KEEP ON MOVING! HARREMAN BAIEZKORRAK SORTZEN!

Pasa den astean maitasuna magia potagia ez zela komentatzen egon ginen… Maitasuna eta harreman baiezkorrak nola sortzearen inguruan gurekin pentsatu eta eztabaidatu nahi? Goazen!

=Berdintasuna=

Ez, ez zaigu diskoa apurtu hitz madarikatuarekin… baina oso oso oso BENETAN OSO funtsezkoa iruditzen zaigu gogoraraztea erlazioak, mota ezberinetakoak izanda ere, berdintasunean sortzen ez badira, ez direla kalitatezkoak. Erlazioak jendea sorbalda gainetik begiratzen hasten badituzu, edo besapetik… etorkizun beltza daukazu orekari dagokionean. Batzutan aurrean duzun horrek esfortzuak egin beharko ditu. Beste batzuten zuk zeuk egin beharko dituzu esfortzuak. Beste batzuetan onartu beharko duzue asko eta asko hitz egin beharko duzuela elkar ulertu arte. Baina gogora ezazu kontrolatzeak eta kontrolatua izateak kriston kiratsa duela… Hain da polita horizontaltasuna praktikatzea! Ez ezazu daukazun boterea erabili eta ez ezazu baimendu aurrean duzunak bere boterea zure kontra erabil dezala!!!!

 

Denbora…

Denbora oso faktore garrantzitsua da erlazio positiboak sortzeko. Denbora? Bai, denbora. Lehen aipatzen genuen legez, erlazioak ERAIKI egiten dira, eta sarritan ez datoz Ikeako altzairuak bezala instrukzioekin. Nola itzultzen da hau? Ba hitz gutxitan: gauetik goizera, gauzak ez dira zuk nahi dituzun moduan izango. Adaptazio prozesu orok, denbora eta kalitatearen beharra du. Eta azpimarragarria iruditzen zaigu esatea inbertitzen duzun denbora hori kalitatezkoa ez bada, gauzak ez duela aurrera errez egingo. Zergatik? Intimitateak eta konplizitateak merezi dutelako! Ez duzu uste? Beraz…atera ezazu zure are erlojua eta mesanochean utzi badaezbada…

via GIPHY

 

Komunikazioa

Agerikoa da, ez dagoela erlazio pertsonalik hitz egiten ez bada. Eta ez dugu esan nahi, zure verborrea poltsarekin etorri eta aurrean daukazunari burutik behera botatzea denik erlazio polit bat izateko gakoa… komunikazioak burutik pasatzen zaizuna esatea esan nahi du, baina era berean, aurrean daukazunak esan behar duena entzutean datza baita. Zenbait egoera konkretutan, gerta daiteke, defentsiban jartzen garela, haserretu egiten garela edo/ta urduritasuna sartzen zaigula norbaitekin gure emozio eta sentimenduei buruz hitz egiterakoan. Berdin zaigu esaten digutena, guk entzuten duguna zera da: “zure errua da, zuk ez dituzu gauzak ongi egin, hura egin ez bazenu…”. Gertatu zaizue noizbait? Eta agian, aurrean daukagun pertsonak ez digu hori esan, baina esaten digutena eta guk ulertzen duguna ez da zertan berdina izan!!!! Beste kasu batzuetan, norbait kexuka hasten zaigunean, pentsatu gabe soluzioak eta konponbideak ematen hasten gara. Eta ez, hau ere ez da modua. Norbaiti entzumen aktiboa egitea ez da hori. Zurekin komunikatu nahi duen norbait entzuteko, polita litzateke berak dioena jasotzea, inolako auzirik egin gabe eta horri buruz komentariorik gehitu gabe. Literalitatea oso erabilgarria suerta lekizuke defentsiban jarri gabe komunikazio on bat izateko. Era berean, sistematikoki aurrean duzunari soluzioak ematea, bitxia izan daiteke, agian, berak, era kondeszendientean tratatzen duzula senti dezakelako, bera konponbideak aurkitzeko gai ez dela uste duzula pentsa dezake, alegia. Ez zaizu ideia hobea iruditzen, aurrean duzunari ea zer behar duen galdetzea??? 😉

Noski, lehen aipatu dugun asertibitatea, hau da, inolako trabarik gabe sentitzen duzuna mindu gabe aurrean duzunari azaltzea, zure lagunik onena bihurtuko da literaltasunarekin batera. Eta ez dezagun ahaztu, ez ditugula gure barrunbeak egun berean erabat hust behar… batzutan hobe da elkarrizketa laburrak izatea, denboran ez oso batera, intensitate aldetik gaiarekin erre ez zaitezten. Zergatik? Ba normalean gaietaz nazkatzen garenean, gero ez ditugu berriz ere aipatu nahi, eta honek zailtasunak ekarriko dizkizue.

via GIPHY

 

Gogoak

Ez, hau ez da Esne Beltzaren kanta. Kontatu dizugun guztia oso erabilgarria suertatu daiteke erlazio baizkor eta politak izateko… baina benetan erlazio osasuntsu bat izateko GOGOAK izatea da premiazkoena. Zuk berdintasunean oinarritutako erlazio bat eraiki nahi izanez gero, progresiboki pazientziarekin, komunikazioz josia… hori zure helburua izatekotan GOGOAK izatea futsezkoa da. Gogotsu egoteak, zuen buruei xede berriak jartzea ekarriko du, autokritika, izandako jarrerak hausnartzea… ez duzue Disneyk proposatzen duen erlazioa izango, ezta zure familiak buruan duen bikote ideala ezta, baizik eta zuek zuen neurrira sortutako zerbait, zuentzat aproposa dena eta pozten zaituztena Hortaz, ez ezazu gezurrik onartu: maitasuna ez da bukatzen, guk metamorfoseatu egiten dela sinesten dugu… erlazioak ez dira bukatzen pertsona berriak agertzen direlako, jakin badakigulako maitasun eredu anitzak existitzen direla, non hainbat erlaziok beren lekua izan dezaketen pertsona ororen zaintza alde batera utzi gabe… Norbaitek erlazio bat bukatzeko aitzakiaren bat aurkitu nahi duenean txorakeriak esango ditu ziur asko, gogorra egiten zaiolako zure aurpegira esatea zurekin jarraitzeko GOGOAK agortu zaizkiola, baina Lagun maitea, hala da. Beraz, erlazio osasuntsu, positibo eta polit bat eduki nahi izatekotan: IZANGO DUZU!!!!

Irailari agur esaten diogu post honekin. Nola bizi duzu zuk maitasuna? Nolakoak dira harreman positibo hoiek sortzeko saiakerak eta lorpenak? Ideia bat botatzera goaz… Kamara hartu eta zure bizipenak maitasunean bideo batean grabatu eta #BBLehiaketa2017 ra aurkeztu! Datorren hilabetean gorputzei buruz hitzegingo dugu. Nola bizi ditugu gure gorputzak? Gorputzen aniztasuna aldarrikatzera goaz ere! Gurekin zure Beldur Barik Jarrera zabaldu nahi? Let’s go!

Guardar

Guardar