LOVING WITH BELDUR BARIK JARRERA!

Ados, badakigu orduan maitasun erromantikoaren kontuarena saldu diguten pelikula bat dela. Beti esperoan egoteko, beti pasiboa, gure ametsak bikotea izatea-ezkontzea-familiabatosatzea izanik. Gure laranja erdia aurkitzea. Edota aktiboak izan beharra, beti lehenengo pausua eman beharra. Beti salbatzaileak. Inoiz ez ahultasuna azaldu. Ezkontzearena azkenengo gauza munduan izan behar du, gure laranja erdia, edo gure nahiak aseko dituena bakarrik aurkitzean. Ez goaz ez dakizuen ezer ez kontatzera…

Ba gauza pilo bat ditugu kontatzeko! Hori beti! Maitasun erromantikotik atera gaitezkeela kontatu nahi dizuegu… bakarrik alternatibak zeintzuk diren jakin behar da, zer da harreman osasuntsu hoiena, harreman askeak. «Beno… nik iadanik egiten dut nahi dudana…» Batzutan bai, bestetan ez. Askotan maitasunaren irudi desitxuratu bat dugu, beste pertsonak behar edota nahi duenaren ingurukoa. Besten gustokoa izateko beharra, gure burua eta geu garena ahaztuz. Eta horrela, ez garen pertsona edo pertsonaietan bihurtzen saiatzen gara. Ikusi duzue Easy telesaila? Bertan, kapitulu (Printzesa begana) batean argi ikusten dugu zer den aldetzearen hori beste pertsonaren gustokoak izateko.

fotograma-easy

Izan zaitez zu zeu! Harreman osasuntsuak ezartzeko honela genion pasa den urtean. Sakatu hemen post-a berriro irakurtzeko.

Gure burua maiatzea, baloratza, ahalduntzea, zoriontsua izateko beste pertsona batekin egon beharrik ez dugula jakitea, «bakarrik geldituko naiz» esaldia trola bat dela… Jende pilo bat digu gure inguruan! Bale, bikote bat izan beharraren presioaz ere hitzegin genezake. Ez da eramateko batere erreza. Bikoteak sortzen direnean askotan jendea desagertzen da! Eta norberaren jarrera, izaera ere aldatu edo desagertzen da askotan. Beno, horretarako… lehen esan dizuegun post-a beriro irakurri! Coral Herreraren hitzan irakurtzea beti dago ondo!

Eta behin, bakarrik egotea ez dagoela txarto, ez dela arraroa, ohartzen garenean eta gurekin gustura sentitzen garela… harremanak ezartzeko edo finkatzeko modu asko azaltzen dira! Mendekotasun, jeloskortasunak, osagarritasunean… eta baita monogamian ere. Poliamor terminoa ezagutzen duzue? Ziur baietz, aspaldian sare sozialetan dabilen hitza da… Poliamor edo polimaitasuna pertsona ezberdinekin harremanak (ezarri eta nahi direnak) ezartzean datza. Harreman batean bagaude, gure bikoteak jakin eta ondo iruditu behar zaio beste pertsonekin egotea. Honek ez du esan nahi beste pertsonekin enroilatu naizela besteak jakin gabe. Hauek adarrak jartzea da. Eta polimaitasuna ez da hori. Ezta harreman ireki bat… Beno, honen inguruan beste batean hitzegin dezakegu. Momentuz kuxkuxeatu pixka bat!

Eta orain polimaitasuna zer den dakidala, halabeharrez polimaitalea izan behar al naiz? Ezta pentsatu ere! Bakoitzak ezarri behar ditu nahi dituen harremanak, bakoitzan jakin behar du non, nola eta noiz eroso sentitzen den… aukeratzen dugun edozein harreman askatasunean, osasunean, zintsotasunean oinarritu behar da. Azken finean guzti hau Beldur Barik Jarrera da. Eta aukeratzea ere, Beldur Barik Jarrera da!

Hilabetea maitasunari buruz hitzegiten pasa dugu. Orain zuen txanda da maitasun erromantikoaren desmuntaiaren inguruko lanak bidaltzeko. Zabaldu zure Beldur Barik Jarrera maitasun erromantikoaren aurrean Beldur Barik Lehiaketa 2016an!

 

 

Guardar

Guardar