Ligoteoa

Jaietan, rayada sexista gutxiago eta ligoteo sano gehiago!

Zelan doaz jaiak? Asko gozatzen egotea espero dugu eta bidean esperientzia eta bizipen oso positiboak izaten egotea; baina jaialdi hauetan, baita ere, hel daitezke oraindik erronka garrantzitsuak gelditzen direla ikusarazten dizkiguten berriak. Hain zuzen, neskok bizi ahal izateko eta eroso sentitzeko, espazio hauetan estualdi eta beldurrik gabe egoteko erronkak. Beldur Barik-etik hilabete hau aprobetxatu nahi dugu espazio horiek ere geuretzat...

LIGOTEO SANOAREN ERREZETA

Bai, lagun maiteak, bai. Uda hontan ez ditugu eguzkiaren izpiak ikusiko, eta hondartzara katiuskak jantzita gehi aterkiarekin joan beharko gara, baina horrek ez dauka garrantzirik… eguna heldu delako!!!! “Eguna heldu dela? Baina zein egun?”-galdetuko diozue zeuen buruari. Ez, ez dago nahi beste izozki dohainik jateko aukera, baina badakigu ezin izan duzula lorik egin, irrikitan zeundelako gure ligoteo sanoaren errezeta noiz...

LIGOTEO SANOA

Ligatzea edo ez ligatzea, that is the question. Benetan? Oraindik daukagu hau buruan? Ez dakit nire gauza den baina esango nuke, agian “the question” ONGI ligatzea edo ongi ez ligatzea dela. Ea zer esan nahi dudan honekin? Denbora aurrera joan ahala, gauzak eta gauza konkretu horiek egiteko erak aldatu egiten dira, eta lehen onartzen zena, ez da onargarria anymore… Garrantzitsua...

Zer da ligatzearen kontu hori?

Eztabaida handia dugu ligatzearen inguruan. Hasteko, ez gara ados jartzen kuadrilan ligatzea zer ote den. Igandean batek zioen larunbat gauean ligatu egin zuela instiko batekin, baina gero sortzen dira galderak: baina zerbait gertatu zen? Baina zerbait egin zenuten? Aber, ligatu nuen pues hitz egin genuela eta horrela muxu bat despeditzeko. Baina hori ez da ligatzea! Edo bai? Zer behar da...

UDAN ERE…PENTSATU ETA GOZATU! 1.go partea

Heldu da uda eta heldu dira oporrak gehienontzat! Sarritan, aitzakiak behar ditugu bizitzan “egiteko era berriak” asmatzeko. Hau da, ez al zaizue inoiz gertatu zeuen buruari esaten diozuela “astelehenetik aurrera”, “hilabeteko lehenengo egunetik aurrera” edo “datorren urtetik aurrera” gauzak ezberdinak izango direla? Ba uda momentu ezinhobea da honelako deseraikitze, birpentsatze eta redefinizio prozesu hauetarako! Zer deritzozue gure sexualitatearen inguruan kontzientzia...