INDARKERIA SEXISTAREN AURREAN… ERANTZUN KOLEKTIBOA! AZAROAK 25. MOBILIZAZIOAK

Bihar Azaroak 25, Emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Aurreko post-ean udalerriek antolatutako ekimenak kontatu genizkizuen (zuen herrietako agenda ikusteko, hemen sakatu). Gaurko honetan, talde feministek antolatutako ekintzekin gatoz… Baina lehenik eta behin… badakizue zergaitik ospatzen den egun honetan? 1981eko ekainean, Bogotán ospatutako Latinoamerika eta Karibeko Lehehengo Topaketa Feministan sortzen da emakumeen kontrako indarkeria ezberdinen hausnarketa eta denuntzia egiteko beharra sortzen da. Data honetan, baina 1960. urtean, Dominikar errepublikan, Rafael Leonidas Trujillo diktatoreak, Patricia, Minerva eta María Teresa Mirabal ahizpak hiltzeko agindua ematen du. 1999ean NBEk Nazioarteko Egunean bilakatu zuen.

Historia apur bat zuekin partekatu nahi genuen… eta orain, gaur eguna, biharko eguna, mobilizazioz beteta. Badakigu egun bakarra dela egutegian, egunero egin behar diogula aurre indarkeria sexistari… badakigu! Baina biharko egunean ere garrantzitsua da kalera ateratzea eta gure #BeldurBarikJarrera agertzea.

Hona hemen zenbait udalerrietan antolatutako ekimenak:

BASAURI

12247955_864494150335873_285055095810133423_o

HERNANI

12250168_1648299142100050_8649804420891876005_n

BILBAO

CULkQB3XIAEssOK.jpg_large

ZARAUTZ

12243031_1052575584775045_7899860608349538528_n

LEKEITIO

CURAuXKXIAAoKKJ

ZESTOA

emakume

PASAI-ANTXO

12239723_881548201923602_5940818169545171652_n

HIRIGUNEAK

CUhrgkoWcAEt8NC

Ikusten duzuen bezala hitzorduz beteta dator #Azaroak25 egun hau. Kalera atera eta #indarkeria_sexista ren aurka agertu eta zure #BeldurBarikJarrera agertu!!!

Vitoria-Gasteizen grabatutako bideo honekin utzi nahi zaituztegu!