Category: Gorputza

GOAZEN KALEAK GORRIZ MARGOTZERA!

“Ha venido mi tia la brasileña”, “berza”, “mi prima la pelirroja”… Zenbat izen, zuzenean ez izendatzeko hain ohikoa den zerbait: HILEROKOA? Eta zenbat mito ere, oraindik orain: Ez sartzeko uretara bestela moztu egingo zaizula; hilerokoarekin ez ikutzeko lorak bestela usteldu egingo direla; ez ikutzeko maionesa, bestela ebagi egingo dela. Zenbat negatibitate? Zenbat ezjakintasun? Zenbat tabu! Nondik datoz?

Sarah Maple-en
Sarah Maple-en “Izan hilerokoa harrotasunarekin” irudia

Erika Irusta, “El camino rubí” blogariak argitaratutako post honen arabera, negatibitate eta ezjakintza guzti hori gure kulturek emakumeen gorputzen inguruan zabaldutako desbalorizazioaren ondorio da. Lehenengo, superstizioaren bitartez zabaldutakoak, eta, ondoren, zientziak sortutako teoriekin. Kulturalki emakumeen gorputzen inguruan negatibitate asko jasotzen dugu: ahulak direla, gaixoberak, inestableak… Eta imaginario guzti hori hilerokoan kontzentratzen da. Eta blogariaren esanetan, kulturalki jasotzen ditugun  mezu ezezkor guzti horiek, hilerokoaren bizipen ezezkorrean eragiten dute.Gorputz anitzak garen heinean (ez dago hormonalki, genitalki ez anatomikoki emakume ez gizon izateko eredu bakar bat), ez dago  hilerokoa bizitzeko modu bakar bat nahiz eta gure kulturak hori sinistarazi nahi izan. Eta emakume askok oso esperientzia anitzak dituzte. Batzuek mina sentitzen dute, baina beste batzuek ez. Batzuk tristura sentitzen dute, eta beste batzuek, ordea, edozer egiteko sekulako indarra du.

“Monthlies” bideoa hilerokoa izan berri duten nerabeei zuzenduta dago. Oinarrizko informazioa eman eta indarrean dauden hainbat uste hankaz gora jartzen ditu. Esaterako, minaren ingurukoak:  ez da hilekoaren berezko zerbait. Baizik eta, zerbait ondo ez doanaren seinale. Mina hiru faktorek sortzen dute.  Batetik, hormonen oreka falta. Bestetik utero-lepoaren flexibilitate falta zeinak odolaren jaitsiera zailtzen duen . Eta, hirugarrenik, mina jasanezina denean, espasmoak sortzeraino, patologiek eraginda izan daiteke.

 

Emma Arvidaren "There will be blood" bildumako argazkia
Emma Arvidaren “There will be blood” bildumako argazkia

Gure kulturak txikitatik erakusten digu  lotsagarri bezala bizitzen, begi publikora izkutatu beharreko zerbait bezala sentiarazten. Zeren eta, hilerokoarekin mantxatzen bazara eta ingurukoek ikusten badute txarri bat zara, zikina. Iragarkiek ere indartu egiten duten irudi bat da. Produktu desberdinak saldu nahi izaten dizkigute hilerokoa besteen begietatik ezkutatzeko: txarto ez usintzeko, ez nabaritzeko, gure aluak garbi mantentzeko…

Tabú eta negatibitate guzti horri aurre egin eta salatzeko, hainbat ekimen sortu dira azken aldian. Emma Arvida Bystrom argazkilariak hilerokoaren tabuei desafio egiteko “There Will Be Blood” argazki bilduma osotu du. Bildumaren xedea da hilerokoa bizitza publikoan integratzea,  izkutatu beharreko zerbait izateari uzteko. Erakusteko, ez dela ezer gertatzen mantxatzeagatik, ez dela zerbait zikina.

Sarah Maple-en  “Izan hilerokoa harrotasunarekin” irudia ere oso ezagun eta polemikoan bilakatu da.“Uste dut lotsaren izugarrizko karga existitzen dela emakumearengan. Nire hilerokoarekin hasi nintzen guztiz izututa nengoen, sekulako umiliazioa zela pentsatzen nuen. Eta bizipen guzti horietan, zerbait kulturala dagoela pentsatzen dut” Obraren xedea da, beraz, hilerokora heltzear dauden edota hilerokoa duten nerabeek berak bizitako sentimendu ezkorrak ez sentitzea. “Gustatzen zait tabuez barre egitea  eta hori da egin dudana pinturarekin. Horren inguruko drama sortu nahi nuen, erlijio pintura klasikoetan bezala eta horregatik du erlijio altarearen forma. Ikusten dira denak hain alarmatuta eta shock egoeran, barrezka bukatzen duzula”

 

Facebook-eko “Visibilidad menstrual” orrialdearen helburua da hilerokoaren bisibilitatea sustatzea hainbat eremutan: eskolatan, lanean, jaietan, ekimenetan… “Ezagutzera ematea hilerokoarekin gaudela naturalitate osoarekin modu sinple eta praktiko batetan, pultsera edo brazalete gorri batekin. Elkarrizketa zabaltzea, galdetu ahal izatea nola sentitzen garen. Errespeturako eta tabuen desagerpenerako pausu bat da”. Madrileko Sangre Menstrual kolektiboak, bestalde, hainbat ekintza burutu zituen 2010an emakumeen gorputzen eta bizipenen inguruan ezarritako ikusezintasuna zein kontrola salatzeko”. Emakumeen gorputza espazio politiko bezala aldarrikatzen zuten, eta, horregatik, “Hilerokoaren Ikusgarritasunaren Aldeko Manifestua” (Manifiesto por la Visibilidad de la Regla” argitaratu eta hainbat kale ekintza antolatu zituzten.

Ezinbestekoa dugu gure gorputza ezagutzea eta, batzuetan, jasotzen ditugun mezuei entzungor egitea, gu geu izateko. Eta galdetzea zer garen, zer sentitzen dugun, nolakoak izan nahi dugun! Margoztu ditzagun kaleak gorriz!

 

Beldur Barik 2013-ra hilerokoaren inguruan jasotako lana


GOAZEN KALEAK GORRIZ MARGOTZERA!

07/09/19

PLASTIKOZKO GORPUTZEN AURREAN

Iragarkiek, telebistako programek, aldizkariek edota filmek gorputz eredu batzuk saltzen dizkigute, denak berdinak, neurri eta forma berberekoak: ile luze-luzedunak, 38 tailakoak, arropa garestiekin jantzitakoak, argalak, sekulako titiekin, bilorik gabekoak, azal leunekoak… Hori da saldu nahi diguten edertasun eredua eta ingurura begiratzen badugu existitzen ez dena. Eta horregatik, beti geratuko gara kanpoan. Argalegiak izatearren. Edo lodiegiak. Zuria ez den azal kolorea izatearrean, baina baita eguzkirik hartu ez izateagatik ere. Baxuak. Eta altuegiak. Titi bat bestea baino handiagoa duena, edo jausiak dituenak. Hortzak zuriak eta ilaran ez izateagatik.

Gorputz ezinezkoak jartzen dizkigute helmugan. Baina, jakin badakigu, iragarkietako gorputz horiek photoshoparekin guztiz manipulatuta daudela. Gezurretazkoak dira, plastikozkoak. Eta fikzio hori salatzeko, “La rueda invertida”  kolektiboak honako ekimen hau burutu zuen:

“Modeloen irudiak neurri gabeko mugetara arte exageratzen dira, bizitasun guztia kentzera arte, beraien azalak plastikoan bilakatu arte. Ekintza honekin publizitateko argazkiak, benetako emakumeekin alderatu nahi izan ditugu. Plastikoa azalaren aurrez-aurre, errealitatearekin oso zerikusi gutxi duen modelo estetikoaren ideala”.  Aldatutako irudi guzti horiek gure inguruaren eta gorputzen inguruko gure pertzepzioa alteratzen dutelako!

Iragarkiek hainbat produktu saldu nahi izaten dizkigute gorputz ezinezko horietara heldu ahal izateko. Sinistarazi nahi digute horietara helduz gero, arrakasta izango dugula, zoriontsuak izango garela. Printzipe urdina “lortuko”dugula, guztion inbidia izango garela. Aspaldiko post honetan eskakizun horiei barre egiten zioten hainbat ekimen ematen genituen ezagutzera:

2011ko Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako “Garena” lana.

Baina eskakizun guzti horiei erantzun behar izanak ez digu uzten gure edertasuna ikusten, bizitzako plazerrez gozatzea. Film batek zioen bezala, benetazko emakumeek kurbak dituzte. Eta baita estriak ere, eta zelulitisa… Benetako gorputzak, bizitza errealekoak, kaleetan ikusten ditugunak, ez dute zerikusirik telebistetan zein aldizkarietan ikusten ditugunekin, gorputz paisaia oso anitza delako. Proyecto Khalo web-guneak “Mujeres Tigre” post-a argitaratu zuen orain dela 2 aste eta modu natural batetan erakusten zuten, estriak zerbait ohikoak direla eta horregatik, gorputzek ez diotela ederrak izateari uzten. Ez dago akatsik. Gure “inperfekzioek” aparteko zerbait bilakatzen gaituztelako, besteengandik ezberdintzen gaituen zerbait. Utz diezaiogun gorputz uniformeak izateari, plastikozko manikiak izateari. Eta aniztu dezagun  gorputz paisaia!

Elkarbanatu gurekin, berezi egiten zaituen gorputzeko parte hori! Bialdu argazki bat edo komentatu idatzita gurekin, zer den gustatzen zaizuna, zergatik…


Las Crudas taldearen “Gordas” abestia


PLASTIKOZKO GORPUTZEN AURREAN

07/09/19

NOLA BIALDU PIKUTARA GURE GORPUTZEN INGURUKO HAMAIKA MILA MEZU HORIEK?

 

edertasuna
Edertasuna: aukera edo inposizioa?

Gure gorputzen eta itxuraren inguruan ohikoak izaten diren mezuak pil-pilean daude behin uda helduta. Bai, “operación bikini”-az ari gara, neska eta mutiloi “gorputz perfektuak” lortzeko irenztarazten dizkiguten mezu pila horiez. Mutilei indartsuak izatea eskatzen zaie, igerilekuko “katxas”-a, gorputzeko muskulu guztiak guztiz perfilatuta izatea, horretarako, gimnasioan hamaika mila ordu sartu behar badituzte ere, eta negu osoa arroza eta oilaskoa jaten egon behar badute ere. Neskei helarazten zaizkien mezuak pixka bat kontraesankorragoak, eskizofrenikoagoak dira. Batzuetan eskatzen zaie , moden hileroko tendentziatara egoteko, beti guapa joateko, makilatzeko, janzkera zaintzeko, orrazkeraz aldatzeko hilero, ilerik ez izateko gorputz osoan… Eta, beste batzuetan, ordea, ez pasatzeko. Ea nolatan doazen horrela makilatuta, jantzita. Ematen duela “zerbait bilatzen” dabizela.

Mezu horiek edonondik datoz, gure familiarengandik, lagunengandik, auzokoengandik…  Iragarkiek ere, gorputz ezinezkoak saltzen dizkigute, uniformeak, plastikozkoak. Nor heltzen da horietara? Inor. Ez direlako benetazkoak. Baina siniztarazten digute horiek direla edertasunaren eta zoriontasunaren helmuga, nahiz eta heltzeko esfortzu amaigabean guztiz frustratuta eta zorigaiztoko sentitu.

Eta, berriz ere, galdera bera. Non dago muga? Zergatik eskatzen zaizkigu hainbeste gauza, batez ere, neskei? Zergatik, funanbulista bezala ibili beharra oreka bilatzen ezinezkoaren artean? Berdin da zer egin, nola jokatu, nola adierazi. Maitena Monroy-k bere autodefentsa feministarako ikastaroan esaten duen bezala, egiten duguna egiten dugula ere, beti izango gara kritikatuak. Noregandik? Kultura matxistarengandik, patriarkatuarengandik. Neska zein mutilei bidalitako mezu guzti horien helburua da, gorputz eta sexualitateak kontrolatzea, erregulatzea. Aniztasuna egon badagoela ukatzeko, pertsona izateko hamaika mila modu badaudela izkutatzeko.

Beraz, bidali ditzagun mezu guzti horiek pikutara! Eta egin dezagun gure gorputzekin sudur puntan jartzen zaiguna!Gozatu dezagun !

Txokorro-Bilboko Feminista Anitzen Gunea-k egindako bideoa.

Uztailan, zehar, gure gorputza, itxura, jarrerak… direla eta, jasotzen ditugun mezuen inguruan hitz egingo dugu eta horiei aurre egiteko ekimen desberdinak emango ditugu ezagutzera.  Elkarbanatu zuek ere zuen estrategiak gurekin! Nola bialdu pikutara?


 


NOLA BIALDU PIKUTARA GURE GORPUTZEN INGURUKO HAMAIKA MILA MEZU HORIEK?

07/09/19

Gorputz normatiboak? Gora mota guztietako gorputzak!

Guerrilla Girls-en erakusketarekin eta gure web orrialdeko Gorputza atalarekin jarraituz, gaur gorputz “normalei” edo normatiboei buruz hitz egingo dugu. Telebista pizten dugunean, aldizkari bat irekitzen dugunean edota zineman pelikula bat ikusten dugunean, gutariko askok (bai neskak, bai mutilak) ez dugu gure burua hor agertzen diren emakume eta gizonen gorputzetan isladatuta sentitzen. Edozertarako gorputz oso zehatz batzuen erabilpena egiten dute. Gorputz lirainak, altuak, atal estrategikoak oso garatuak dituztenak, gazteak, gehienetan zuriak… erabiltzen dituzte. Eta erabiltzen hitza apropos idazten dugu hemen, gorputz hoiek merkantzia bezala erabiltzen direlako.

birthcolor

 

 

 

Guerrilla Girls-en erakusketan garrantzi historikoa izan duten emakumeak irudikatzeko kanoi estetiko bat betetzen dutenak erabiltzea salatzen duen kartela

 

 

 

 

 

Por mucho que quieran hacernos creer que lo normal es tener unos cuerpos ajustados a lo que nos venden que es “hermoso”, lo cierto es que si miramos a nuestro alrededor veremos una gran diversidad de cuerpos. Altos, bajos, gordos, delgados, negros, blancos, morenos, pálidos, jóvenes, mayores… lo que seguramente no veamos habitualmente sean los cuerpos “perfectos” que nos venden diariamente y a los que se supone que tenemos que aspirar. Tal vez estéis pensando que todo el mundo sabe que el Photoshop existe, que a las y los “sex symbols” de Hollywood no nos los vamos a cruzar en el rellano de casa, que los ángeles de Victoria’s Secret se cuentan con los dedos de una mano y que ¡incluso ellas! tienen que soportar críticas por su aspecto. Pero por mucho que lo sepamos (que lo sabemos), el bombardeo constante de mensajes que recibimos hace que nos juzguemos con dureza y estemos a disgusto con nuestro cuerpo, haciéndonos llegar a dietas insanas, interminables sesiones de gimnasio, operaciones en las que arriesgamos mucho por algo puramente estético, etc.

¿Son los cuerpos que nos venden las revistas reales?

http://www.youtube.com/watch?v=Nu-HR7xRtvU

Gure gorputza maitatzen ikasi behar dugu. Komunikabideetan ikusten ditugun gorputzekin ez konparatzen. Pertsona bakoitzak gorputz desberdin bat du eta bakoitza bere erara polita eta erakargarria da, gorputza pertsonaren beste alderdi bat baino ez delako. Gure gorputza maitatu eta zaindu behar dugu, bizitzan bakarra izango bait dugu, baina hau egiteko gure gorputza (eta besteena) onartu behar dugu. Ez gaitezen besteek ezarritako esklabutza horretara zigortu. Beldur Barik esan dezagun gure gorputzaz harro gaudela eta ez dugula ez gu ez inor deseroso, gutxietsia ezta lotsatua sentiaraztea baimenduko!


Gorputz normatiboak? Gora mota guztietako gorputzak!

07/09/19

Gorputz anitzen alde. Proyectos sobre cuerpos diversos.

Los medios de comunicación visibilizan un único modelo de belleza femenina: apenas vemos en la tele o en las revistas más que mujeres blancas, jóvenes y delgadas. Con los hombres también hemos visto que se extiende un modelo de belleza determinado, fuerte, con el que pocos chicos se sentirán identificados. Frente a eso, hay distintos proyectos que visibilizan cuerpos diferentes: gordos, con discapacidad, negros, lesbianos, intersexuales… Estas son nuestras propuestas. ¿Conoces alguna más?

#GordActivismo: Emakume lodiak ikusgai egiteko Facebook-en sortu duten orrialdea

Mitología de la sexualidad especial: Silvina Peiranoren proiektu honek urritasun fisiko edo intelektualak dituzten pertsonen gorputzak eta sexualitatea ezagutzera ematen ditu.

Group of people with various disabilities in their underwear

Zanele Muholi: Hegofrikako argazkilari honek bere herrialdeko lesbianen argazkiak ateratzen ditu, lesbofobia salatzeko (aurpegi bortitzena, lesbianen kontrako bortxaketak dira). Baina bere lanetan emakumeak ez dira biktima bezala agertzen, baizik eta euren eguneroko bizitzan, euren harremanetan…

Intersexuales: Lucía Haristoy margolariak ‘Proyección hermafrodita’-n pertsona intersexualak biluzik margotzen ditu.


Gorputz anitzen alde. Proyectos sobre cuerpos diversos.

07/09/19

Metrosexuales, chicos de gimnasio… Mutilen gaineko presio estetikoak

Rafa Nadal gizontasunaren eredu bihurtu da

Aurreko postetan nesken kontrako presio estetikoaz aritu izan gara. Baina mutilek ez al dute presiorik bizi? Komentatu dugu emakumeen segurtasun ezak abantaila asko dakartzala sistemari: diru asko mugitzen du eta gure parte hartzea mugatzen du. Mutilen segurtasun eza elikatzeak ere dirua mugitu dezake, eta gero eta produktu gehiago eurentzat zuzenduta daude.

Pero si te fijas, el modelo de belleza y de cuerpo envidiable que se presenta a los chicos tiene mucho que ver con la idea de cómo tiene que ser un hombre, con los valores que se relacionan con las masculinidad. Mientras que el modelo para las chicas es la barbie, delgada, delicada, coqueta, el modelo para los chicos es el del tipo fuerte, musculoso, que se cuida pero sin dejar de ser ‘muy hombre’. De hecho, el modelo a seguir son los deportistas, a los que se admira por su cuerpo pero también por su competitividad, sus éxitos, por ser los mejores en lo que hacen. No son sólo un cuerpo bonito. Y esto influye también en los trastornos: la vigorexia (obsesión por estar musculado) está claramente ligada con ese modelo, mientras que en el caso de las chicas la fijación mayoritaria es por adelgazar. Aún así, siempre que no llega al grado de obsesión, que la forma de seguir el modelo de belleza sea hacer deporte parece más sano que el dejar de comer…

Beste ezberdintasun bat homofobiaren pisua da. Hor gaur egungo mutilek oreka bat lortu behar dute. Orain arte, bere burua zaintzen zuen gizona (moda gustatzen bazitzaion, kremak erabiltzen bazituen, depilatzen bazen…) maritxu bezala epaitua izateko arriskuan zegoen. Gau egun, metrosexualaren eredua zabaldu egin da. ‘Hombres, mujer y viceversa’ bezalako programetan gizon guztiak doaz depilatuta eta moda interesatzen zaie. Baina beti ere mugak daude. Azkenean gaur egun mutilen artean, giro batzuetan depilatzeak isekak eragin ditzake, eta beste girotan berriz iletsua izateak. Hori bai, programa horietan gizonek bere itxura zaintzen dute, baina bestalde matxitoaren jarrera mantentzen dute.

Los tronistas de ‘Hombres, mujeres y viceversa’ reproducen siempre el mismo patrón de belleza, musculoso, metrosexual pero machito

Así que ahora los chicos se mueven entre dos aguas: cada vez se les anima más a cuidar su aspecto, en algunos ambientes depilarse se ha vuelto la norma, o llevar pendientes y accesorios, pero el fantasma de la homofobia siempre está al acecho. Si te pasas de coqueto o de fashion victim, te encontrarás con el insulto de ‘marica’ o al menos con las bromitas de los amigos. Además, como se supone que tener complejos es cosa de chicas, los chicos se pasan más haciendo bromas sobre los cuerpos de sus amigos: que si el barrigón que estás echando, que si te estás quedando calvo, que si pareces un oso, que si la tienes pequeña… ¡No se cortan! Se supone que son bromas sin importancia, pero hay chicos a los que les afecta. ¿O no?

Y un capítulo aparte merece la importancia que se da al pene: el tamaño, que responda siempre… ¿No has vivido las comparaciones odiosas de los vestuarios? (Mira el anuncio de Kas abajo: Felicikas es ver que tienes el récord) ¿Y en los baños? Mira lo que cuenta Beatriz Gimeno en este artículo:

¿Por qué se supone que los hombres no quieren o necesitan intimidad para hacer pis? (…) Pensé en que esta reflexión no era tan irrelevante como podría parecer cuando me di cuenta de que mi hijo nunca usaba los urinarios de la pared, sino que desde bien pequeño entraba al cubículo en el que podía cerrar la puerta. Cuando le pregunté por ello me dijo claramente que él no entendía que el hecho de ser varón implicara que cualquiera te pudiera ver mear y se te pudiera quedar mirando; me dijo que a él le daba vergüenza hacerlo delante de nadie, que el deseo de intimidad ante desconocidos no tiene mucho que ver, dice él, con ser hombre o mujer. Eso me dio qué pensar: ¿no podría haber algo de reafirmación patriarcal en el hecho de tener que “demostrar” que ellos mean de pie? ¿No hay algo muy masculino en la posibilidad de poder comparar? Podría pensarse también que se imponen los urinarios en la pared para quitar a los chicos esas vergüenzas acerca de comparaciones o intimidades… (¿quizá tan femeninas?) No lo sé, pero cuando mi hijo me hizo ese comentario busqué en internet y encontré bastantes comentarios de hombres que decían exactamente lo mismo, que les gustaría tener intimidad y que ellos jamás usan los urinarios de pie.”

 

Beraz, gizonek ere gorputzaren kulto hori dela eta presioak eta konplejoak bizi dituzte, baina beti ere gizontasun eredu horri lotutakoak (muskuloak, zakila…) eta homofobiaren mamuarekin bueltaka. 

Eta zu nola sentitzen zara zure gorputzarekin? Gimnasiora zoaz gustatzen zaizulako edo gorputz jakin bat lortu nahi duzulako? Ze jarrera ikusten dituzu lagun taldean gorputz anitzen aurrean?


Metrosexuales, chicos de gimnasio… Mutilen gaineko presio estetikoak

07/09/19

Printzesa bat izan nahi duzu? Espejito, espejito, ¿quién es la más bella?

Facebook-en bidez argazki hau heldu zaigu. Zer iruditzen zaizu? Noizbait pentsatu al duzu Disney-eko pelikulekin ikasten dugun emakume eredua? Pentsa, txikitatik irakasten digute garrantzitsuena polita eta femeninoa izatea dela, hala gure printzea lortuko dugula eta betirako zoriontsuak izango garela. Pelikula horietan ere ikasten dugu politak ez diren emakumeak gaiztoak direla.

¿A quién no le han enseñado de niña a querer ser princesa? Guapa, femenina, esperando a su príncipe y dispuesta a dejarlo todo por él. Primero son las princesas Disney, luego las de películas como Pretty Woman, o incluso las de la vida real: Lady Di, Letizia Ortiz, Kate Middleton… Todas encajan en ese prototipo de belleza: delgadas, delicadas…

Baina badaude beste motatako printzesak ere. Literaturan hainbat egilek printzesa anitz, aske eta dibertigarriagoak asmatu dituzte:

‘La cenicienta que no quería comer perdices’ está harta de llevar tacones de cristal que destrozan sus pies y de cocinar a un príncipe que la trata mal. Dijo ‘basta’, con el apoyo de una hada que era una basta, y se dedicó a disfrutar de su cuerpo: bailar, hacer amistades, montar un restaurante-cabaret vegetariano… ¿No te gusta mucho más este cuento? Es de Nunila López Salamero y Miriam Cameros Sierra. Lo puedes leer en pdf aquí o ver el vídeo de arriba.

Gainera, Gernikako Haur Hezkuntza Heziketa zikloko ikasleek euskeraz antzeztu zuten eta Beldur Barik 2011 lehiaketara aurkeztu zuten:

http://www.youtube.com/watch?v=48c4VsyPVG4&

Bestalde, ‘Princesas olvidadas o desconocidas’ liburuan, pritzesa oso anitz eta xelebreak deskubritu ahal dituzu. Argalak zein lodiak, abentura zaleak zein alferrontziak, kolore guztietakoak, jatorrak zein ozpinak… Eta batez ere, libreak, alboan printzerik behar ez dituztenak.


Printzesa bat izan nahi duzu? Espejito, espejito, ¿quién es la más bella?

07/09/19