JARRI GENEROAK DANTZAN

Jakin badakigu ez dela lehenengo aldia generoarekin bueltaka gabiltzala. Eta jakin badakigu ere gure jendartea bitan banatuta dagoela badakizutela. Bai, lagunok, sistema binarista da gure artean duguna, bai horixe! Gogoratzen? Pasa den urtean guzti honi buruz hitzegin genuen (sakatu hemen berriro irakurri nahi baduzu) eta genderbread pertsona ere aurkeztu genizuen.

Genderbread Persona

IRMO taldeak ondo zioen aurten aurkeztutako bideoan:

ALUA DAUKAZULA, MOTXILA ARROSA

ZAKILA DAUZAZULA, MOTXILA URDINA

BIDERATZEN GAITUZTE SISTEMARENGANA

KASUALITATEA AL DA BOTERE HARREMANA?

 

Sistema binarista honek emakume/neska eta gizon/mutila arabera antolatzen du gure gizartea. Beno, nolabaiteko desberdinketa egin behar da, ez? Ez gara guztiok kajoi berdinean egongo? Bi galdera honen aurrean hainbat erantzun… zergaitik ez? Zergaitik generoak ezarri behar? Eta IRMOk ondo planteatzen duen ideia… kasualitatea al da botere harremana? Ez lagunok, sistema hau binarista izateaz gain, sexista da. Desoreka eta ezberdintasunak ezartzen dituelako neska eta mutilen artean. Azken hauei pasa den hilabetean ezan genizuen pribilegioak emanez.

Bale, ez gaude ezer berririk esaten, ez? Ez da berria ere ez sistema horretatik ateratzen den guztia alboratua, santzionatua, ez-normaltzat hartuta izango dela. Gure buru sistemak eztanda egiten duen lekuetako bat zuek aurkeztera gatoz. Neska eta mutilen gaineko estereotipo guztiak kolokan, ezbaian, mugimenduan jartzen dituen lekuetako bat bainugelak dira, komunak. Neska zarela, ile motza, “neskentzako” ez den arropa gainean duzula… mutila zarela, ile luzea, edota makilajea duzula… komunean sartu eta zas! Aurreko pertsonak radar bat izango balu bere begietan ssssshhhh goitik behera begiratu eta nesken/mutilen estereotipoen lista osoa pasatzen du neska ala mutila zaren jakiteko, eta dagokizun komunean zaudela jakiteko!

Pasa den urteko lehiaketan ondo ikusi zenuten zuen egoera… eta honen aurrean zuen Beldur Barik Jarrera agertu ere!

Hona ere beste bideo bat komunen inguruan, Beasaingo Kontzientza Moreak taldearen eskutik:

Argi dago, norbait bere generoaren estereotipoetara egokitzen ez denean (emakumea: goxoa, altu hitzegiten ez duena, ile luzea, jantzi femeninoa… mutilaren kaxuan: indartsua, ausarta, ile motza, jantzi maskulinoa…), pasa den urtean genion test hori pasatzen ez duenean, sistema irauli egiten del, deseroso sentitzen du bere burua eta gorputz horren gainean “izanbeharkolukeena”ren inposizio guztiak bere gainean botatzen ditu.

Eta hona hemen sekretu bat… generoa ez da hain finkoa. Neska edo mutila jaio bazara suposatzen da zenbait gauza egin behar dituzula? Eta genero rol inposaketa hauei ezetz esaten badiegu?

Sistema binarista hauek apurtzen duten gorputzak anitzak dira: trans pertsonak, marimutilak, maritxuak,luma duten mutilak, luma duten neskak androginoak diren neskak… Datorren post-ean transexualitateari buruz arituko gara. Genero estereotipoak apurtuz, pixkanaka… generoaren inposaketak deuseztatuko ditugu!