ERASO HOMOFOBIKOEKIN BB JARRERA ESKOLA ETA INSTITUTUAN!

Eskolan eta institutuan, zoritxarrez, ohikoa da, norbait hartzea sistematikoki berataz barre egiteko, txarto uzteko, erridikulizatzeko. Edozein aitzakia hartzen da horretarako, edozein ezaugarri fisiko (lodia dela, argala dela, betaurrekoak dituela, belarri handiak…), ezaugarri sozialak  ( maketo bat dela, pija bat, bere arropa edo orrazkerak desfasaute daudela), edota bere izaerarekin lotututakoak (arraroa dala, pagafantas bat, antisoziala, puta bat, monja bat, marikoia, marimatxoa…). Tratu txar horien oinarrian botere-harreman desorekak daude: nork egiten du nortaz barre? Zergatik ematen diegu boterea barre egiten dutenei? Denon esku dago horiei aurren egin eta bukatzea. Boterea ematen diegulako dute boterea.

Tratu txar horien helburu izaten dira ere, sarri, sexualitate eredu eta genero identitate ez normatiboak. Neska edo mutil bezala identifikatzen bagaituzte, era bateko edo besteko expektatibak lotzen dituzte gurekin. Alegia, espero izaten da neskak finak, delikatuak eta ederrak izatea. Eta mutilak, berriz, indartsuak, futbolean onak eta pasotak izatea. Eta espero da baita ere, neskei mutilak gustatzea eta mutilei neskak. Zenbat aldiz entzun dugu, mutil bati futbola ez gustatzeagatik marikoia dela. Ze zerikusi daukate aisialdirako preferentziek gure praktika sexualekin? Eta nori axola dio neskak edo mutilak gustatzen bazaizkigu? Gure identitateekin eta bizitza sexualekin “sota-caballo-rey” betetzen ez badugu despektiboki deituko gaituzte marikita, tortillera eta . Tratu txar horien oinarrian gure bizimoduak ulertzeko eredu sexistak eta heterosexistak daude.

https://www.youtube.com/watch?v=JMakydi0p7o

 

Horiei aurre egiteko, ekimen interesgarri baten berri eman nahi dizuegu: «Gay -Straight Alliance». Ekimen honetan gay, lesbiana, transexual, transgenero eta heterosexual bezala identifikatzen diren gazteak bildu egiten dira, beraien hezkuntza zentroak leku aske eta seguruetan bilakatzeko, sexualitateak eta identitateak modu askean garatu ahal izateko, normatibitatetik (heteronormatibitatea edo heteroaraua) kanpo. Mugimendu hau EEBB-etan sortu zen 1998an, gazteak trebatzeko eta enpoderatzeko, beraien hezkuntza zentroetan homofobiaren eta transfobiaren aurkako borrokan laguntzeko. Eta, denborarekin, mundu osotik zabaldu eta indartu da. Tokian tokiko proiektuak sare bakar batetan biltzen dira, proiektuak indartzeko eta gazteak trebatzeko  nola kontzientziatu eta komunikatu sexualitateen eta identitateen askatasunerako eskubideen alde.  Ondorengo, ikus-entzunezkoa horren adibide da.

Mugimendu honetako partaide diren gazteek normatibitatetik irtetzen diren pertsonek pairatzen dituzten arazoak bisibilizatzen dituzte eta horiei aurre egiteko moduak eskaintzen dituzte. Baita azaldu ere, nola abiatu eskoletan mota honetako proiektuak.

Exisitzen al da gure institutuetan, jarrera homofobikoei zein transfobikoei aurre egiteko ekimenik? Beharrezko ikusten dugu? Sortuko dugu gurean horrelako zerbait? Eralda ditzagun gure eskolak gure sexualitateak eta identitateak modu askean garatu ditzagun!