LOOKING FOR LGTBI PELIKULAK

Ekainak 28, LGTBI eta sexu askapenaren aldeko nazioarteko eguna pasatu da. Beno, herenegun bertan Euskadiko hainbat herrietako manifestazio, konzentrazio, ekitaldietara joan ginen sexu aniztasuna aldarrikatzera. Indarkeria sexistari aurre egitera gure pankarta edo kartelekin. Sexualitate ez “normala” dugunok indarkeri sexista hoiek egunero jasaten bait ditugu. Mikromatxismoak bezala, hain sutilak dira… beno, mikromatxismoak dira azken finean ere.

Baina hilabeteari umore eta ironia pittin batekin amaiera eman nahi diogu. Emma Goldman-ek “Ezin badut dantzarik egin, ez da nire iraultza” zioen. Guk zerbait gehiago gaineratuko diogu “Ezin badut barrerik egin, ez da nire iraultza”. Eta barrearen kontu hau beste kontu batekin lotu nahi dugu. Erreferenteak izatearekin, hain zuzen ere.

16mex0

Nahasketa arraroa, esango duzue. Umorea eta erreferenteak? Baina oraindik ez duzue ulertu normaltasuna ez datorrela bat gurekin? Beno, goazen harira.

Erreferenteak ezinbestekoak direla esan dizuegu askotan. LGTBI erreferenteak garrantzi izugarria dute, eta non bilatzen ditugu askotan erreferente hoiek? Pelikuletan. Eta umorearena? Gure sexualitateari buruz galdezka hasten garenean askotan erreferente hoiek pelikuletan bilatzen ditugu. Eta bi gauza bitxi gertatzen dira LGTBI zinemaren inguruan. Bata, zaila dela pelikula positiboak aurkitzea (lesbianen pelikulak askotan drama izugarriak dira…) eta positiboak direnak, oso normatiboak dira, Jokin Azpiazu-k dioen moduan. Hau da, neska puskak beste neska puska ezagutzen du, klaseko kirolariak ikaskidea duen nerd horrekin liatzen da eta azkenean betaurrekoak kentzen dituenean mutil puska bat da… Beno, ba hemen duzue erronka bikoitza. Barre batzuk botatzea eta normatiboak ez diren pelikulak ikustea… Erronka bikaina hilabeteari amaiera emateko!

Zenbait pelikula gomendatu nahi dizkizuegu:

But I’m a Cheerleader. Megan (Natasha Lyonne) bere mutil lagunak eta gurasoek lesbiana izatea leporatzen dioten animatzaile bat da. Eta zergaitik diote lesbiana dela? Lesbianei aurresuposatzen zaizken estereotipo barregarriak dituelako: tofu-a jaten du eta Melissa Etheridge-ren poster bat du bere logelan. Ez goaz esatera ere beste munduko gauza denik, baina asko eskertzen da ondo pasatzea pelikula bat ikustean…

Fucking Amal. Ai ama institutuko garaiak… arraroa sentitzea, edo sentiarazten zaituzten jendea egotea, ikaskide duzun neska gustatzea… baina dudarik gabe, #BeldurBarikJarrera rekin erantzutea!!!

50 ways  of saying fabolous. Gure desioak, gustatzen zaiguna oso ondo ez dakigunean baina jakinminak probatzera eramaten gaituenean. Eta homosexuala bazara Zelanda Berriko herri batean, lotsatia, lodia… gure desioak ezagutzea are eta zailagoa baina era berean entretenigarriagoa egiten du dena…

Tomboy. Orain dela bost urteko filma da hau. Generoa erabat moldagarria da eta pelikula honetan ondo ikusi dezakegu. Laurie edo Michael. Laurie eta Michael. Zergaitik bat aukeratu behar?

 

Hilabeteari amaiera eman diogu… sexu aniztasunaz hitzegin dugu, normaltasun kontzeptuaz, heteroarauaz… gure sexualitatea Beldur Barik Jarrerarekin bizi, heteroarauarekin apurtu, nola maitatu behar duzun, nola bizi behar duzun zuk zeuk erabaki! Eta harro egon!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar