KALERA ATERATZEN GARENEAN, PATRIARKATUA BELDUR DA

 

Cartel-movilizacion-celebrara-sabado-Madrid_EDIIMA20151102_0754_5

 

Indarkeria sexistarik gabeko kaleak nahi ditugu, behar ditugu, lortuko ditugu. Azaroaren 7n kalera aterako gara berriro ere, eta Madrileko 7Nko antolatzaileek esaten duten bezala “Emakumeok kaleak gureak egiten ditugunean, patriarkatuak dar-dar egiten du”. Atera gaitezen orduan kalera, ez bakarrik Azaroaren 7n, baizik eta urte osoan zehar, gure ahotsak entzun behar direlako.

Manifestazio hau indarkeri matxisten kontrako manifestazio bat da. Eta indarkeriei buruz hitzegiten dugunean, ez gara ari aurreko post-ean iceberg horren puntari buruz bakarrik hitzegiten, iceberg horren beheko partean ere gelditzen denari buruz. Eta ez gara ari ezta bikote barruan gertatzen diren erasoei buruz bakarrik, harreman guztietan gertatzen diren erasoei buruz ari gara…

Nork egiten du mani honen deialdia? Mugimendu feministak. Bai, horrela, hitz potolo hoiekin, Mugimendu femista, urte osoan zehar indarkeria sexistaren aurkako ekintzak antolatzen dituen mugimendu bera, lasaitasun eta atsedenik ez duena. Hemen duzue martxaren inguruko informazio guztia:

http://marcha7nmadrid.org/

Lucia Martinez Odriozola-k Madrilera gerturatzeko arrazoi mordo bat ere eskaintzen dizkigu:

http://www.eldiario.es/pikara/violencias-machistas_6_448015232.html

Eta guzti hau ikusi ondoren, baldin badago norbait emakumeen kontua dela esaten jarraitzen duenik, martxa horretan parte hartzea ez duena bere erantzunkizuna bezala ikusten… irakurri hurrengo post-a:

http://gizonduz.blog.euskadi.net/blog/por-que-y-como-iremos-a-la-marcha-del-7n-contra-las-violencias-machistas/

Joateko autobusak ere antolatu dira Euskaditik hainbat kolektibo, alderdi eta sindikatueatatik. Hona hemen antolatutako autobusak Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik. Nonbaitetik gehiago antolatzen direla badakizu? Esaiguzu eta guztion artean informazioa zabalduko dugu! eta beti daukazue garraio publikoa erabiltzeko aukera ere.

GIPUZKOA A-7 INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO MARTXA FB PERFILETIK ATERATAKO ARGAZKIAK

 

Indarkeria sexistari aurre egiteko gure aldetik egin dezakegu, baina bat eginda indartsuagoak gara!!! Indarkeria sexistaren aurrean… Madrilen eta edonon… erantzun kolektiboa!!!