GORPUTZ ANITZAK, SEXUALITATE ANITZAK

Gorputzen aniztasunari buruz askotan hitzegin dugu. Alde batera begiratu, orain bestera. Alboan dituzunak, lagunak ezagunak, zu zeu… gorputz ezberdinak ditugu. Eta bapatean, gure gorputzaren gainean aurreritsi eta epaiketa amaigabeak erortzen dira: lodia naiz, argalegia naiz, sudurra handi daukat, ipurdi txikia, ipurdi handia, mutila izanik titi handiegiak, neska izanik (edo nire burua neska bezala identifiakatuz) titi txikiegiak… Edertasuna estereotipoak gure gorputzetan itsatsi egiten dira eta gainetik kentzea lan haundia da. Baina ez ezinezkoa! Eta hori ere goputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzea da!

Askotan luzatu dizuegu aldi berean erantzun erreza eta zaila duen galdera hau: nork ezartzen du zer den polita/itsusia, normala/ez normala… gai/ez gai? Nork ezartzen du sexualitateari buruz hitzegiten dugunean zer den normala eta zer den ez normala? Zergaitik sexualitate mota bat ontzat eman behar dugu eta besteak bazterretara aldendu? Eta zer gertatzen da bazterretan gaudenok elkarri begiratzen badiogu eta asko garela ikusten badugu?

Mitoei buruz hitzegitera goaz ere gaurkoan. Aniztasun funtzionala duten pertsonen eta beraien sexualitatearen inguruko mitoei buruz, hain zuzen ere. Aniztasun funtzional duten pertsonek bi mito (bale, bitara murriztu dugu, beste asko ere gainditu behar dituztelako -entzungo zenuten zapalkuntza bikoitza, hirukoitza… ren kontzeptua. Pentsa zenbat zapalkuntza mota gainditu behar dituen aniztasun funtzionala duten pertsonek-) gainditu behar dituzte. Alde batetik gai izatearen mitoa. Bai, gai izan. Aniztasun funtzionala duten pertsonak gai ez direlako ustea bait dago/dugu askotan. Eta hori gertatzen denean, askotan galdera inozoak egitera pasatzen gara (ikusi ondorengo bideoa. Aniztasun funtzionala duen pertsona bati egin behar ez diren galderak. Sakatu hemen).

Imajinatu horrelako galderak pertsona batzuen burutik pasatzen badira… nolakoak izango dira sexualitateari buruz hitzegiten dugunean… Guztiok sexualitate nahiak ditugu, guztiok gorputza sexudun gizaki eta gorputzak gara, guztiok desioa dugun eta desiatuak izan nahi dugun gorputzak, gizakiak gara. Eta hauxe da Antonio Centenok zuzendutako dokumentalaren helburua. Hona hemen Vitoria-Gasteizen egon zeneko konferentzia.

Desioak ukatu egiten dira. Sexu desiorik gabeko gorputzak izango balira bezala… Ba ez… ezagutzen al duzue Laura Gelhaar? (Sakatu hemen bere web gunera joateko). Neska honek Tinder aplikaziotik hainbeste gizonekin sexua izan zuen eta liburu batean isladatu zuen guztia…

Eta aniztasun funtzionala beste aniztasunak ezabatzen dituen mitoa? Matematika eragiketa erreza izango balitz bezala… Aniztasun funtzionala+sexualitatea=heterosexualitatea? Benga!!!! Mito hau kanpora!

«Baina… sexurik izan dezakezu?». Ba bai, noski baietz! Guztiok bezalaxe… hala nahi badut, nire buru asexuala ere identifikatzen badut, nire sexu praktikak bestelakoak izango dira, ez? (edo kasu honetan posiblea de ez izatea). Baina hemen garrantzitsuena nahi ditugun praktikak izatea da, sexualitate askeak bizitzea.

Hemen uzten dizuegu Eitb-n agertutako erreportai hau. Sexu laguntzailearen irudiari buruz ere hitzegiten digu… Baina hau beste baterako utziko dugu…

 

Gorputz guztiak desioak bizitzeko, gozatzeko gai dira! Hamaika gorputz, hamaika sexualitate ereduak! Goazen gure gorputzak eta sexualitateak askatasunez bizitzera!

 

 

 

Guardar