GORPUTZ EREDU BINARISTAK SUNTSITU

Hilabete honetan zehar gorputz eredu bakarraren ideia deuseztatzen saiatu gara, mila aldiz idatzi dugu gure gorputzak modu aske batean bizi behar ditugula, gozatu behar ditugula… gaurko honetan heteroarauetik, normaltasunetik ere ateratzen diren gorputzei buruz hitzegin nahi dizuegu.

Ekainean sistema binarioari buruz hitzegin genizuen. Normaltasunaren kontzeptuari buruz ere solasean ibili ginen. Nola sistema honek etiketak sortzen dituen ez bakarrik gauzak kategorizatzeko… hori izango balitz egiten duen gauza bakarra… baizik eta etiketak jartzen dituela desberdintasunak sortzeko, ierarkiak eraikiz. Gure xedea, ierarkia hoiek gure hitz, pentsamendu eta ekintzekin suntsitzea da. Gure gorputzekiko Beldur Barik Jarrera izatea… azken finean.

Beno, ba sistema edo eredu binario horri aurre egin eta horrengandik ihes egiten duten gorputzak ere badaude. Asteburu honetan ospatu dugu Urria Trans Eguna. Mugimendu trans honen planteamendu bat da ez dugula gure gorputzak emakume edo gizon bezala identifikatu behar. Kategorizazio hori egitea… ez duzue uste desberdintasun hoiek dakartzala bere baitan? Ez al duzue uste eredu binarista horretan erortzen ez diren gorputzak edertasun, “gizonaizan” eta “emakumeizan” estereotipo hoiengandik ihes egiten dutela?

Begira Poem Barker-ek egindako argazki hauek, Hyms from the Beedroom bilduma egiten dutenak. Binaristak ez diren gazteak mundu binario batean, argazkilariaren hitzetan.

 

Edo begira ere ondorengo argazkiei, Rachele Kanigel kazetariak eta Chloe Aftel-ek egindako The Shadow Sex erreportaia. Bertan generorik gabeko San Francismo inguruko gazteak bildu zituzten.

Gorputz ezberdinak ditugula argi daukagu iadanik! Eta ez dezagun utzi norbaitek gorputz eredu bat beste baten gainean jartzerik! Ez dezagun utzi edertasun eredu bakarra inposatzerik! Bizi zuen generoa, bizi zuen gorputza, Beldur Barik jarrerarekin!

Hurrengo post-ean edertasun, normaltasunaren eredua apurtzen duten beste gorputz batzuei buru hitzegingo dugu! Gogoratzen post hau? Sistemak ez gaitasun bat duten gorputzei buruz hitzegingo dugu… ez gaitasuna gaitasuna bilakatzen saiatuko gara. Laguntzerik nahi?