FEMINISMOETAZ BUSTI NAHI? HEMENTXE DUZU GORPUTZ-GRAFIAK ERAKUSKETA.

Gorputz Grafiak

Gorputz-grafiak. Matxinada feministaren marruak

“Ate-zulotik begiratu, eta oharkabean bustiko zaitu feminismoak, eta baita erre ere”

Busti ta erre nahi? Sartu gaitezen Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbaran Apirilaren 29tik ekainaren 13ra arte ikusgai dugun erakusketan. Baietza eman baduzu, utzi euritakoa alde batera, busti behar zaituena gozatuko bait duzu!!

Sarreran bertan helduko da lehenengo erredura… BB jarrera duen feminismoaz ari gara… ahalduntzen gaituena… poztasunez betetzen gaituena… politika, militantzia eta gozamena ustartzen dituena…

Gorputz Grafiak erakusketa sarrera

 

 

 “Linterna, foku, mikrofono eta bolumen altuko bozgorailuak jarri ditugu feministon ahotan. Argi eman diegu, gertatutakoei, bizi eta sentitutako zapalkuntzei eta hauen aurrean feministek eragindako aldaketei”

Baina… zertarako erakusketa hau?

‘Gorputz grafiak’ erakusketak Euskal Herriko mugimendu feministaren ibilbidea irudikatzea du helburu. Bertan hainbat eduki eta material grafiko eskaintzen dira: antolaketa-ereduak, jardunaldiak, eztabaidak, aldarrikapenak eta lan-molde nagusia.

Eta nondik dator erakusketa hau egiteko ideia?

Genealogia Feministak MapaGure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburua oinarri hartuta, hainbat eduki eta material grafiko eskaintzen ditu erakusketak; antolaketa-ereduak, jardunaldiak, eztabaidak, aldarrikapenak eta lan-molde nagusiak bildu ditu erakusketak, 60 eta 70eko hamarkadetatik gaur egunera arte. Azken 40 urteetako bilduma osatu dute erakusketan, ardatz gisa harturik kale-ekimenak, gorputz-adierazpenak eta lanerako materialak. “Etorkizunari begiratzeko memoria kolektiboa eraikitzea garrantzitsua dela jakitun, iraganean arakatzeko ate txiki zenbait irekitzen ditu”, azaldu dute.

Hasiera ekitaldia apirilaren 29an izan zen. Bertan liburua aurkeztu eta erakusketa ireki zuten. Tartea baduzu, bisita gidatuak gomendatzen dizkizugu, eta hainbat tailer, mahai inguru, hitzaldi eta bestelako ekintzak ere antolatu dituzte.

Mugimenduan jarraitzeko, nondik gatozen jakitea garrantzitsua delako…

EHko Mugimendu Feministaren bozgorailua

Zortzi urteko lanaren ondoren, argia ikusi du lehen aipatutako Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika liburuak. 1960ko hamarkadatik hasi eta gaur arteko talde, aldarrikapen eta ekimen feministak biltzen ditu liburu honek. Bertan taldeetako informazioa, argazkiak, afixak, pegatinak eta abar jaso dute liburuan. Eta gero, hoietako askok, erakusketan ikusgai izango dituzue.

Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro feministaren eta Euskal Herriko Bilgune Feministaren eskutik sortu zen Euskal Herriko feminismoaren kronika jasotzeko beharra. Miren Arangurenek, Edur Epeldek eta Iratxe Retolazak hartu dute liburua ontzeko lana.

Egileen ustez egin beharreko lana zen. Atzoko eta gaurko feminista militanteentzako liburua dela adierazi zuten, baina baita feminismonan edo genero kontuetan interesa duen edonorentzat ere.

Gorputz Grafiak 4

 

“Gure herriaren oroimena gizonezko garaileen ikuspegitik kontatu izan da, androzentrismoan oinarritutako ikuskeratik. Memoria kolektiboan ez dira aztarna feministak ageri. Ondorioz, Euskal Herriko mugimendu feministaren lana, ahalegina eta jarduna ez da aitortua izan”, azaldu dute egileek.

 

Aún tienes tiempo, hasta el 13 de Junio, para ir al Centro Cultural Koldo Mitxelena (Urdaneta kalea, 9. Donostia) y conocer mejor el movimiento feminista…

gorputz_grafiak_erakusketa_emagin_2015