DEPILATU EDO EZ DEPILATU… NIRE ERABAKIA

Zenbat aldiz geratu zara hondartzara joan gabe, zure herriko plazan botata kriston beroa pasatzen, hankak depilatuta ez izatearren? Zenbatetan ez zara irten juergan alua ilez beteta duzulako eta, badaezpada ligatzen duzun? Zenbatetan eman dizu kriston lotsa barran zaudela besoa altzatzea zerbeza bat eskatzeko besapeko ileengatik? Edota zenbatetan moztu zara nahi gabe, egin dituzu kriston aberiak kutxillekin edota ubeldurak tiroiekin?  Ze zentzu dauka guzti horrek?

 

10294433_752960378077118_1600006910595178752_n

Rocio Salazar-ren ilustrazioa

Zentzurik ez! Ez goaz berriro depilazioaren inguruko mitoetaz hitzegitera… Pasa den urtean post ederra prestatu genuen zuentzako gai honen inguruan (sakatu hemen berriro irakurtzeko). Bakoitzaren esku utzi genuen asuntua. Bakoitzaren asuntua baita! Gakoa depilatzeko edo ez depilatzeko presiorik ez izatea da… Edertasun arauak zure gorputzean inposatzen saiatzen den orori… zure Beldur Barik Jarrera agertu!

1477643_904462122926942_1224465020777670019_n

Rocio Salazar-ren ilustrazioa

Eta edertasun arau hoiei erantzun bat emateko, begiratu Txinan feminista talde batek antolatu zuen lehiaketa (sakatu hemen Pikara aldizkarian publikatu zuten albistea irakurtzeko). Hain zaharra ez den moda bat, depilatzearena, ezinbestekoa bihurtu da Txinan. Eta horregaitik, Xiao Meili, 25 urtetako feminista txinatar batek Weibo plataforma erabilita, kanpaina hau eraman zuen aurrera: besapean ileak dituzten emakumeen argazki lehiaketa.

1f633b55-605b-4f3b-9e95-e41ff2ec06e2

Baina nori okurritu zitzaion depilatzearena? Janzkera modak ekarri zuen depilazioaren beharra. Lehen gure gorputzaren atal eta parte gehienak estaldurik eramaten zituztenez, ez zegoen depilazioaren beharra… baina noski, gure gorputza erakusten badugu… ez digute nolanahi erakusten utziko… arauak eraiki behar dira berehala! Eta ilerik gabeko emakumeak garbiak izango dira, femeninoak… Ai publizitateak eta modak, nolako eragina duten gorputzetan, edertasun ereduetan!

6_20150609OCePxV

 «Modan dagoen emakumeak besapeak aurpegia bezain leunak izan behar dutela dio».

Zure gorputzaren gaineko iritziei jaramonik ez! Zaren bezalakoa maitatu zure burua, zure gorputza! Beldur Barik Jarrerarekin bizi eta gozatu zure gorputza!

11889417_997685850271235_2851921960216029046_n

Rocio Salazar-ren ilustrazioa

Hurrengo post-etan lodifobiaz hitzegingo dugu… Zuen gorputzak diren tamainakoak gozatzeko prest?

Argal egoteko presionatzen gaituzte. Osasungarritasunaz mozorratzen dituzte erabiltzen dituzten argudioak… Neurrien esklabuak garela uste al duzu? Zuen gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizi!