GENEROAREKIN BUELTAN BERRIRO ERE…

Gure jendartea bitan banatua dago, emakume eta gizonak. Bizitza osoan zehar eragingo digun baldintza ukaezina, bai… aukeratu beharra komunera goazenean, galdetegi bat bete behar dugunean, baita ileapandegira bagoaz… baina hau ez da bat-batean sortzen… jaio aurretik dagoen zerbait da. Hardunaldian zehar norbaitek hurrengo galdera egingo zuen momenturen batean… fijo… “neska a la mutila?” Eta erantzunak dakarrena… neska bada arrosa izango da bere kolorea, goxoa izango da bere izaera, gonak eta soinekoak jantzi ahal izango ditu, bere izaera kontra ez egitearena izango da… Eta mutila bada? Urdina izango da bere kolorea, indartsua izango da, ausarta… eta momentu horretan bertan, oraindik jaio gabeko haurra,genero batera edo bestera bideratzen hasten dira. Guraso batzuk ere neska a la mutila nahiago duten aditzera ematen dute, “mutilak errazagoa daukate bizitzan, emakumea bada gehiago hitz egin ahal izango dut berarekin…” beraz, haurra jaio aurreko aurreritziak ugariak eta zabalak dira.

Eta hau aldatu nahi badugu? “beno, horrela izan da beti eta horrela da…” buf!!! Eta hortik ateratzerik badago? Ez badugu gure burua ez bata ezta bestean antolaturik edo sailkatua ikusten?

Nola deitzen diogu emakume eta gizonen arteko sailkapenari? Seguru entzuna duzun sistema binarista da honen erruduna. Binarismoak emakume/neska eta gizon/mutil arabera antolatzen du gure gizartea. Eta sistema hau, sexista izateaz gain (mutil/gizonei pribilegio batzuk ematen dizkiolako) binarista da. Sistemak ez ditu onartzen marra hortatik ateratzen den guztia, emakume jaio bazinen baina ez badituzu gizarteak ezartzen dituen portaerak edo estereotipoak (genero rola deitutako hoiek) jarraitzen… MEEEKKKK!!! Sistemaren genero polizia zure atzetik joango da!!! Zein den polizi hori? Froga bat egin dezagun… “emakume” bat izan behar dena eta “mutil” bat izan behar dena kontutan harturik (emakumea: goxoa, altu hitzegiten ez duena, ile luzea, jantzi femeninoa… mutilaren kaxuan: indartsua, ausarta, ile motza, jantzi maskulinoa…) zenbatek pasatuko genuen genero test hori? Baina test honek ere kanpoan uzten ditu trans pertsonak, marimutilak., luma duten maritxuak.. (lasai, hilabete osoa dugu horretaz hitzegiteko!)

Hona hemen hilabete honetan zehar landuko ditugun gaiak ulertzen lagunduko digun irudi bat…

Genderbread Persona

 

Orain badakigula gure gizartea sistema binario batean antolatzen dela, eta sistema horren antolaketak desberdintasunak sortzen dituela… Sistema binario honi aurre egiteko erramintak lortzen saiatuko gara