Kalera ateratzeko gogoak ditugu. Heteropatriarkatuari aurrenez aurre begiratzen diogu egunero, ez dugu zertan oso urrun joan beharrik. Egunero eskolara, institutu, unibertsitate edo lanerako bidean hortxe dago heteropatriarkatua nire zai. Eta baita ere askotan etxean bertan… Buf! Ea neskalaguna edo mutil-laguna (imajinatu dezakezute nori dagokion zer edo nor) dudan, ea zain dudan, ea piura hauekin nora noan, kalean entzun beharreko piropoak edo irainak… Ez dira gutxi egun hauetan gertatu diren erasoak. Eraso fisikoak. Eraso berbalak. Eraso sutilak. Mikrotranslesbohomobifobiak. Beno, ba jakin dezazuen ez garela geldirik geratuko. Erasoen aurrean, heteropatriarkatuaren aurrean… gure erantzunik ozenena! Erantzun kolektiboa!
Hona hemen LGTBIQ Nazioarteko Harrotasun eguna, Sexu Askapenerako Nazioarteko eguna… ospatu, pentsatu, gozatu, eztabaidatu eta aldarrikatzeko hitzorduak!
BERGARA
Nire identitatea ez dago hanka tartean! Transfobiarik ez! lelopean aurten Bergaran aldarrikapena egingo dute. 19:30ean San Martin Plazatik aterata. Martxa ez da manifestazioarekin amaituko. Gero Dj jaia egongo baita Pol-Pol tabernan!
SANTURTZI
ANDOAIN
BASAURI
BILBAO
VITORIA-GASTEIZ
DONOSTIA
SESTAO
ERMUA
LEKEITIO
Beldur Barik Jarrera kaleetan, herrietan, hirietan! Heteroaraua apurtu! Sexu askatasunaren alde! Zure sexualitatea nahi duzun moduan bizi! Beldur Barik Jarrerarekin bizi zure sexualitatea! Aske bizi!