MAITASUN HARREMAN BERRIAK ERAIKI BELDUR BARIK!

Orainarte, post guzti hauetan, hilabete honetan zehar, askotan esan dugu nola maitatu irakatsi digutela. Musika, ipuin, pelikula eta telesailen bidez zeintzuk izan behar diren jarraitu beharreko pausuak, sentitu beharreko desioak, burutazioak… Ados al zaude esandakoarekin? Ez gara gu maitasun erromantikoa eraikia dela esaten duten bakarrak…

553872_466923200055147_70894052_n

 

Ainara Santamariak hurrengoa esaten digu Topatu.info komunikabideari emandako elkarrizketa batean:

Erromantikoki maitatzea erabaki bat bada, ikasi egiten al da maitatzen?

Maitatzen ikasi egiten dugu eta irakatsi egiten digute. Eta, beraz, erakutsia bada, aldaketarako aukerak ere sortu egiten dira, ikasitako guztia deseraiki ahal dugulako eta berriz eraiki, bakoitza ongi sentitzen den modu horretan.

Maitasuna eraikuntza bat denaren sinesmenak pisua galdu du gaur egun, eta zerbait berezkoa edota barrutik ateratzen zaiguna bezala agertzen da. Adibidez, zeloen kontu horrekin guztiarekin, sarri entzuten da norbaitek beste batekiko zeloak sentitzen baditu gehiago maite.

Beraz… zerbait eraikia bada, eta bizi garen garaiaren arabera eraikitzen bada… zergaitik ez deuseztatu, berriztatu, aire berriak sartu daitezela utzi, berreraiki? Coral Herrera Gomez-ek esaten duen bezala: “maitasuna desmuntatu behar dugu berriro asmatzeko, horrela harremanak izateko eta antolatzeko ereduak eraldatuko ditugu”. Gehiago irakurri nahi baduzu, hemen duzu bere post-a.

Eta maitasunaren ideia erromantikoaren deuseztatze horretan, hilabete honetan aipatu ditugun mitoak deseraiki behar ditugu: bestearenganako sakrifizioaren ideia, hau da, gauza guztiak albo batera uztera behartzen duena; maitasun erromantiko horrek eraikitzen dituen espektatiba magikoak deuseztatzea; laranja erdiaren mitoa; betiereko maitasuna, bakarrik benetazko maitasuna gure bizitzetan behin agertzen denaren ideia; fideltasuna eta esklusibitatea; jeloskortasuna maitasunarekin parekatzea…

Esan bezala, mito guzti hauek eraikiak dira, harreman eredu bakar bat sortzeko helburuarekin. Sakrifiziorik ez badago, ez da benetako maitasuna, ez duzu benetazko harreman bat edukiko, berekoia baitzara; beste pertsona batenganako desioak badituzu, harreman sanoa ez dela esango dute; bikotea izango da harreman bat izateko eredu bakarra… etabar, etabar. Guzti honek toxikoak diren harremanak eraikitzera eramaten gaitu.

relaci-C3-B3n-t-C3-B3xica-636x423

Zer da zuretzak harreman toxiko bat? Eta maitasunaren ideia berreraikitzera goazenez… zeintzuk izango lirateke zuretzak maitatzeko beste era horren oinarriak?

Hurrengo post-ean hilabeteari agur esango diogu oinarri hoiek zeintzuk izan beharko lirateken finkatuz (edo behintzat, ahalegina eginez). Eta ez gaude bakarrik bikote edo harreman sentimentaletaz hitzegiten! Lagun harremanak, familiarteko harremanetaz ere ari gara! Goazen guztion artea,  Coral Herrera Gomez-ek esaten duen bezala, “maitasun sareak” eraikitzera! Beldur Barik Jarrerakin maitatu! Sentitu! Bizi!