HARREMAN BAIEZKOR ETA POSITIBOAK SORTZERA GOAZ. LEHENENGO PAUSUAK.

Lagun maitea, heldu da garaia: HITZ EGIN BEHAR DUGU. Eta bai, esaldi klitxeekin hasiko gara: EZ ZARA ZU, SISTEMA DA. Honezkero, argi daukagu sistema, pasito a pasito suave suavesito, bikoteak sortzera garamatzala inongo disimulorik gabe. Begiratzen duzun leku guztietan, zure inguruan dagoen guztia bikoteetan eta familia nuklearretan oinarritzen da. Baaaaaina guk ehun post inguru daramagu norberaren autonomiaren inguruan lanean eta teorizatzen, badakigulako betidanik esan dena egia dela: hobeto bikoterik gabe, bikote okerrarekin baino. Zer esan nahi du honek? Hurbilen daukagun kisketedun komunean sartu behar garela? Ba ez gara gu azaleko sozializazio hutsaren lagunak, baina gau ta egun Juego de Tronos isolatua etxean ikusten egotea ere… inorekin erlazionatu gabe… ez, eeeez?! Ze, oye, diñot nik, gertatu daitekela , momenturen batean, norbait interesgarria ezagutzea… eta kontuz! Guk ez ditugu erlazioak jerarkizatzen, EZTA INOLAZ ERE, badakigulako pertsona interesgarri berri honek ez dituela eklipsatuko zure beste erlazio zoragarriak: zure ahizaparekin daukazuna, zure lagun minarekin, zure bikote ohiarekin, zure amamarekin, zure kuadrillarekin… baina izan gaitezen errealistak… mimosin baten moduan erlazionatzeak noizean behin bere xarma ere badauka, ez??? Claro que sí, guapi! Horrexegatik, gaurko aste honetan, erlazio personal baiezkor eta positiboak nola sortu hausnartuko dugu. Zer deritzozu???? Gogoko duzu!!??? Ba goazeeeen!!!

Abrakadabra!?

Ados, bai, agian kriston txorakeria dirudi jendeak behin eta berriz errepikatzen duen mantra patetikoa… baina nahiz eta jendeak eslogan kutre hau erabili gau eta egun, horrek ez du egi bihurtzen. Ez, lagun maitea “gutxien espero duzunean maitasuna agertuko zaizu” esaldiak ez dauka ez hankarik, ez bururik ez zentzurik. Zergatik? Maitasuna ez delako magia potagia. Hots, hasteko maitasun asko daudela badakigu, eta ez dugu batere gogoko maitasun erromantikoa zure lagunei, amamari edo txakurrei diezun maitasunaren gainetik jartzea. Gauzak ezberdinak direnean, zergatik kontzeptuak nahastu eta ranking-ekin hasi? Zure ingurunera begiratu eta pentsa ezazu ea zenbat aldiz izan dituzun sesioak hurrenen duzun pertsonarekin. Zenbat mobida izan dituzue? Eta benetan uste duzu MAITASUNA deitzen dugun hori, letra larriz idatzia gainera, zure etxeko atetik sartuko dela ekipamendu perfektuarekin nahi duzun guztia eta gehiago izanda? Mmmm… barkatu, baina nire bihotzeko pena guztiarekin… ez. Baina posible dena, zera da: atsegina egiten zaizun pertsona bat ezagutzea, denbora elkarrekin pasatzea gogoko izatea, berarekin ongi pasatzea, elkarri ulertzen diozuela sentitu eta last but not least, erakargarritasun fisikoa izatea. Beno, egia esam, agian, zerrenda honetatik asko jota bi puntu betetzen dituen norbait ezagutzen baduzu, ongi goaz!! Maitasuna eta erlazioak ERAIKI egiten dira, eta ez, berriz diogu ez direla “gutzien espero duzuenean” alfonbra azpian agertzen…

https://youtu.be/QLaNATVebac

Hurrrengo post-ean honi buruz hitzegiten jarraituko dugu! Nola sortzen ditugu harremanak? Nola bizi maitasuna Beldur Barik Jarrerarekin?