DEBAKO BELDUR BARIK 2022 TOKIKO LEHIAKETA

Abian da Debako Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, Youtube edo Vimeora igo bideoa, bete galdetegia eta irabazi!
Irakurri adi Debako tokiko oinarriak estekan klik eginez.

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59

NORK HAR DEZAKE PARTE?

1. kategoria: 2010 eta 2008 urteen artean jaioak (12-14 urte) 

▪ 2. kategoria: 2007 eta 2005 urteen artean jaioak (15-17 urte) 

▪ 3. kategoria: 2004 eta 2002 urteen artean jaioak (18-20 urte) 

 

TOKIKO LEHIAKETA SARIAK

1. kategoriako saria: 100€ 

2. kategoriako saria: 100€ 

3. kategoriako saria: 100€ 

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Tokiko epaimahaia osatuko da Debako lanak baloratzeko. Berdintasun batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia. 

*Oharra: Deban kategoria bakoitzean bi proposamen baino gutxiago jasoz gero, epaimahaia osatzen duten pertsonek kategoria horretako saria bertan behera uzteko aukera izango dute. 

Aurten, lan sarituak 2022ko azaroaren 25ean emango dira ezagutzera. Ordua aurrerago zehaztuko dugu. 

 

TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA

Debako Udala 

943 19 28 40 

berdintasuna@deba.eus