Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen!

2016 amaitzear da, eta hori Beldur Barik Lehiaketa eta Topaketa atzean utzi ditugularen seinale da! Ze azkar pasa den dena. Duela gutxi skate-aren gainean geunden pistak geureak eginez, neskok ere skate-aren gainean ondo moldatzen garela erakutsiz… eta bat-batean… hementxe gaude urteari agur esaten!

Baina atzean utzitako horrek ez du esan nahi urte honetan ikasitakoa, hausnartutakoa, eztabaidatutakoa atzean utzi behar dugunik. Zuen Beldur Barik Jarrera eraikitzen jarraitzera animatu nahi zaituztegu!

Eskerrak ere eman nahi dizkizuegu:

  • Topaketan parte hartzeagatik, tailerretan ikasitakoak eta bizi dituzunak besteekin partekatzeagatik, eta mila esker lan saridunak zeintzuk ziren jakitearen emozioa gurekin bizitzeagatik. MILA ESKER!
  • Lehiaketan parte hartzeagatik, zuen lanean pentsatzeagatik, indarkeria sexistaren inguruan hausnartzeagatik, kamara hartu eta AKZIOA! ohiukatzeagatik. Eta galdetegia bete ostean, web gunean geratzen den zuen bideoa bidaltzeagatik. MILA ESKER!

Datorren urtean zuekin gaituzue berriro, eduki eta idei berriekin, indarkeria sexistari aurre egin eta kultura matxistarekin bukatzeko erraminta eta estrategiekin. Lehiaketaren hurrengo edizioan zuek berriro ikusteko irrikitan gaude, eta baita Topaketan! Bitartean… zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen jarraitu! Mila esker!

Baina hilabate hauetan gure web gune eta sare sozialek jarraituko dute edukiak zabaltzen! Beldur Barik Jarrera ezin delako gelditu! Eta bidali zuen iritziak, zuen ideiak, zuen iradokizunak…

Hementxe utzi nahi dizuegu Beldur Barik programaren inguruko bideo hau. Pasa den urteko Topaketa 2015aren irudiak aurkituko dituzu. Bertan egon zinen? Ze tailerretan egon zinen? Baita Lehiaketa 2016aren aurkezpenaren irudiak ere ditugu! Eta guzti honekin, Beldur Barik Jarrera zer den azaldu nahi dizuegu ere!