.

Norbaitek lodia, argala, ipurdi ederra… duzula esaten badizu… eta zuk ez baduzu zure gorputzaren inguruko iritzirik eskatu… mikromatxismoa da

Norbaitek nahi ez duzun zerbait egitera behartzen bazaitu… indarkeria da!

Kaletik joatea, eta piropoak entzutea, txistu egitea,

ez dakizula aurresuposatzea bakarrik neska zarelako (mansplaining esaten dena ), edo futbola atsegin duzula mutila zarelako, esajeratua esango dizutelakoan, autobusean zure atzean, oso hurbil, hurbilegi autobusean lekua baitago, dagoen gizonari ez diozulako ezer esaten, hurbilegi dagoen gizon hori eskubide osoarekin ikusten duelako bere burua zure ondoan jartzeko… guzti hauek mikromatxismoak dira! Argi eta garbi!

Lagundu identifikatzen!!! Esan baten bat ezagutzen duzun, bizi duzun, pairatu duzun eta nola egin diozun aurre.

Hurrengo postean indarkeria matxistari aurre egiteko sare sozialetan erabili diren erramintak eta estrategiak ezagutuko ditugu. Baten bat ezagutzen duzu?