EIBARKO BELDUR BARIK LEHIAKETA 2017ren LAN IRABAZLEAK!

Aurten Eibar izan da Beldur Barik Herria. Irailean eman genizuen honen berri, Beldur Barik Lehiaketa 2017ari hasiera eman genionean, eta harrezkeroztik gure Beldur Barik Jarrera milaka modutan, hamaika estrategien bidez garatu eta zabaldu dugu. Eta Beldur Barik Topaketa 2017 Eibarren ere burutu genuen. Tailerretan, kaleetan, sari banaketan indarkeria sexistari aurre egiteko prest gaudela azaldu genuen. Eta Eibarko Beldur Barik Lehiaketaren lan irabazleak ezagutzeko tartea izan genuen. Horrela eman genion hasiera Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen eskutik Beldur Barik Sarien sari banaketari… Eibarko saritutako lanekin!

Hementxe dituzue Eibarren aurkeztutako lan guztiak (sakatu hemen)!

1.go kategoriako (12/17 urte) lan irabazlea… Itxaropena!

IMG_7474

Egileak: Naia Martin Echaburu, Helene Larrazabal Onaindia eta Eider Martinez Guillen.

https://youtu.be/_TTstPkBk7M

Eguneroko indarkeria sexistak identifikatzen ditu, bikote erlazioetako bortizkeriatik harago. Emakumea izateagatik, gaia, lesbiana edota transexuala… izateagatik, pairatzen ditugun mezuak adierazten du. Eta, sexu-genero identitateari ere ekiten diote. Indarkeria sexistari BeldurBarik Jarrerarekin aurre egiten diote. Izan ere, ahalduntze-mezua eta diskurtso feminista potentea adierazten dute. Esaldi potenteak agertzen dira bideoan: rol-genero gabeko mundo bat/emakumea naiz eta ez naiz horregatik zu baino gutxiago mutil!!/ iraultza, feminista izango da, edo ez da izango!!!

2. kategoriako (18/26 urte) lan irabazlea…. Artetik Ahalduntzara!

IMG_7475

Egileak: Uxue Igarza Loyola, Jone Bengoa Urizar eta Marta Marina Larrañaga.

Bideo honetan, adierazpen artistiko desberdinen bidez, (poesia, dantza, marrazkia…) feminismoa zer den adierazten da. Feminismoa eraldatzeko mugimendua, begirada eta filosofia, eta artea feminismoaren tresna. Oso originala da. Mezu hunkagarria eta, aldiberean, zuzena eta tinkoa du ahalduntzerako. BeldurBarik Jarrera erabat adierazten du.

Zorionak guztioi! Jarraitu dezagun gure Beldur Barik Jarrera Eibarren zabaltzen!