GORPUTZON AUTOGESTIORAKO JARDUNALDIAK

gorputzon-autogestiorako-jardunaldiak-kartela

«Osasuna, sexualitatea, harreman sexu-afektibo eta desiren inguruko jardunaldiak antolatzen ari gara azaroak 3 eta 4rako: “Gorputzon autogestiorako jardunaldiak”, hain zuzen. Teoria eta praktika nahastuko ditugu, gorputzotatik, gorputzotan, gorputzon gainean, eta gorputz gisa lan eginez!

 Sistema honek (kapitalista, arrazista, kapazitista, eta heteropatriarkalak) zapaldu eta desjabetu egiten gaitu; hain zuzen, garen horretaz (gorputzaz) desjabetu eta garen horretatik (gorputzetik) bereizi nahi gaitu.Horren aurrean, (g)une hau ireki nahi dugu, kolektiboki hausnartu eta ikasteko elkar gaitezen, eta lurralde diren gorputzon burujabe bihur gaitezen, norberak bere burua elkarrekin ezagutuz eta baliabide kolektiboak sortuz.

Elkartzeko gonbidapen hau gutasun zehatz eta hautatu batetik helarazten dizuegu: trans, bollera eta emakumeok elkar gaitezen proposatzen dugu, hain zuzen, gure desirak, sexualitateak, harreman sexo-afektiboak eta horiekin lotuta dauden osasun prozesuen inguruan hitz egin eta ikas dezagun.

Gorde itzazue egun hauek agendetan!!!!

Bertan elkar ezagutzeko gogotsu,

Besarkada aske, transfeminista eta bero bat!»

Hauxe da Gorputzon Autogestiorako Jardunaldietako ongietorria!

Galdu behar al dituzu??? Hemen aurkituko duzue informazio guztia!

https://gorputzautogestioa.wordpress.com

Apuntatu zuen agendetan! Azaroak 3 eta 4!

Guardar

Guardar