LASARTE-ORIAKO BELDUR BARIK 2022 TOKIKO LEHIAKETA

Abian da Lasarte-Oriako Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, Youtube edo Vimeora igo bideoa, bete galdetegia eta irabazi!
Irakurri adi Lasarte-Oriako tokiko oinarriak estekan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59

 

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Lasarte-Oriako Beldur Barik lehiaketan honako hauek parte hartzeko aukera izango dute:

1. Kategoria: 12 – 14 urte.

2. Kategoria: 15 – 17 urte.

3. Kategoria: 18 – 20 urte.

(* Lasarte-Orian erroldatuak baino ez dira kontuan hartuko)

 

TOKIKO LEHIAKETA SARIAK

Lasarte-Oriako SARIAK:

1. Kategoriako saria (12 – 14 urte): 200€

2. Kategoriako saria (15 – 17 urte): 200€

3. Kategoriako saria (18 -20 urte): 200€

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Tokian tokiko epaimahaia osatuko da Lasarte-Oriako artelanak baloratzeko. Epaimahaia osatuko dutenak, kulturaren, hezkuntzaren eta berdintasun politiken alde aritzen diren pertsonak izango dira.

*Oharra: Lasarte-Orian kategoria bakoitzean bi proposamen baino gutxiago jaso ezkero, epaimahaia osatzen duten pertsonak

Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 24ean, ostegunean, izango da arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona kultur hitzaldi aretoan.

 

TOKIKO LEGIAKETAREN ANTOLAKETA

Lasarte-Oriako informazio gehiago hemen:
– Emakume zentroan, Aralar 5
– 943 36 39 58 // 688 68 39 54
– emakumezentroa@lasarte-oria.eus