LIGOTEO SANOA PRAKTIKATU, BELDUR BARIK JARRERA DUEN LIGOTEOA!

Uda gurekin dugu, eta jaiak gure herrietako plaza, taberna eta kaleetara bueltatu dira. Berriro ditugu hemen dantzariak, kantariak, abeslari finak, nahita edo nahi ez badugu ere mugiarazten edo gure barrenak mugitzen dituzten udako abesti hoiek… Poetiko xamarrak jarriko gara… baliteke aurtengo udako abestia gure ipod edo mobiletan gelditzea betirako… baina argi dagoen gauza bat dago jaigiro guztietan, eta hori ondorengoa da… EZETZ EZETZ DELA!

ligoteo sano

«Beti berdin…» pentsatuko du norbaitek… «Beno, jendeak edaten duela eta horrela jartzen dela… beno… Ipurdia ukitu dizula baina ez zaitezela horrela jarri… zure titien inguruko txistea broma bat dela… eta gainera pozik egon beharko zinetekela zure gorputzaren inguruko komentarioa egin duelako (neskak harrotzeko daudelako eta mutilak aldiz beti beti sexuan bakarrik pentsatzen dutelako, beti bero)… mutila izanda dantza gustatzen zaizula eta maritxua ematen duzula zure mugimenduekin… zure piurekin marimutila ematen duzula eta nolatan ligatuko duzu…«. Guzti honen aurrean, gure erantzuna: ASKI DA! Erasoen aurrean Beldur Barik Jarrera agertuko dugulako.

Murala-2

Eta norbaitek ere esango du «beno, beno… orain ere ezin izango dugu ligatu…». Noski ligatu nahi dugula! Dibertigarria delako, gustatzen zaidalako, ongi pasatzen dugulako. Baita nik eta baita ligatu nahi dudan horrek ere. Ligatzea ez delako astuna izatea, ez delako babosoa izatea, ez delako nik nahi dudana egitea edo eginaraztea beste pertsona bati.. ez, ez… arau unibertsala dago. EZETZ EZETZ da. Eta ez gara errepikatzeaz nekatuko.

no es no2

Ligatzea ondo pasatzea delako, norbera eta bestearekin gozatzea, elkarrekin barre egitea, begirada konplizeak, laztanak, musuak… baina batek gehiago nahi ez duela esaten duenean edota ideiaz aldatzen badu… akabo lagunak. Hor amaitu da ligoteoa.

comics-consentimiento-violacion-alli-kerkham-1Alli Kirkham-en komiki tira guztiak ikusteko sakatu hemen.

Praktikatu dezagun orduan ligoteo sanoa! Zer deritzozue? Baina nola hurbildu orduan? Zer esan orduan beste horri nekagarriaren itxura ez emateko? Zortea daukagu! EGK eta Beldur Barik Ligoteo sanoaren Lehiaketa antolatu dugu! Gogoratu nahi? Sakatu hemen eta lehiaketaren inguruko informazioa izango duzue eskura. Jakin behar duzuen guztia ligoteo sanoa martxan jartzeko!!!

 ligoteosanoalehiaketa

Eta ligoteo sanoa aurrera eramateko erramintak ere baditugu! Gogoratu aspaldi eta pasa den urtean ere gogoratu genuen ligoteo sanoaren dekalogoa!

 Decalogo Beldur Barik ligoteo sano

1- Antes de entrar a alguien, fíjate si a la otra persona le está interesando el intento de acercamiento y si es receptiva. Acércate con buen rollo y educación, nunca intimidando. Si te dan largas, no seas cansino o cansina, y no lo fuerces. 

2- Ez ez da. Ezetza ondo onartu, ez hartu zure autoestimaren aurkako eraso bat bezala.

3- El tonteo no siempre tiene que terminar en algo más. Haber dicho que sí a algo no es un sí para todo lo demás. En cualquier momento se puede decir ‘no’. Pero teniendo empatía hacia la otra persona, sin jugar con sus expectativas.

4- Mutilek lehenengo pausua eman behar dutelaren ideiarekin apurtu. Neska bazara, seinalak bota ordez, aktiboa izan. Neska batek jarrera hori badauka, ez epaitu.

5- Ligoteoa adiskidetasun eskema batetan ulertu, berdinen artean. Rol sexistak errepikatzen ari zareten aztertu.

6- No sientas la presión de dar tu teléfono, Tuenti o Facebook por no quedar de borde. Tienes derecho a elegir quién entra en tu vida, también en la virtual.

7- La clave es la empatía. Lo ideal sería que todo el mundo tuviera una actitud positiva y una sonrisa, pero entiende que a alguien no le apetezca que le entren.

8- Pentsa ze eragin daukaten fisikoak eta estereotipoek (neska barbie, kaña ematen diguten mutilak…) pertsona batez erakartuta sentitzeko unean. Pentsa zenbat aukera galtzen ditugun aurreiritziengatik.

9- Respeta la libertad y la diversidad sexual. No des por hecho la heterosexualidad. Entrar a dos chicas que están juntas, decirles el morbo que te da, es una forma de agresión lesbófoba.

10- Zu zeu izan, maskararik gabe. Pertsonak diren moduan ikusterakoan sexismoa gutxitzen da.

 

Ligoteo sanoa nahi dugulako! Osasuntsua den ligoteoa! Eraso sexistarik gabeko jaiak, esparruak nahi ditugulako! Goazen guztion artean eraiki eta gozatzera! Gora ligoteo sanoa!

Guardar

Guardar