EDERTASUN EREDUAK APURTU

“Iragarkiek, telebistako programek, aldizkariek edota filmek gorputz eredu batzuk saltzen dizkigute, denak berdinak, neurri eta forma berberekoak: ile luze-luzedunak, 38 tailakoak, arropa garestiekin jantzitakoak, argalak, sekulako titiekin, bilorik gabekoak, azal leunekoak… Hori da saldu nahi diguten edertasun eredua eta ingurura begiratzen badugu existitzen ez dena”

Honela zioen pasa den urtean argitaratu genuen post batek. Ezaugarri gehiago erantsiko genituzke: beltzaranak (baina pasatu gabe), mendebaldekoa, proportzio egokiak dituzten gorputzak… eta mutilen kasuan muskulatuak, burusoilak ez direnak, altuak (berriro ere, pasatu gabe)…  Nolakoak dir zuentzako indarrean dauden estereotipo horiek? Zeintzuk dira ezaugarriak? Jendeari galdetzen badiogu eta jendeak gehienetan ezaugarri berdinak esaten baditu… Zergaitik ez da ohikoa kalean horrelako mutilak edo neskak aurkitzea?

Guk bi froga egin ditugu. Interneteko bilatzailean “tia buena” eta “tio bueno” jarri eta zer aurkitzen duzue? Horrelako irudiak al dira zuretzako desiragarriak? Erantzuna baietza izan daiteke, baina egunero ikusten al ditugun gorputzak al dira? Desira sortzen dizkiguten bakarrak? Mundu guztiarentzako berdinak?

Eta bigarren bilaketa batean “nolakoa da emakume/gizon ideala?” esaldia jarri eta agertutako irudiak…gutxienez… ezinegona sortarazi digute… Zer deritzozue zuek?

5hombre-perfecto-1 rostro-mujer-perfecta_TINIMA20131214_0371_5

Baina zer da gorputz perfektu bat? Nork demontre du? Norbaitek ikusi al du? Iker Jimenez-ekin hitzegin beharko genuke nonbaiten badago “manifiéstate” esateko… eta ez du balio photoshop-ik, ez du balio ez jateak, ez du balio gure burua margotzeak (zelako moda arraroa… kabina batean sartu eta zure gorputza margotu)… Ez dago gorputz perfekturik! Guztiok perfektua ez den zerbait edukiko dugu… hobeto esanda, guk perfektua ikusten ez duguna norbaitek perfektua ez dela esan duelako… eta azkenean horrela dela sinisten amaitzen dugu…

https://www.youtube.com/watch?v=uYVL-z5VREQ

Estereotipoak ere ez dira berdinak munduaren leku batean edo beste batean. Kiloak soberan izatea gaizki ikusia den gizarte honetan, eta horrek kilo hoiek jeistera eramaten zaituenean, Afrikako lurraldean pentsatu dezakegu, non argaltasuna gaixotasunarekin parekatzen den. Edota Japon eta Txinan, non beltzarana izatea ez da edertasunaren ezaugarri bat…

Edertasunaren diktadura hau ez da bakarrik harreman heterosexualak nahiago dituzten pertsonetan. Baita ere harreman homosexualetan ere. Baliteke azkenengo honetan gorputz desiatuen aniztasuna haundiagoa izatea… baina sistemak, edertasun eredu bakar eta egiazko bat inposatzen duen horrek, ondo daki egiten bere lana eta estereotipoak nonahi sortu eta mantentzen ditu. Hortxe ditugu L Word-eko neskak, edota Queers as Folk-eko mutilak…

Hortxe dago gure lana, lagunok… edertasun eredu hoiekin apurtzean, garen bezalakoak maitatzean, sudur puntan jartzen zaiguna egitea gure gorputzarekin, gure gorputzarekin harreman sanoa eraiki behar dugu!!!

Hurrengo post-ean modak inposatzen dituen edertasun ereduei buruz hitzegingo dugu… Bitartean, zuen gorputzak Beldur Barik bizi eta gozatu!