LET’S TALK ABOUT SEX

Hilabete honetan, aniztasun sexualaren hilabetea da, eta horregatik iruditu zaigu aitzakia ona zela zenbait puntu konkretatzeko.

Gaian sakontzen hasi aurretik, egin nahiko genizukeen lehenengo galdera honako hau da: ZER DA SEXUA? Hau da, zer ulertzen duzu ZUK , bai, zuk zeuk, lerro hauek irakurtzen dituzun horrek, sexua diotenean? Askotan, erlijioak gehi gure hezkuntzak eta sozializatuak izan garen lekuak sortu dizkigun ideiengatik, sexua diogunean, emakume eta gizon bat ohean imaginatzen ditugu. Nolakoak dira pertsona hauek? Nor egoten da gainean? Nor egoten da azpian? Zer gertatu da horren aurretik? Zer gertatuko da horren ostean? Zarata edo soinuren bat entzuten al da? Bi persona horiek pozik ikusten dituzu? Barre egiten al dute? Elkarren gorputz osoa ikutzen dute? Biluzik daude? Non daude? Aurpegia gorritzen zaie? Izerditan hasten dira? Kondoia erabiltzen dute? Zein da filmetan behin eta berriro agertzen den irudia? Sortzen diguten imaginarioa? Lagunekin batu eta komentatu ezazu edo idatzi orri batean!

Tik tak tik tak… bukatu duzu? Bitartean… gure #BBPlaylist aren abesti bat…

Zer esan diozue elkarri? Zer idatzi duzu? Lasai, motel, ez didazu esan behar: bi persona argal, zuri eta aniztasun funtzionalik gabeak agertu zaizkizu zure irudian. Gizona gainean eta emakumea azpian elkarri begira. Aurretik ez dakigu zer gertatu den, baina asko jota musuren bat eman diote elkarri sexu koitozentrikoan (koit… WTF? lasai, geroago komentatuko dugu) hasi aurretik. Gizonak ez du zaratarik egiten, emakumeak aiene diskretuak bota ditu. Pertsonak ez daude bereziki pozik, ez dute barrerik egiten. Ez zaie gorputz osoa ikusten maindireekin estaltzen direlako, horregatik ez dakigu biluzik dauden, baina ohean daude edo asko jota sofan. Bertatik irtetzerakoan ez zaie gorputza ikusten, ez dirudi kondoia erabili dutenik, inor ez dago izerditan, inork ez dauka aurpegia gorri… asmatu dugu???

Ez al da bitxia, guztiok edukitzea sexua bezain pertsonala den zerbaiten irudi bera? Zer dago honen atzetik? Nondik hartzen ditugu sexuari buruz dauzkagun ereduak? Zer dela eta ematen zaizkigu eredu konkretu horiek eta ez beste batzuk? Nori edo zeri komeni zaio guk eredu hauetatik kanpo ez aztertzea? Testu liburuetan erreprodukzio aparatuak edo anatomian gorputzak erakusten dizkigutenean, agertzen al da emakumeon plazerrerako sortua dagoen organo bakarra? Zer da klitorisa? Non dago? Jakingo zenuke marrazten? Zergatik ez du inork klitorisari buruz hitz egiten?

Pikara magazine-tik hartutako bideoa. Artikulu osoa irakurtzeko sakatu hemen.

Baina tira, demagun guzti hori ahaztu dezakegula: has gaitezen hasieratik… Zer behar da sexua izateko? Guk dakiguneraino, gogoak, pertsona bat edo gehiagoren gorputzak eta adostasuna. Bai ala ez? Hau horrela izanik, esan ahalko genuke, sexua edonork izan lezakeela, ez? Beraz, gorputza eta gogoak izanez gero… Aurrera! Baina noski, hemen ere tolesdurak daude… ezagutzen duzu zure gorputza? Zer iruditzen zaizu? Beti berdin al dago? Aldatu egiten da? Nola? Zergatik? Zer aldatzen da? Nondik daukazu ilea? Nondik ez? Zergatik? Begiratu dituzu zure genitalak ispiluan? Zer ikusten duzu? Gogoko dituzu? Zure genitalak ez diren zein beste gorputzeko atal erabili dezakezu sexua izateko? Beste hainbat galdera ere bururatzen zaizkigu: posible al da gorroto duzun gorputz bat izanda gozatzea? Zein da ezjakintasunak, lotsak edo konplejoek sexu harremanetan duten influentzia? Zuk zure gorputzarekin ze erlazio daukazu? Zure gorputza maitatu gabe pozik bizitzea posible dela uste al duzu?

Eta praktikei dagonionez… entzun duzu inoiz koitozentrismo hitza? Koitozentrismoa, koitoan, hau da, pentrazioan enfasisa eta protagonismoa jartzen duen sexu praktika da. Koitozentrismoa, falozentrismoarekin estuki erlazionatuta dago, erlazio heterosexual gehienetan, harreman sexualek beti daukatelako helburu bera: gizonen eiakulizazioa. Badirudi hau ez gertatzekotan, sexua ez dela osoa, bukatua edo benetazkoa? Baina nola izan liteke hau posible? Zer deritzozu zuk? Ados zaude sinesmen honekin? Zer gertatzen da penetrazioa ez diren beste praktika guztiekin? Zer gertatzen da gizonik gabeko sexu harremanetan? Aztertzeko modukoa da, eta sakonduko dugu honetan beste noizbait. Orain goazen gure gaiarekin jarraitzera…

Ez izan sexu harremanik ezkondu aurretik, koitozentrismoa eta falozentrismoa beti ardatz, ez komentatu lagunekin gertatu zaizuna, orgasmoak ez badituzu arraroa zara, orgasmoak izatearen plantak egin itzazu zure bikotea pozik egon dadin, askorekin oheratzen dena ez dago burutik sano, ez hitz egin sexuari buruz zure bikotearekin xarma galduko duzuelako, bikote sexual bakarra baino ezin daiteke eduki, hilerokoarekin ez da sexurik praktikatu behar, masturbatzen bazara granoak aterako zaizkizu, genitalek arrain usaina daukate….. nork ez du noizbait honelako txorakeriaren bat entzun, eta baita sinestu ere!? Ziur gaude, zuk kontzientzia kritikoa daukazunez eta oso azkarra zarenez, gai zarela jakiteko lelokeria hauek gure bizitzak konplikatzeko betidanik esan izan diren komentarioak baino ez direla, inondik inorako arrazonamendu logikorik gabe. Gauza da, gure aitona-amonen garaietan,  slogan demodé hauek behin eta berriz errepikatzea normala zela, baina XXI.mendean zer esan nahi duten ez birplanteatzea, guretzat, arduragabekeri bat izango litzatekela. Eta zu planeta honetako hiritar arduratsua zarenez, entzuten duzuna zalantzan jartzea gogoko duzu, zure adimenarentzat gimnasia delako. Goazen elkarrekin hausnartzera!

Prest????

Guardar

Guardar