Emarock erakusketa Tolosan. Neskak euskal musika taldeetan.

Jarri pentsatzen momentu batean Euskal Herriko musika panoraman, zenbat euskal talde ezagutzen dituzu soilik mutilez osatua? eta orain soilik neskena? eta zenbat neska bakarlari edo musika taldeetan? eta hauetatik zenbat jotzen dute bateria? zergatik musika eskolak neskez beteta daude eta gero eszenatokietan ez da kopurua mantentzen?
Hauek eta mila galdera gehiago egin dizkiogu geure buruari, hemendik jaio zen EMAROCK proiektua

Aurreko galderetan flojo ibili bazara duda izpirik gabe EMAROCK “ Iragana, oraina eta geroa” erakusketa ikustera etorri beharko zara eta holan ez bada, berdin-berdin etorri eta disfrutatu. Emakume musikariz betetako argazkiak topatuko dituzu bertan, ia zenbat ezagutzen dituzu. Erakusketan Baita “Iragana, Oraina eta geroa” dokumentala Ikusteko aukera egongo da

EMAROCK proiektua 2010ko abenduan sortzen da, baina proiektuaren beharrizanak ikusita 2011ko maiatzean Emarock kultur elkartea sortzen da.

«EMAROCK» proiektuan euskal herrian batez ere, musikan aritzen diren emakumei protagonismoa eta espazio bat ematea du helburutzat. Hala nola emakumeak bultzatzatu esparru hau jorratzera, musikarena hain zuzen eta eszenatoki baten gainean bada askoz hobe. Emakumeen presentzia geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude, hori aldatzea espero da.

Emakume musikari gehiago ikusi nahi ditugulako eszenatokietan!!!