HILEROKO ARTEA SAIOA ERMUAN

Cartel Hileroko Artea

Maiatzak 28an hilerokoaren Egun Mundiala ospatzen da! Ba al bazenekien? Beldur Barik programan hilerokoari buruz hitzegin dugu askotan. Gogoratu nahi al duzue post hau?

Ermuan egun mundial hori ospatzeko, hilerokoari buruzko lau orduko saio berezi bat prestatu dute. Hilerokoa literatura eta artean nola errepresentatzen den ikertu dute SKOLASTIKAk eta Ainhoa Aldazabal Gallasteguik erakutsiko digu egindako hausnarketak. Bertan arte disziplina askori buruz hitzegingo digute: Performanceetatik hasi eta kaleko karteletaraino, argazkilaritza, pintura, ilustrazioa etb. etatik pasatuz. Emakume artistak ere bisibilizatuko diuzte, izenak ikasiko ditugu beraiekin, eta artisten obrak ezagutu eta gozatuko ditugu, beraien aldarrikapenak identifikatu eta ezaugarri amankomunak markatuko ditugu… Guzti hori hilerokoarekin inguruan hausnarketak egiteko ere balioko digu, nolako harremana dugun hilerokoarekin ezagutzeko, gogoratzeko….

Gogoratu! Ermuan, Maiatzak 21an, Ermuko Emakumeen Topalekuan! Izen ematea bertan ere, Izelaieta 12 helbidean! Ez galdu eta zure hilerokoa maitatu!!! Zure gorputza Beldur Barik Jarrerarekin bizi! Bete!