EIBARKO BELDUR BARIK LEHIAKETA

cartel BB Basauri

Nortzuk parte hartu dezakete

“EIBAR BELDUR BARIK” 2015ko SARIA: Eibarren erroldaturiko pertsonentzat, hain zuzen ere.

Sariak:

1. kategoria: 12-17 urte: 400 €*

2. kategoria: 18-26 urte: 400 €*

Eibarko Udaleko Berdintasunerako Sailak herriko proposamen onenak sarituko ditu, udalerrian proposamenak bultzatzeko eta sustateko asmoz.
Sari hauek irabazteak ez du lehiaketa orokorreko sariak ere irabaztea galaraziko
*Herri mailako saria Eibarko dendetan gastatu ahal izango den 400€ko bale bat izango da.

Nola parte hartu:

Eibarren erroldatutako pertsonek, zuzenean, bi lehiaketetan parte hartuko dute, beraz, beldur barik WEB gunean lehiaketa orokorrerako beteriko formularioa betetzearekin, nahikoa izango dute.

Izen-ematea:

Eibarren erroldatutako pertsonek, zuzenean, bi lehiaketetan parte hartuko dute, beraz, beldur barik WEB gunean lehiaketa orokorrerako beteriko formularioa betetzearekin, nahikoa izango dute.

Lanak jasotzeko epea:

Jasotzeko epea azaroaren 11an amaituko da (egun hori barne).

Epaimahaia:

Antolatzaileek toki mailan artearekin, berdintasun politiken sustapenarekin eta emakumeenganako biolentziaren kontrako borrokarekin zerikusia duten pertsonez osatutako epaimahaia izendatuko dute. Epaia ezagutzera ematen den unean emango da jakitera nortzuk diren. Epaimahaikoek herriko lan guztiak aztertuko dituzte, saria eman gabe ere utz dezaketelarik.

Epaimahaiaren epaia:

Azaroaren 27an, ostirala, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren testu inguruan, Portalean, Areto Nagusian EIBAR BELDUR BARIK Jaialdia izango da, non herriko lanak aurkeztu eta epaia ezagutzera emango den, herri-mailako sariak ere banatuz.

Lehiaketaren oinarriak:

oinarriak

Informazio gehiago:

BERDINTASUN ARLOA
Bista Eder, 10, 4. Pisua
20600 EIBAR
Tel: 943708440 / Faxa: 943708441 / email: berdintasuna@eibar.eus
ANDRETXEA
Zezendibe, 9 behea
20600 EIBAR
Tel: 943700828 / email: andretxea@gmail.com

ANIMATU ETA ZURE BELDUR BARIK JARRERA AGERTU ETA ZABALDU!