MAIATZEKO MONOGRAFIKOA: FEMINISMOAK

«Azken belaunaldietako gazteok berdintasunean hazi omen gara. Berez, nahi duguna egiteko aukera berberak ditugu neska zein mutil izan: inork ez digu ukatuko, aurpegira, zerbait egitea. Orduan, zergatik gauzak egiteko aukera desberdinak? Zein da desberdintasun horren zergaitia berdintasunean jaio bagara?»

https://youtu.be/fug_ExCgE70

Horrela eman genion hasiera pasa den urtean Feminismoei buruzko zenbait post-etara. Eta aurten, gure gizartearen desberdintasunak eztabaidan jarri dituen gizarte mugimendu honen inguruan arakatu, pentsatu, eztabaidatu, ezagutu, ulertzeko grinarekin jarraitzen dugu. Zuk, neska izateagatik, zenbait gauza ezin dituzula egin esaten duen gizarteak, eta zuk, mutila izateagatik ezin dituzula beste gauza batzuk egin, baina truke horretan zureak egin behar dituzun, onartu beharreko zenbait pribilegio izango dituzu. Horrela da, nik diodalako. Pribilegio hoiek (bestearengan kalteak sortzen dituztenak) berezkotzat hartzen dira mutila jaio bazara eta hain barneratuak ditugu askotan zaila egiten dela ikustea…. Patriarkatuaren apetak, lagun…

neska-mutila

Desberdintasun hoiek ezagutu eta ikusita zerbaitetaz ohartu ginen. Hain zuzen ere, feminismoaren xedea patriarkatuarekin amaitzea dela, eta hori lortzen badugu, mundu guztiarentzako berdintasunean oinarritutako gizarte bat lortuko dugu, gizarte justuago bat. Guztiontzat. Eta gure barruetan mugitzen den horrek, benetan nahi duguna, gure sistema guztia dardarka jartzen du. Ez bakarrik sistema, baita gure sinismenak, gure harremanak ere. Eta badago jendea sistemak ezarritako pribilegio hoiek bukatuko direla uste duena, eta ondorioz, bere kontra joango den zerbait bezala ikusten du feminismoa. Horrela, pasa den urteko topikoak sortzen dira. Gogoratzen dituzue? Feminismoa matxismoaren berdina dela baina alderantziz, ni ez naizela feminista, berdintasunaren aldekoa baizik… feminismoaren xedea mutilen kontra joatea dela… feminista bazara ezin zaitezkela depilatu… mutilok ez dugula zeresan edo zereginik feminismoan…

Feminismoak airean daude…

Gure baitan…

Gogoan dituzu? Zenbat aldiz entzun dituzu horrelakoak zure burua feminista bezala izendatu duzunean (mutila zein neska izan…)? Hilabete honetan topiko hoiek berrikusiko ditugu eta buelta ematen saiatuko gara… Hurrengo batean, norbait horrelakoekin badator, zenbait idei planteatu ditzazkegu… ziur pertsona hori feminista dela eta oraindik ez dakiela!

Kaleetan…

Eta laister herrietako festak ditugu. Orain inoiz baino ozenago KALEAK, GAUAK, JAIAK GUREAK DIRA! Ohikatu nahi dugu. Euskal Herriko mugimendu feministak antolatu zuen azkenengo mobilizazioa gogora ekarriko dugu berriro: Feministok Prest. 11 eraso, 12 erantzun ¡Vuestras agresiones tendrán respuesta! lelopean. Apirilaren 9an Vitoria-Gasteizen eraman zen aurrea. Baliteke jendartean elkar ikustea…

Cuadern GiC egindako WebDoc-aren aurrerapena.

Gure jendartean…

Eta feminismo bakarra, edo feminista izateko bide bakarra existitzen ez dela uste dugulako ere, ijito eta islamiar feminismoei buruz hitzegingo dugu. Berdintasunean oinarritutako gizarte hori lortzeko lan egiteko mila modu daudelako. Beldur Barik jarrera agertu behar dugu ere feminismo guztietan!

feminismo-islam

Nire ordenagailuaren aurrean…

Zenbat denbora pasatzen dugu ordenagailu, telefono mugikorra, Tablet-aren aurrean? Sare sozialetan mugitzen dena ikusi nahi dugu, bertan feministen armada bat prestatzen ari baita, feminismoa 2.0 modu batean egin nahi duena…

emoticono

Aliatuekin…

Eta ibilbide honetan mutilok ezin dugu beste alde batera begiratu gurekin zerikusirik ez duelako ustean. Zeregin haundia dugu feminismoan, ez da besteren gauza bat. Bertan parte hartu behar dugu, eraso sexisten aurrean ezin gara konplizeak izan, ezta txiste matxisten aurrean ere. Mikromatxismoen aurrean kontrako jarrera agertu behar dugu. Akabo isilik gelditzea neskatzat hartuko nautelako beldurrarekin…   Ez dudala nahi obeditu behar dudan mutilen arteko korporatibismo hori!

Gure herrietan…

Eta amaitzeko, gure web gunearen atal berri bat aurkeztu nahi dizuegu. Egia esanda, ez da berria. Baina euskaldun herriak kapa more batekin estali nahi ditugu. Beraz, Herri Moreak atala aurkeztu nahi dizuegu. Hilabetero maparen puntu ezberdinetako talde feministak aurkeztuko dizkizuegu. Eta horretarako ere, zuen laguntza behar dugu. Zuen herrian talde feminista batean parte hartzen baduzue, edota ezagutzen baduzue… esaiguzue! Zein bide dituzuen? Facebook, Twitter, edota posta elektroniko bat bidali komunikazioa@beldurbarik.org helbidera.

Hona hemen Nalua taldea, Ermuako talde bat.

Pasa den urtean planteatu genituen topiko hauei buruz zer diozue? Noizbait entzun dituzue? Nolakoa da zuen erantzuna? Zuekin feminismoak ezagutu eta ikertzen jarraitu nahi dugu. Beraz, hartu margo morea, asko baitugu margotzeko!