KIROLEAN

Zer esan nahi du «neska batek bezala egitea zerbait»? Zergatik neska bati esaten zaio  «neska izateko ez dela batere txarra» kirol batetan ona denean? Zergatik mutil bati esaten zaio txarto uzteko edota izeka egiteko «neska batek bezala egiten duela korrikan»? Adierazpen guzti horiek ematen dute ulertzera, zerbait egitea neska bezala ezberdina dela, gutxiago. Hau da, badagoela modu bat egiteko gauzak (mutilena), kirola egiteko modu egokia eta gero dagoela, neskena. Ematen dute ulertzera, neskek gaitasun gutxiago dituztela, esfortzu gutxiago egiten dutela, ez diotela jartzen jarri beharreko interesa. Baina hori horrela al da? Errealitate bat al da neskak eta mutilak ezberdinak direla gorputz aldetik, kirola bizitzeko moduarekin? Edota kulturalki indartutako irudipen bat da?

Neska eta mutilen gorputzak ez dira hain ezberdinak beraien artean. Mutilen gorputz guztiek ez dituzte ezaugarri (bolumena, masa muskularra) edota gaitasun fisiko berberak (indarra, abiadura ).  Neskak ordea ahulak, alperrak, pakete batzuk dira.Ezin dugu esan nesken gorputz bat eta mutilen gorputz bat dagoenik. Ezin dugu ere baieztatu mutilek eta neskek kirolerako berezko gaitasun edota jarrera ezbedinak dituztenik, trebatu egiten direlako. Txikitatik izan dugun ingurunearen eta gure buru/gorputzekin ditugun harremanaren arabera, gehiago edo gutxiago trebatzen ditugu. Guk geuk dugu horretarako gaitasuna. Beraz,  mezu desbalorizatzaile guzti horiei entzungor egin, gozatzen jarraitzeko. Sinistu dezagun gure gaitasun eta trebetasunetan!

Ez ezazu galdu Abuztuak 21an argitaratuko dugun «El Puticlub de la lucha» Roller Derby-ko taldeari egindako elkarrizketa !