gazteKaldia: GAZTEEI ZUZENDUTAKO EZTABAIDATZEKO GUNE IREKIA

Inguratzen zaituen guzti honen gaineko zure iritzia eman nahi? Ideia pilla dituzu zure ingurunea eraldatzeko? Zure Beldur Barik Jarrera adierazi nahi duzu, indarkeria sexistarik gabeko jendarte eredu bat sortu ahal izateko? Pertsona guztien aniztasunerako eskubidea bermatzeko, harreman afektiboak eta sexual parekideak izateko, emakumeek balore berdina izateko… Uste duzu jendearen eta instituzioen inplikazioa eraldaketa honetan ezinbesteskoa dela?  Horretarako, politiketan ikuspegi feminista barneratzea ezinbestekoa dela?

Horretarako aukera polita duzu larunbat honetan, urriak 25, Euskalduna Jauregian egingo den Open Space GazteKaldia ekimenean. Goizeko 09:30etatik arratsaldeko 18:30etara (bazkaria barne!). Bertan parte-hartzeko baldintza bakarra  18 eta 30 urte bitarteko bizkaitar euskalduna izatea da.

 

Zer da Open Space dinamika? Gune ireki bat non modu askean zure iritzia eman ahalko duzun gai desberdinen inguruan. Ikusi ondorengo bideoa non Pink Gorillas-eko Ixi Garciak, larunbateko ekimeneko dinamizatzaileetako bat,  azaltzen digun zertan datzan Open Space dinamika:

 

Animatu eta partu! Eta aprobetxatu erakusteko zure Beldur Barik Jarrera! Indarkeria sexistaren aurkako gure jarrera irmoa! Gazteok badaukagulako zer esan eta zer egin matxismoarekin bukatzeko eta jendarte eredu berriak eraikitzeko!

info+

Klikatu hemen edo bisitatu honako helbide hau k.bizkaia.net/kabian

Idatzi edo deitu: kabian@bizkaia.net Tel: 666 42 78 97

Edo jarraitu:

Facebook: Kgunea

Twitter: @kgunea #kabian1

g+: Kgunea