MAITASUNEAN SUFRIMENDUARI STOP

MAITASUN_ERROMANTIKOAIadanik irailaren erdiaren muga pasa dugu eta maitasun erromantikoaren mitoak ikusi eta deuseztatzen saiatu gara. Beno, lasai hartu ere. Ondo dago ikustea nola funtzionatzen duen sistema konplexu honek , baina deusteztatzearena… bere denbora behar du. Baina horretan gabiltza! Maitasun erromantikoak dakartzan mito hoiek identifikatu eta aldentzen saiatu, harreman berriak eta sanoagoak eraikitzeko asmoz.

Eta harreman sano hoiek eraikitzean argi izan behar dugun beste gauza bat… maitasunak ez duela sufrimendua ekartzen. Hots, benetako maitasuna bada, sufritu behar duzula. Gogoratzen txikitan irakurritako liburuak? Printzesak torre batean preso, lotan auskalo zenbat urte, pozoia hartuta hilzorian… zelako panorama, eta printzeak? Dorrea gora ta behera, beti zaldiaren gainean, zerbaiten bila, beti ausart, beti prest sorgin, deabru, dragoiari aurre egiteko. Beti sufritzen. Eta sufrimenduaren ideia hau ez da bakarrik maitasunean gelditzen. Zerbait lortu nahi baduzu, sufrimenduarekin egin behar duzunaren ideia ere hortxe daukagu. Adibide gisa, hortxe ditugu telebistan bere ametsa lortzearren sufritzen duten pertsonek, iritzi gogorrak jasotzen dituztenak… beno, baina hau ere beste istorio bat da…

11694942_876350245779105_7123967183873787445_n

Beno, maitasun erromantikora bueltatuz… irakatsi diguten maitasuna sufrimenduarekin harreman estua du, eta gainera, minik ez badago, benetazko maitasuna ez dela esaten digun horietakoa. Maitasun erromantiko horretan, sufritzen duenak bere sufrimendua agertzen du maitatzeko ahalmena izango balitz bezala. Eta gauza ez da sufritzea, sufritu dezakegu, baina sufrimendua bada agertzen dugun gauza bakarra, sufrimenduan oinarritzen badugu gure maitatzeko ahalmena, orduan zerbaiten truke izango da gure maitasuna, ez da maitasun librea izango, ez dugu gure bihotza ezerren truke ematen, eta ondorioz, nahi genuena lortu ezak hurrengoak ekartzen ditu: irainak, desprezioz betetako jokabideak eta azalpenak… guzti hau “maite dugun” pertsonari zuzenduak. Hainbeste maite baduzu norbait libre nahi duzu, eta den moduan, zuk maite ala ez! Ea noiz sartzen dugun gure buru ero hauetan!

Zenbat buruauste ere hurrengo esaldia esango baziguten… eta gauzak diren moduak hartu! Zure burua maitatu, zure ingurua zaindu eta aurrera!

Badirudi sufrimendurik gabeko maitasuna maitasuna ez dela, eta hemen arriskutsua den zerbaitekin topatzen gara. Askotan esan dugu maitasunaren izenean gauza asko egiten direla, eta pasa den astean zeloei buruz hitzegiten genuenean ere arriskutsuak zirela azpimarratu genuen ere… ba sufrimenduarekin berdina esan dezakegu ere… noiz hasten da harreman bat arriskutsua, tratu txarretakoa, indarkeriaz betetakoa… bihurtzen, hasieran “grinazko maitasuna” dela uste dugulako?

Hona hemen Coral Herrera Gomez-ek sufrimenduaren inguruan dioena:

(Ez) gaude maitasuna dela eta sufritzera kondenatutak: erabakiak hartu ditzazkegu, atseden emozionalak hartu, mintzen gaituenean urrundu. Komeni ez zaigun pertsonarekin maitasuna galdu dezakegu, maite ez gaituzten pertsonetaz ahaztu, gure bizitza partekatzeko lagun onak aukeratu. Ateak itxi ditzazkegu eta oraina iraganean bihurtu, edo beste batzuk ireki ditzazkegu eta iragana orainan bihurtu. Maitasunak ez gaitu lotzen, ezta mugatzen ere, ez gaitu leku batean milaka aldiz iraultzen. Gu geuk gara gure emozioen jabe egin behar garenak eta maitasunaz gozatzeaz galerazten diguten kanpo eta barneko oztopoak landu.

Uste al duzue maitasunak hainbeste sufritzea dela? Hurrengo post-etan maitasun eredu sanoei buruz hitzegingo dugu, harreman sanoak nahi ditugulako gure bizitzan, errespetuan, askatasunean, laguntasunean, elkarrekiko konfidantzan oinarritzen den maitasuna! Banakako gisa hartzen gaituen maitasuna! Ondo maitatzeko bide galanta dugu, baina horri ekitera goaz!

Aldatu dezagun ipuina: Ondo maite zaituenak…  barrea eragingo dizu!

Zuretzako zer da harreman sano bat? Maitasun sano bat? Kontaiguzu! Edo hobeto… bideo bat bidali!!!