Krisiaren aurrean, feminismoaren aldarri eta proposamenak

Aspaldi, ekonomia feministak ekarpen oso interesgarriak egin ditu: prekarietatea salatzen, zaintzen beharra eta balioa azpimarratzen, kapitalismoaren kritika eginez patriarkatuarekin lotzen, etab. Krisialdi ekonomiko honetan murgilduak gaudela, are eta interesgarriagoa da euren aldarriak entzutea.

Goian Haimaka TB-n egindako eztabaida bat ikus dezakezue: gaia, ze eragin berezi daukan krisialdiak emakumeengan. Bestalde, lan erreforma famatua zer den eta zer ondorio dakarren ulertzeko, Amaia Orozco adituaren artikulu hau gomendatzen dizuegu:

No es sólo un ataque al trabajo, es un ataque a la vida

Irakurri baino bideoak nahiago badituzu, hona hemen Amaia Orozcok  Leitzako topaketetan emandako hitzaldia:

Azkenik, pasaden greba orokorra zela eta, Euskal Herriko Emakume Martxarako Plataformak plazaratutako aldarriak gogoratzen ditugu:

1.    Etxeko eta zaintza lanak, errekonozimendurik gabeak eta eskubideetan eta garantietan hanka motz direnak, lanak direla, lana dela.

2.    Egungo sistema ekonomiko eta sozial hau emakumeok egiten dugun lan ikusezinari esker mantentzen dela.

3.    Nahiz eta urteetan zehar emakumeok egin ditugun eta egun ere egiten ditugun lan hauek estatistiketan eta medio ofizialetan ez atera, ongizatea eta aberastasuna ahalbidetu eta sortzen dutela.

4.    Bizitza eta pertsonak egon behar dutela sistemaren erdigunean, eta ez egun dauden moduan merkatuak.

Ez duzue uste aldarri horiek jarraituz guztiontzat gizarte bidezko bat eraikitzeko aukera dagoela?