Maitasun erromantiko abestien aurrean… Beldur Barik Jarrera!

abestiak3

Bale, onartzera noa, guztion aurrean. Hurrengo esaldiak nire ahotik irten dira: burua galtzen ari naiz, inork ez bezela maite zaitudalako”, “si tu no estás aquí…”, “no puedo vivir sin tí, no hay manera…”, “I’m mad about you…”. Onartu behar dut, ahotsa galdu arte abestu ditut hauetako asko. Kalean, lagunekin, parrandan, dutxan… Maitasun erromantikoaz zipriztindutako kantak edonon daude. Edonoiz eraso egiten dute. Erne egon behar gara beraien aurrean!

Bai lagunok, horrelakoa izaten da maitasun erromantikoaren kontua… irratia piztu, tabernan pote bat hartzen gauden bitartean, gure etxean, gure kuadrilan (entzun duzu ezdakitnoren azkenengo kanta? Nire hitzak dira hoiek… nire sentimenduak hain ongi isladatzen dira…), kontzertuetan (kontzertuzalea naiz ni, eta maitasun erromantikoaren kontua edozein musika eredu edo generoan ematen da)… Beti aurkituko ditugu horrelako abestiak. Pasa den urtean batzuk ekarri genituen gure web gunera. Gogoratzen? Sakatu hemen aurreko urteko post-a berriro irakutzeko.

Beno, ba nazkatu egin gara. Bai, neskak beti menpekotasun egoeran abestietan, mutilak beti aurreko pausua eman behar dutela, neskak bakarrik beti esperoan, itxoiten, neskak-mutilak harremanak, beti sufritzen uzten gaituztelako, utzi nahi dugulako, beste batekin dagoelako, beste batekin maitemindu naizelako, zu ez zarela, ni naizela…

Akabo! Gure kantak egitera goaz! Berriak sortu eta daudenak moldatu! Hori bai dela Beldur Barik Jarrera!

Maitasuna ondo dagoelako, maitatzea ondo dagoelako, baina modu libre, aske, batean! Rebeca Lane-k esaten duen moduan, “gertu, baina hezirik gabe”.

Viruta FTM dioen moduan, «Nirea baino ZUREA beti izanez».

La Otra abeslariaren hitzetan, «libre nahi zaitut eta nire burua zurekin ere libre».

Ziur abesti gehiago daudela… gehiago ezagutzen dituzue? Gure #BBplaylist ean gehitu ditzazkegu! Animatu eta bidali zuen maitasun sano eta askearen abestia!

Dauden maitasun abestiak birmoldatzea beste aukera da, Beldur Barik Jarreraz beteriko aukera gainera! Hemen dituzue zenbait adibide!

Ester eta Judit Ferré Iurretatik bidali ziguten pasa den urtean bideo izugarri hau. Maitasun erromantikoaren himnoetako bat hartu eta bere musikarekin SOMOS ESTUPENDAS abesten eman dugu urte osoa!

Abesti honek askorako ematen du… Las insumisas taldeak ere horrelako abestien aurrean bere asperdura agertu du. Taldearen hitzetan “Sin ti chica sana, Que ya esta completa , Como una manzana”.

Beraz,  matxismoz, sexismoz, heteroarauaz… beteriko abestiak hartu ditzazkegu eta gure erara egin! Maitasun erromantikoarekin bukatuz eta maitasun harreman sano eta libreak sortuz!

BELDUR BARIK JARRERAZ BETE MUSIKA! BELDUR BARIK JARRERA DUEN MUSIKA ENTZUN, SORTU!

 

Guardar