ESKOLAN ETA INSTITUTUETAN, BB JARRERA BULLYING LESBOHOMOTRANSFOBIKOARI AURRE EGITEKO!!!

Pasa den urtean desorekatutak dauden botere harremanei buruz hitzegin genuen, gogoratzen? ERASO HOMOFOBIKOEKIN BB JARRERA ESKOLA ETA INSTITUTUAN!

Post honetan ikusi genuen ezberdintasunaren aurrean, ezberdina denaren aurrean, barre egiten duenari, iraintzen duenari, boterea kendu beharra zegoela. Eta sarritan, tratu txar hauek pairatzen dituena, sexualitate eredu edo genero identitate “ohikoa”, normaltzat hartzen dena, ez duten jendea da. Eta honi, lesbohomotransfobia deitzen diogu. Nondik sortzen da? Zergaitik gertatzen da hau? Zure eskolan edo institutoan horrelako jarrerak ikusi dituzu? Ba fobia guztiak bezala, honen sorrera ez du zentzu arrazionalik… “Ez ditut gustoko ta kitto!”

Baina homofobiak ez du pairatzen soilik sexualitate eredu normatibo bat ez duen pertsonak, baita ere bera itxura, jokabide edo jarrera dela eta homosexualak direla aurresoposatzen den jendea ere pairatzen du, eta baita genero eredu edo rolak betetzen ez duten jendea. Neska banaiz, mutilak gustokoak izan behar ditut? Eta neska izanda, baina ez banaiz “femenina”, neskak gustoko ditutala esan nahi du?

Eta mutila banaiz, neskak gustokoak izan behar ditut? Ez badut futbolan aritu nahi, marikoia naiz?

DISLIKE BULLYING HOMOFOBIKOA

Lesbohomotransfobiaren funtsa ez da bakarrik heterosexualitatea sexu eredu bakarra hartzea eta hortik ateratzen denari uko, izeka, burla, mespresu egitea (heterozentrismoa deitutakoa). Bere funtsan ere, sexismoak parte hartzen du.

“Beno, nik ahal dudana egiten dut… “, “beno, nik maritxuak onartzen ditut, luma gehiegi ez badute behintzat”, “beno, ez dut gaizki ikusten harreman homosexualak, baina ez dakit zertan joan behar duten kaletik musuak ematen…” Homofobia dago hitz guzti hauetan… eta bai, uste duguna baino gehiago egin dezakegu!!!

Alde batetik, mutilezko eredu tradizionalarekin amaitzen badugu (benga, ez dago hain matxitoa izateko beharrik…), sexismoarekin eta homofobiarekin amaituko dugu era berean. Mutila eta neska (hori zer esan nahi duten ere eztabaidatu dezakegu) izateko milaka modu daude, beraz, izateko bi eredu hoiekin amaitzen badugu… akabo heterosexismo, heterozentrismoa, sexismoa!

Egoera lesbotranshomofobikoei aurre egiteko ekimenak daude zuen eskola edo institutuetan? Gai hauei buruz hitzegiten badugu ere, bullying-ari buruz, tratu txarrei buruz… gure klase eta lagunen artean, aurre egiteko lehenengo pausua da. Ez pentsatu ezta guztiak heterosexualak direla…

Hona hemen subidoia ematen duen bideo bat! Aurre egin diezaiogun, guztion artean eraso lesbotranshomofobikoei!!!

Ikaragarria horrelako jarrera izatea! Zer deritzozue? Horrelako egoerarik bizi duzue noizbait? Nola egin diozue aurre? Eta aurre egiteko, zeintzuk dira erabiltzen dituzuen tresnak, estrategiak, erramintak?

Datorren postean Transexualitateari buruz hitzegingo dugu. Bitartean, hemen duzue Viruta FTMren abesti zoragarri hau!!