GORPUTZAK BELDUR BARIK JARRERAREKIN BIZI

Edertasuna ereduak zeintzuk diren ezagutzen ditugu. Eta hoiei aurre egiteko indarrarekin gaude! Mugatzen gaituztelako, ez digutelako gure gorputzak nahi ditugun moduan bizitzen uzten. Perfektuak izan behar dugu. Beno, perfektuak ez bagara (entzuidazue… ezinezkoa da perfektua izatea, perfektutasuna ez da existitzen. Ez dago lan perfekturik, bikote perfekturik, gorputz perfekturik…) normalak orduan izan behar dugu (eta gizarteak ezarritako normaltasun horretatik ateratzen den guztia, anormala da). Baina honez gero badakizue zertaz ari garen. Zertaz ari garen gu? Honetaz!!!

Zonbiak esnatuko ditugu! Gure garraxiekin, gure askatasun oihuekin!

https://youtu.be/qrB1J4DNcbc

Garen moduak gara! Maita ezazu zure burua! Jantzi nahi duzun moduan! Zure gorputza, zure arauak!

Arauak nork ezartzen ditu? Nork ezartzen du zer den ederra-perfektua-normala eta zer ez? Fisiko ideal bat izateari UKO! Ni be 10 bat naz!

Ispiluak berez ez du inolako kulparik… Ispiluan gu geu begiratzean eta horrelako mezuak entzuten baditugu… Ispilurik ez zigortu! Kasorik ez edertasun arauei! Goazen hoiek apurtzera!

Zuk zeuk izan! Eta besteek esaten dutenari jaramonik ez! Zuk zeuk erabaki nolakoa zaren!

https://youtu.be/LmOoDXqUJUY

Gure gorputza maitatu behar dugula esan dugu, bere osotasunean. Gure gorputzarekiko nazka sentitu behar genuela era sineztarazi nahi izan digute ere… Horra hor hilekoaren inguruan oraindik dauden tabuak (gogoratzen al dituzue konpresa iragarkiak? «¿A qué huelen las nubes?»), misterioak, mitifikazioa beste batzuetan… Sakatu hemen hilekoaren inguruko post hau gogoratzeko.

Lan honek gauza gehiagoei buruz hitzegiten digu… Amesten duguna egia egitera goaz! Adi!

Perfektuak ez garela ez ezazue ahaztu! Eta nork nahi du perfektua izan? Eta zer gertatzen da ere desberdina denarekin? Guztion berdinak izan nahi al dugu? Sorry… it’s imposible… Eta ezinezkoa izateaz gain… imajinatzen al duzue guztiok berdinak garen mundu bat? Zelako gogaitasuna! Goazen gure buruak, gure gorputzak, gure pentsamenduak, gure ezberdintasunak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzera.

Honen inguruan ideia bati bueltak ematen bazaude, kamara hartu eta egin hausnarketa horren inguruko bideo bat eta aurkeztu Beldur Barik Lehiaketa 2017an! Zuen lanen zai gaude!