Ibilbidea

IBILBIDEA

Beldur Barik programa Berdinsarea (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da) izeneko sarearen barruan sortu zen 2009an. Gaur egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) eta EITB-ren laguntza dauka.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, azaroaren 25eko ospakizunen harira, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarlanean antolatzen dituzte era batera antolatutako kanpainak. 2006an, Berdinsarea eratu zen eta batera antolatutako lehenbiziko sentsibilizazio kanpaina abiarazi zen, eta ezaugarri eta tamaina desberdinetako 41 udalerrik baino gehiagok eman zioten babesa.

Urterik urte, ekimenetan, ahalegina egin da indarkeriari buruzko kanpainetan azaltzen diren estereotipoetatik aldendu (indarkeria fisikora mugatuta, eta emakumea biktima irudira mugatuta) eta ikuspegi positibotik heltzeko. Izan ere, beharrezkoa ikusi da emakumeen ahalduntzea bultzatzera bideratutako mezuak indartzea eta herritar guztien inplikazioa lortzea. Eta baita, mutilekin, berriz, jarrera sexistei aurre egiteko neurriak lantzea, eta eraso sexisten aurrean zeregin aktiboa izan dezaten animatzea. Testuinguru honetan Beldur Barik programa sortzen da. Etenganbeko mugimenduan eta haunditzen doan programa da, eta bertan lan egin eta inplikatzen diren pertsonen beharrizanetara egokitzen dena.

2010ean lehenengo edizioa egin zenetik, urtero hasi egin da aurkeztu dituzten lanen kopurua, lehenengo edizioko 100 lanetatik 300 baino gehiagora azken urteotan. 2011 urtetik aurrera ikuspegi aldaketa bat eman zen eta lanen kalitate artistikoa baino, agertzen zuten jarrera kontuan hartzera pasa zen. Urte horretan ere ikastetxeen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen inplikazioa sustatu zen, inplikazio hori urteetan zehar mantendu da. Bigarren edizio honetan, lan guztiak web orri honetan jarri ziren ikusgai eta herri bozka jarri zen martxan.

Urte hauetan zehar programa finkatzea lortu da, bai programak indarkeria sexista ekiditzeko egiten duen abordatzea zein den transmitituz, baita lan markoak finkatuz: gazteekin lan prozesuak zehaztuz, tokiko prozesuak ardatz hartuta. Urteak aurrera, tresna berriak sortu dira eztabaida prozesuak errazteko eta baita indarkeria sexistari aurre egiten duten Beldur Barik Jarrerak zeintzuk diren identifikatuz.

Gazteekin eztabaida eta hausnarketa prozesu hauek sortu eta helarazi nahi horrretan, beraiei gerturatzen gara gure web-gune eta sare sozialen bitartez, urtero gora egiten dute audientzia mailan eta jende gehiagorengana iristen gara.