Jaietan gune ez seguroei eta haien perzepzioei aurre egiteko tailerra Vitoria-Gasteizen! Vitoria-Gasteiz, Beldur Barik Gunea!

Zeledon gertu da! Eta jai seguruak bizitzeko eta Vitoria-Gasteiz indarkeria sexistarik gabeko esparrua bihurtzeko, hainbat tailer antolatu dira. Hona hemen haietako bat:

tailerra

”Jaietan gune ez seguroei eta haien perzepzioei aurre egiteko: aztertu, partekatu eta ekin!!” lantegia (Elebietan):

Lantegi honen helburua da hiriko jaietako aisialdi- eta jai-eremu nagusietan emakumeentzat arriskutsuak diren eremuak identifikatu, aztertu eta nabarmentzea. Horretarako, ikasiko dugu hiria ikuspegi inklusibo batetik begiratzen, eta kontuan izango ditugu generoa, sexualitatea eta aniztasun funtzionala bezalako alderdiak. Ibilbidearen abiapuntua gutariko bakoitzak eremuan bizi izan duen esperientzia izango da, eta ondoren taldeko esperientzia aztertuko dugu. Amaitzeko, hiri-eremuan esku hartuko da hiriko puntu inseguruak ikusteko moduko bihurtzeko, horien inguruan ohartaraziko da eta zenbait hobekuntza proposatuko dira emakumeek eraso sexistak jasateko dituzten arriskuak mugatzeko.

Noiz

Hasiera eguna: 2017/07/12, hasiera ordua: 17:00, amaiera eguna: 2017/07/20, amaiera ordua: 20:00

  • 12 eta 26 urte arte:
    • Egunak: uztailak 12 eta 13.
    • Ordua: 17:00tik-19:00ra
    • Lekua: Aldabeko GE.
  • 27 urte gorako:
    • Egunak: uztailak 19 eta 20.
    • Ordua: 18:00tik-20:00ra
    • Lekua: Aldabeko GE.

Doako lantegia.

Izen ematea: 2017ko ekainaren 26tik lantegia hasi baino 5 egun lehenagora arte.

945 16 13 45 zenbakira deitu edo igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org idatzi.

Indarkeria sexistarik gabeko esparruak nahi ditugu! Kaleak, auzoak, gauak eta jaiak GUREAK DIRA!

Guardar

Guardar