KOLPE MOREAREN GURE ARMEZ JABETU GAITEZEN JARDUNALDIAK!

Errenteria-Oreretan bizi bazara ziurrenik Kolpe Morea talde feminista ezagutuko duzula. Eta bertan bizi edota ingurukoa bazara Ekainean hitzordu bat duzu Kolpe Morearekin. Nortzuk? Noiz? Non?

logokolpemorea

Errenteria-Oreretako Kolpe morea taldeak hiru urte daramatza lanean. Beraiek Oarsoaldeko Hitza-n (sakatu albiste osoa irakurtzeko) azaldu zuten bezala, lehenengo urtea barrura begirako lana egiten pasatu zuten, gero barrutik kalera salto hori modu arduratsu batean egin zuten, “etxeko lanak” egin ondoren. Horren islada izan ziren Martxo Morea jardunaldiak.

martxomorea

Hemen duzue bideo bat jardunaldi hoietan Bizentaren Lumak jolasari buruz:

Eta ekaina honetan, jardunaldi batzuk antolatu dituzte lehenengo bi asteetan Gure armez jabetu gaitezen lelopean. Martxo Morea jardunaldien ostean jabetu zirelako ere espazio feminista gehiagoren beharra zutela… eta zelako erantzuna eman dioten! Ikusi zelako egitaraua!

GURE ARMEZ JABETU GAITEZEN

Honakoa da Gure armez jabetu gaitezen jardunaldien egitaraua osoa:

Ekainak 2, osteguna

  • Ekonomia feministari buruzko hitzaldia, 18:00etan, Xenpelar Etxean.

Ekainak 3, ostirala

  • Eraikitako beldurrak astinduz tailerra, 18:00etan, gaztetxean.

Ekainak 10, osteguna

  • Jai herrikoi parekideak bultzatzeko asanblea irekia. Gaiak: Nola egin aurre indarkeriari? eta Sor dezagun egitarau feminista! 18:00etan, gaztetxean.

Ekainak 11, ostirala

  • Kontzertua gaztetxean: Bertsxotan, Holy Nuns eta Drumkopters. Iluntzean, gaztetxean.

 

Jardunaldiei amaiera emateko emakumeek osatutako musika taldeen kontzertuak antolatu dituzte gaztetxean, Nesken ikusgarritasuna aldarrikatzeko! Eszenatokia ere geurea delako!!!