Kategoria: Maitasuna

HARREMANEN INGURUAN SOLASEAN IAZKO BELDUR BARIK LEHIAKETAKO IRABAZLEEKIN

Egunotako post-etan hitz egin dugu badagoela maitasun harremanak baldintzatzen dituen eredu nagusi bat. Eta “Dzingora” lanaren egileekin hitz egin nahi izan dugu ( 2013ko Beldur Barik lehiaketako bigarren kategoriako lan irabazlea izan zen)  modu oso argi bezai sinplean erakusten digulako zertan datzan bikote-harreman exklusibo eta kontrolatzaile bat. Baina baita ere, horrelako harreman baten aurrean Beldur Barik Jarrera adierazten duelako.  Bere egileekin hitz egin nahi izan dugu, 23 urteko Lorea Diez-ekin eta 21 urteko Mikel San Juanekin, aurkeztutako lana hobeto ezagutu eta beraien ustez Beldur Barik Jarrera zertan datzan ezagutzeko. Ez galdu beraien bideoa eta elkarrizketa!

 

ZER DA AURKEZTUTAKO IKUS-ENTZUNEZKOAREKIN ISLADATU NAHI IZAN DUZUENA?

Gure mini- laburmetraiarekin sarritan ematen den egoera bat salatu nahi izan genuen, normaltasunez hartzen den egoera bat, hain zuzen ere. Hitz gutxitan esanda, teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak, maiz desabantailak bihurtzen dira. Izan ere, bikote batzuen arteko harremanetan ematen den kontrol toxikoa teknologia berriek (telefono mugikorra, whatsApp-a, sare sozialak…) areagotu egiten dute, hauek eskaintzen duten erraztasunagatik.

Bestalde, amaiera positibo bat eman nahi izan genion, egoera toxiko horretatik ateratzea bakoitzaren eskuetan baitago. Hori da, hain zuzen, gure pertsonaiak egiten duena: gai da ikusteko onuragarria ez den egoera bat, eta konponbide bat bilatzen du horrekin amaitzeko.

Pertsonaiak arazoa hasieratik mozten du eta hori txalotu beharra dagoela uste dugu.

Amaitzeko, guk plazaratu nahi genituen mezuak hauexek dira:

-Biolentzia sexista edonon eta edonori gerta dakioke: gure etxean, lagunen artean, gazteei, nagusiagoak diren pertsonei… Ez da soilik gizarteko multzo baten arazoa, guztiona baizik.

– Jipoiak jasotzeaz gain, badaude beste eraso matxista asko. Mota askotako indarkeriak daude eta horiek identifikatu behar ditugu osotasunean, begi-bistakoak ez badira ere.

– Biolentzia harreman bat pairatzea edonori gerta dakioken moduan, guztiok onurak ekartzen ez dituen harreman batetik ateratzeko gai gara. Pertsonak ez gara bizi beste baten menpe egoteko, eta hori pentsatzen dutenei erakutsi behar zaie erratuta daudela.

 

ETA ZER ESAN NAHI DU LANAREN “DZINGORA” IZENBURUAK?

DZINGORA hitza, Lekeition erabiltzen den hitz bat da. DZINGUA uraren (itsasoa adibidez) zati sakonari deitzen zaio. Hortaz, dzingora botatzea, uraren zati sakonera botatzea esan nahi du.
BIKOTE-HARREMANETAN EMATEN DEN KONTROL EGOERA BAT ERREFLEJATZEN DUZUE
 Gure asmoa izan da, biolentzia sexistaren beste aurpegi bat erakustea, maiz, jarrera inuzenteak diruditenak baina ondorio kaltegarri bat daukatenak.

Askotan zabalduta dagoen pentsamoldea da, 50 – 60 urte bitarteko etxekoandreek tratu txarrak jasotzen dituzten pertsonak baino ez direla, baieztapen hori guztiz gezurrezkoa da. Gazteen artean tratu txarrak ematen dira, eta hauek, askotan, ez daude agerian. Horiek identifikatu eta salatu nahi izan ditugu gure laburmetraiaren bidez.

Gazteon artean gehien bat, bikotearekiko kontrol sutsua normaltzat hartzen dugu maiz. Non dagoen? Norekin? Zertan? Galdera inozoak dirudite, baina obsesioa ere bihurtu daitezke. Teknologia berriek besteak kontrolatzeko aukera paregabea ematen digute, eta inertzia horri jarraituz, pertsona askok, nahita edo nahigabe, erabiltzen dituzte bikotekidearen bizitzaren berri izateko. Gure ustetan, sarri, ez gara kontziente kidea itotzen gaudela eta hasierako galdera soilak, jarrera arriskutsu batean bilakatzen direla.

Ikusleak, laburmetraiaren bidez, pairatzen du zer den horrelako harreman bat jasotzea, pertsonaiarekin bat eginez. Esperientzia hori erabili nahi izan dugu, ikusleak hausnarketa lan bat egitera bultzatzeko: Nik egiten dut hori? Niri egiten didate hori? Lagun batek oso antzekoa den harreman bat du? Azken finean, ustezko itzaletan dagoen harreman toxiko baten inguruan ikuslea pentsaraztera eraman nahi izan dugu.

 

ZEINTZUK DIRA EMATEN DIREN BESTELAKO KONTROL EGOERAK ETA ZUEN USTEZ, PASATZEN UZTEN DITUGUNAK, HARREMANAK ULERTZEKO GURE MODUAGATIK?

Suposatzen dugu harreman bakoitzaren eskutik bikotea ulertzeko modu desberdin bat dagoela. Baina egia da bikote harremana ulertzeko moduak eragin izugarria duela gauza bat edo beste onartzerako momentuan. Iruditzen zaigu oso zaila dela harreman bat sortu duzunetik aurrera, hasiera batean normalak ziren egoerak, geroago anormal moduan irudikatzea.

Hamaika egoera egongo dira ustez legezkoak direnak baina itzaletan zerbait ezkutatzen dutenak. Oro har, uste dugu, errazago egiten zaigula besteen harremanez hitz egitea, azken finean, kanpotik begiratzen ditugulako. Hauek dira bururatzen zaizkigun zenbait eredu, egunerokotasunean gertatzen direnak eta normaltzat hartzen ditugunak:

 

  • Bikoteari “minik egiten ez dion” modu baten janztea
  • Parrandan ateratzerakoan soilik lagunen artean ibiltzea, bikotea jeloskor jarri ez dadin.
  • Pertsona batek maite zaituelako pertsona hori maite behar duzula sinestea
  • Oso gutxitan ikusten ditut nire lagunak, beti mutilarekin egoten naizelako
  • Mutila den lagun batekin bakarrik geratzea arraro egiten zait, aldiz neska batekin ez
  • Ze jatorra den nire mutila, parrandan ateratzen naizen uneoro bera parrandan ateratzen da baita ere.

AURKEZTUTAKO LANEAN PROTAGONISTA KONTROL EGOERAZ OHARTZEN DA ETA AURRE EGITEN DIO. BELDUR BARIK JARRERA ADIERAZTEN DU INDARKERIA SEXISTAREN AURREAN. NOLA DEFINITZEN DUZUE JARRERA HORI?

Kontrol egoera horri aurre egitea nabarmendu nahi genuen gure lanean, guk Beldur Barik programa horrela ulertzen baitugu. Gure lanean agertzen den moduan, Beldur Barik Jarrera hitz hauekin definituko genuke: burujabetasuna, autoestima, askatasuna eta pertsona menderaezina.

Bikote bat osatzeko maila berdinean dauden bi pertsona behar dira. Bestalde, maila desberdinean dauden bi pertsonek osatzen badute bikote bat, azkenean, batek bestea irensten du eta bikote izatetik, pertsona bakarra izatera pasatzeko arriskua dago.

 

BUKATZEKO, MEZUREN BAT, HAU IRAKURRIKO DUTEN NESKA-MUTILENTZAT?

Besteak tratatu zuk jaso nahi duzun tratu berdinarekin. Biolentzia matxista ez da soilik emakumeen kontua, gizarte osoari dagokion arazo bat da. Batu ditzagun eskuak arazo larri honi aurre egiteko.

Eta amaitzeko, gozatzeko ahoa erabili, maitatzeko ahoa erabili eta oihukatzeko ahoa erabili. Beti beti beti, salatu behar dira egoera sexistak eta itzaletan dauden portaera anormal horiek zabaldu behar dira guztiok horien berri izan dezagun.

ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE


21/10/14

LOVE FOR EVER??

Bai, onartu dezagun. Sekulako plazerra ematen digu sofan etzanda manta batekin maitasunezko pelikulak ikustea eta negar egitea handitu arte. Edota dutxa azpian edota kotxea gidatzen goazela eztarria urratzea maitasunezko abestiak kantatzen. Maitasunezko istoria handi horiek, amets eginarazten digutenak, fantasiak eragiten dizkigutenak…

Baina konturatzen al gara zer nolako harreman ereduak bultzatzen dituzten?  Maitasun mota asko egon arren, pelikulek, serieak, ipuiek edota abestiek, une oro, maitatzeko modu bakar batetaz hitz egiten digute une oro: maitasun erromantikoaz. Ematen du ez dagoela sentitzeko eta harremantzeko beste modurik, maitasun erromantikoa dela garrantzitsuena, saihetzezina. Eta zer esaten digu maitasun erromantikoak? Betirako eta benetako zoriontasuna aurkituko dugula bikote perfektuaren alboan. Maitasun erromantikoa ideal batzuetan oinarritzen da. Goazen aztertzera mito horietako batzuk, ea ados gauden.

NARANJA ERDIA

“Nire beste erdia”, gaztelerazko “alma gemela” , “maitasuna lehen begiradan”: guretzat predestinatutako pertsona bat dagoela pentsarazten diguten adierazpenak dira. Osotu egingo gaituen pertsona bat, zoriontsuak izateko falta zaigun hori emango digulako eta pertsona hori gabe gure bizitzak ez direla izango perfektuak. Baina existitzen al da perfekzioa? Eta zer hartzen dugu perfektutzat?  Perkezioaren idealak ez al gaitu itsutzen?

Nola irudikatzen dira pertsonaiak maitasunezko istorioetan? Mutila beti izaten da ganberroa, bizitza zailak daramatzatenak, agresiboak eta gogorrak baina barru-barruan sensibleak, inpultsiboak… Eta neskak, ordea, formalak, esanekoak, beraien edertasunarekin oso arduratuak…  Nesken rola pelikula horietan izaten da, mutila aldatzea, formalizatzea … Eta mutilen papera izaten da neskak “konkistatzea” baina, aldi berean, beraien bolara ibilita… Nesken eta mutilen irudikapen horiekin, ez al dira neskak jartzen harremanen arduradun bezala?

http://www.youtube.com/watch?v=mSniFByUF_c

Zenbat aldiz entzun dugu gaztelerazko “los polos opuestos se atraen”? Ados zaudete esaera horrekin? Zergatik ez dira isladatzen konplizitatean oinarritutako harremanak?

MAITASUNA DA MUNDUKO GAUZARIK GARRANTZITSUENA ETA AHALGUZTIDUNA DA

Txikitako printzipe eta printzesen istorioetan, printzesari beti gertatzen zitzaion zerbait (madarikazioren bat) eta printzipea zen edota maitasun istorioa bera dena konpontzen zuena (“benetako maitasunezko mosua”, printzipeak salbatzen zuen amaordearengandik…). Baina mezu horiek ez al dute eragiten nesken dependentzia emozionala? Zergatik istorio horietan ez dira neskak beraien zoriontasunaren arduradunak eta jabe? Zergatik itxaron berez aldatzera (maitasunak aldatzea) edota norbaitek aldatzea gure egoera(printzipea)?

Maitasun istorio handi horietan, dena egingo genuke maite dugun pertsona horrengatik, baita gure bizitzak sakrifikatu ere. Hori da behinatzat, Crepusculo pelikulako protagonistak esaten diguna hasieratik:

https://www.youtube.com/watch?v=VQudMPweGwQ

Benetan? Maitasunagatik dena egingo genuke? Gertatu al zaigun gauzarik hoberena da? Ez al zaizkigu gertatzen, egunero, gauza txiki eta handiak? Zergatik ematen diogu hainbesteko garrantzia?

BIKOTEAREN EXKLUSIBITATEA

Bikotea izateari sekulako garrantzia ematen diogu. Ematen du bikoterik gabe hutsaren hurrengoa zarela, porrot egin duzula bizitzan. Izan ere, bikotea omen da gehien maite izango zaituena, gehien zainduko zaituena, hobetoen ezagutuko gaituenak.

Ados zaudete? Pertsona bakar batek emango digu behar dugun guztia? Bestelako harremanek eta gure bizitzako proiektuek edota aspektuek ez gaituzte asetzen? Gure lagunek, txikitatik gurekin dauden pertsona guztiek ez al gaituzte ondo ezagutzen ala, ez dira gutaz arduratzen?

Maitasuna ulertzeko oso modu zurruna eta exigentea da. Exklusibitatean oinarritzen da. Hau da, eskatzen da pertsona bakar batekin garatzea gure afektibitatea eta sexualitatea. Eskatzen dugu, gainera, guztiaren gainetik jartzea, bai lagun-harremanen gainetik, bai norberaren espazioaren gainetik. Eskatzen da guztia ematea, sakrifikatzea eta, ondorioz, gure bikotea den pertsona hori  jabetza bezala ikusten bukatzen dugu. Uste izaten dugu bikotearen izenean, edozer gauza egiteko eta eskatzeko eskubidea dugula: gurekin egoteko momentu oro, maitasuna erakusteko (maitasun probak)…  Eta azkenean kontrolean eta neurri gabeko eskakizunetan oinarritutako harremanetan bilakatzen dira, non zeloak diren maitasunaren adierazle garrantzitsuenak.

Ados al gaude ideal horiekin? Hori al da gure harremanetan nahi duguna: kontrola, neurri gabeko exigentziak, bikotea jartzea beste harreman guztien gainetik…? Uste al duzue maitatzeko, desiatzeko eta sentitzeko modu bakar bat dagoela edota modu gehiago eta anitzagoak daudela? Ezagutzen al duzue pelikularen, abestiren edo serie pasarteren bat aniztasun hori erakusten dutenak?Elkarbanatu gurekin eta lagundu osatzen gure BB filmoteka eta play-list-a!!


14/10/14

MAITASUNAREN INGURUAN SOLASEAN

 

Maitasuna edonon dago. Dutxa azpian kantatzen ditugun abestietan. Pelikuletan eta modako serietan. Kuadrillako planetan eta konbertsazioetan. Telediarioan eta iragarkietan. Mundua mugiarazten duen motorra omen da. Maitasuna omen da “lomas”, da guztia eta benetakoa aurkitzerakoan, suposatzen da dena izango dela purpurina, txiribitak,  ederra, erraza, perfektua.

Bai, maitasun mota batetaz ari gara, txikitatik ikasi duguna Disney-ko pelikulekin, modako seriekin, irratiko abestiekin…  Eredu horren arabera, benetako maitasun bat omen dago, sentiaraziko zaituena munduko pertsonarik garrantzitsuena, iraungo duena bizitza guztirako… Eta normalean, beste sexuko pertsona batekin aurkituko duzuna. Neska bazara mutil batekin, eta mutila bazara neska batekin.

Baina ados al gaude eredu horrekin? Ez al daude maitasun gehiago? Lagunekiko edota familiarekiko emozioak ez al dira maitasuna? Eta pertsona bakarrarekiko sentimenduak besteen gainetik egon behar dira? Bizi guztirako izan behar du?Eta ez da posible erakarrita, maiteminduta sentitzea bi pertsonetaz aldi berean? Istorio bat bukatzen denean, betiko bukatu da edo beste zerbaitetan bilaka daiteke?

Hile honetan, maitasun afektibo-sexualez hitz egingo dugu. Lehenago komentatutako eredu hori aztertuko dugu pelikulekin, abestiekin… Eta ikusiko dugu zein eratan eragin dezakeen gure harremanetan, emozioetan eta bizipenetan. Eta eztabaidatuko dugu ea eredu horretatik kanpo ba omen dagoen bizitzarik. Ez itzazu galdu urriko post-ak!

 Maitasunaren azterketa kritikoa eta horren aurreko alternatibak landuko ditugu urrian

El amor está en todo. En las canciones que cantamos a grito pelau bajo la ducha o conduciendo el coche. En los cuentos de príncipes y princesas que hemos leído o visto en las pelis Disney de pequeñxs.En las series de moda. En las conversaciones y planes que hacemos con nuestra cuadrilla. En el telediario y en los anuncios. Está hasta en la sopa.

Es el motor que lo mueve todo, al parecer. Es lo más, que cuando lo encuentras, el de verdad, todo será de purpurina, todo serán luces de neón, todo será bonito, fácil, perfecto. Pero claro, estamos hablando de un tipo de amor. El que hemos nos han enseñado y el que hemos aprendido. El que dice que hay historias de amor verdaderas, grandes, perfectas, que te van a hacer sentir la persona más importante del mundo, que va a durar para siempre, con el que vas a sufrir, pero que al final valdrá la pena… Historia, que se supone que vivirás con una persona del sexo opuesto.

¿Pero estamos de acuerdo con esa forma de entender el amor? ¿No existen más amores? ¿Las emociones que sentimos hacia nuestr@ mejor amig@, nuestros familiares… no cuentan? ¿Y porqué hay que poner un tipo de amor por encima de otros? Tiene que ser para toda la vida, es posible? ¿Hay una sola forma de vivir las relaciones?

Este mes hablaremos de las relaciones afectivo-sexuales. Analizaremos el modelo de amor que tenemos a través de pelis, videos… Y veremos cómo puede influir este modelo en nuestras relaciones, sentimientos y vivencias. Y debatiremos si existe vida más allá de ese modelo. ¡No te pierdas los post de octubre!


08/10/14

Buletina. Todos los posts

Buletina hedatu – Comparte el boletín

“Sin ti no soy nada”, “Burua galtzen ari naiz inor ez bezela maite zaitudalako”, “No puedo vivir sin ti, no hay manera”… Abestietan zein Crepúsculo bezalako pelikuletan agertzen den maitasun eredua beti drama, dependentzia eta sakkrifizioetara lotuta dago.
Te proponemos que hagas un test y leas algunas reflexiones para ver si te has tragado todo esto de la media naranja, de que el amor todo lo puede, o que los celos son síntoma de amor.

Esos amores de película desgarradores, en las que a las grandes peleas les siguen grandes reconciliaciones, y a las rupturas semanas en el sofá comiendo helado de chocolate y llorando…
Zure bizitzan halako dramak nahi al dituzu? Eta errespetuan eta autonomian oinarritutako harreman lasai eta zoriontsuak sortzen baditugu? ‘Lo que tú quieras oír‘ laburmetraian ikusiko duzu posible dela kontatu diguten pelikulari amaiera aldatzea.

Lesbianak ere maitasun erromantikoaren mitoarekin hezten dira, gogorarazten digu Andrea Momoitio kazetari lesbiana eta feminista gazteak.
Andrea Momoitio nos manda un artículo en el que plantea la necesidad de crear nuevos imaginarios para el amor lésbico, que no reproduzcan los mismos mitos que el heterosexual.
No es tu media naranja, es tu exprimidor

Maitasunari lotutako mito handienetariko bat zeloak maitasun frogak direla diona da.Ulertzen da norbait jeloskor jartzen bada burua gal dezakeela, normala dela bere bikotea kontrolatzen badu, iskanbila handia egiten badu, bere askatasuna mugatzen saiatzen baldin bada…
¿Qué hay detrás de los celos? Más que amor, miedo, inseguridad, posesividad... Te recomendamos dos artículos, sacados de ‘Mi novio me controla lo normal’ y de ‘GeuBiok’, para entender sobre todo que sentir celos no puede ser excusa para machacar a nuestra pareja.

“Batzutan haserretzen da eta oihukatzen dit, baina horrela jartzen da asko maite nauelako”. Horrelakorik esan ala entzun duzu inoiz?
Os traemos textos, tests y los vídeos ganadores de Beldur Barik 2012 para dejar claro que si te humilla, te controla o te aísla, no te quiere: te maltrata.
Mi novio me controla

Ezaguna egiten al zaizu ‘Double check’ laburmetraieko egoera, whatsapp bikotea kontrolatzeko erabiltzea? Eta mutilagunak zure argazki intimoak Tuenti-ren bidez hedatuko dituelarekin xantaia egitearen joera?
Si tu pareja o expareja usa el Whatsapp el Tuenti o el Facebook para controlarte, humillarte, acosarte o chantajearte: eso es violencia. Te damos claves para identificarla y poner límites.

‘Sin ti no soy nada’ bezalako abestien aurrean alternatibak bilatu nahi izan ditugu zuen laguntzarekin.
Os hemos pedido por las redes que propongáis canciones que hablen de amores basados en el respeto y la autonomía, de mujeres que se rebelan, que saben que sin ti siguen siendo ellas…

Galdera zaila hori, eredu hegemonikoa kritikatzea baino zaila da beste motatako harremanak sortzea.
Pero te pasamos textos de feministas como Coral Herrera, Mari Luz Esteban, Kattalin Miner o Itziar Ziga que dan pistas muy útiles para vivir el amor de forma sana.

Badirudi maitemintzea dela emoziorik gorenena eta bikotea beste harreman moten aurrean lehenetsi behar dugula.
Nosotras queremos poner en valor otros amores, como el de las mejores amigas y amigos (como ejemplo, Meredith y Cristina, de Anatomía de Grey, y Ted y Marshall de ‘Cómo conocí a vuestra madre’) y, sobre todo, el amor por una misma o uno mismo, como Mujeres Imperfectas, que se casaron consigo mismas.


07/02/13

Zure lagunak, zure burua… Hay más amores que ‘el verdadero’

Pelikuletan, abestietan, gure inguruan jasotzen ditugun mezuetan esan digute maitasun erromantikoa dela maitasun mota bereziena, gure burua aldatuko duena, gure bizitza hankaz gora jarriko duena, inoiz ahaztuko ez duguna, gure salbazioa… Hala zoriona eragin beharko ligukeen emozio bat dependentzia eta ezinegonari lotuta mantentzen da. Bikotea ez izateagatik kezka, bikote esparruan dependentzia eta bizitzako beste esparruak bertan behera uztea…

Berriro ere Mari Luz Esteban antropologo feministaren hitzak gogoratzea ezinbestekotzat jotzen dugu:

Emakume egiten gaituen zerbait badago, gure erdigunean maitasuna egon beharra da, gure bizitzako ardatz nagusia izan beharra. Horregatik uste dut maitasuna gure erdigunetik kendu behar dugula. Maitasuna erdigunetik kenduz gure emakume identitatea nahitaez eraldatuko da.

Ez dut esan nahi maitasuna bizitzatik kendu, baizik eta beste gauza batzuk jarri, orekatu. Jendeak esaten duenean maitasuna dela bizitzako gauzarik inportanteena dela, ni ez nago ados. Uste dut askatasuna oso inportantea dela, justizia, elkartasuna… Maitasuna gauza inportanteenetako bat izango da, baina ez bakarra, ez nagusia.

Nos han hablado tanto del ‘amor verdadero’, el ‘amor de nuestra vida’, el ‘amor con mayúsculas’, que nos hemos tragado que la pareja y el enamoramiento son las únicas vías para sentir emociones fuertes, lo único que nos hace sentir vivas, queridas, acompañadas… Ya hemos hablado de que el miedo a la soledad nos aboca a relaciones tóxicas basadas en la dependencia. Hemos hablado de la necesidad de reforzar diferentes pilares en nuestra vida, para que no sentir que “si te vas no me queda nada” y esas cosas que se dicen en las canciones de amor.

Hoy queremos celebrar otro tipo de amores. Por ejemplo, la amistad. En la infancia y en la juventud vivimos grandes amistades, la relación que tenemos con nuestra mejor amiga o mejor amigo es super especial. Pero luego se tiende al parejismo. ¿No te ha pasado mosquearte porque tu mejor amiga desparece del mapa cada vez que empieza salir con alguien? ¿O que la cuadrilla ya no es lo que era porque se han formado parejitas y ya no les apetece salir en grupo? ¿Y qué hay de ti? ¿Descuidas tus amistades cuando estás en pareja?

Bi telesail aukeratu ditugu laguntasunaren defentsa sutsu hau egiteko. Alde batetik, Anatomía de Grey-ko Meredith eta Cristina. Eurek ia beti konplizitate berezi hori mantentzen dute eta bikoteek errespetatu behar dute. Bideoan Cristinak abortatzea erabaki egin du eta Owen, bere bikoteak, ez du bere erabakia errespetatzen. Cristinak Meredith aukeratzen du abortatzeko prozesuan lagundu dezan, eta hori kontatzerakoan “Zu zara nire pertsona” esaten dio. Hau da, konturatzen da bere laguna dela beti bere alboan egongo dena, benetan konfidantzazkoa dena, bera den bezala onartu eta errespetatzen duena.

También nos gusta la amistad que mantienen Ted y Marshall en ‘Cómo conocí a vuestra madre’. En los chicos no se cultiva tanto ese rollo de “mejores amigos” que se lo cuentan todo. Ya hemos hablado otras veces de que una de las formas en las que el machismo limita a los chicos es con el mandato de no expresar sentimientos. ¿Alguna vez le has dicho a tu amigo que le quieres? ¿Cómo reaccionaría? Pues Ted y Marshall se dicen que se quieren, hablan de sus preocupaciones, se cuidan mutuamente…

En el vídeo, Ted secuestra a Marshall para hacer un plan que dejaron de hacer cuando Marshall empezó con Lily. Pensemos en las cosas que dejamos de hacer con nuestras amistades por priorizar a la pareja. ¿Acaso no podemos reservar tiempo para cuidar a todas las personas a las que queremos?

Neska eta mutilen arteko adiskidetasun harreman politak ere agertzen dira telesailetan: Friends-eko Phoeby eta Joey, esaterako. Eta lagunez gain beste amodio asko ditugu bizitzan zehar: senideak, zaletasunak, etxeko animaliak… Eta guztien aurretik, gu geu. Badakizu zer esaten duten: zure burua maite ez baduzu ezin izango dituzu beste pertsonak ondo maitatu.

Las Mujeres Imperfectas decidieron pasar de buscar al príncipe (o la princesa) azul y decidieron hace un año casarse con ellas mismas. Cada una se juró a sí misma amarse, respetarse, cuidarse… Nos parece una idea genial. No te decimos que organices una ceremonia (aunque tampoco está de más), pero sí que te propongas serte fiel, mimarte cada día, decirte cosas bonitas, no traicionarte, no ceder tus espacios ante otras personas… Te dejamos el vídeo, a ver si te inspira:

 

 

 


27/12/12

Si el modelo de amor romántico no mola, ¿cuál seguimos? Maitasun eredu berrien bila

Azkenengo postetan maitasun erromantikoaren ereduari lotutako hamaika mito (laranja erdia, etab.) kritikatu ditugu eta esan dugu askotan maitasun erromantiko hori indarkeria justifikatzeko erabiltzen dutela, erasotzaileek zein biktimek (horrela jartzen da asko maite nauelako…) Bale, badakigu orduan dependentzia, zeloak, drama edo ezinegona ardatz duen maitasun ereduarekin apurtu behar dugula. Baina nola ikasi beste era batetan maitatzen? 

Una vez criticado este modelo de amor romántico de película que nos aboca a la dependencia, el drama, los celos, etc. toca pensar en cómo aprender a amar de otra manera, cómo crear relaciones más igualitarias, libres y respetuosas. Porque no se trata de renunciar al amor, sino de Esa es la gran pregunta, y no se puede responder en un post. Pero sí que os damos algunas pistas que nos parecen útiles. (more…)


27/12/12

Whatsapp, redes sociales… Kontrola eta teknologia berriak

Ezaguna egiten al zaizu laburmetrai honek planteatzen duen egoera? Zure bikoteari whatssap-en bidez idazten diozu, ez dizu erantzuten baina ikusten duzu jaso duela. Orduan zergatik ez du erantzuten??? Edo gauean ikusten duzu ‘en línea’ dagoela eta ez dago zurekin berbetan. Norekin ari da???? Ala momentu batetan agobiatuta zabiz, mezu motz batekin erantzuten diozu eta zure bikoteak hotz zaudela leporatzen dizu. Ay ama, txarto ulertuak izateko eta kontrolatzeko hamaika aukera. Mi novio me controlaren gomendioa:

Piensa en unos motivos para no discutir por whatsapp (que hay muchos), plantéate dejar de mirar al móvil y levantar los ojos a la realidad aunque sea por un momento, piensa en desconectar un ratico de las redes y atender a esa gente que está delante, salir un rato a la calle sin mirar al móvil… Plantéate también que no estás obligad@ a contestar en el momento inmediato, que quien se lo toma a mal, tiene un problema de confianza… y sobre todo… que lo que haganuestra pareja siempre será más importante que lo que digan dos palabras en whatsapp ¿o ya no nos acordamos de lo que significan los actos? ;-). Post completo

Ez Isildu blogean beste egoera bat proposatzen dute:

MENSAJE PRIVADO DEL TUENTI

(Lo escribe Mikel y está dirigido a Amaia)
Hola. No se ni si mereces que te diga hola. Ya sé que estás con otro y que andas muy contenta desde que me dejaste. ¡A mi! Lo he dado todo por ti y mira que me devuelves tú! Pues yo también te voy a devolver algo… ¿Te acuerdas de esas fotos que yo tenía? Todo el tuenti verá esas fotos! Lee el post completo

Indarkeria jarrerak (kontrola, zeloak, purrustak…) betikoak dira, baina egun sare sozialak hor ditugu horiek praktikara eramateko. Klasiko bat: mutilagunak argazki edo bideo pribatu bat interneten zintzilikatuko duela esaten du gu kontrolatzeko xantaia gisa. Zergatik ez da alderantziz gertatzen? Ba ikusi genuelako oraindik ere neskak direla euren sexualitatea dela eta epaituak izaten direnak. Mutila bideo batetan larrua jotzen agertzen bada, bere lagunek miresmena sentituko dute; neska bada, urdanga bat dela esango dute.

Otra cosa que nos preocupa es esos novios que te dicen que les des tu contraseña de Tuenti como prueba de amor y de confianza, que si no tienes nada que esconder no te importará dársela. Eso supone no entender que todas las personas tenemos derecho a tener un espacio propio, él está intentando meterse en todos tus espacios. Otro clásico: mirar las fotos que cuelgas y luego interrogarte, “¿Qué hacías con ese? ¡Salíais juntos en todas las fotos!”

Si tu pareja o expareja usa el Whatsapp el Tuenti o el Facebook para controlarte, humillarte, acosarte o chantajearte: eso es violencia. El primer paso es identificarla como tal. El segundo, contarlo a personas que te puedan orientar y apoyar. Por ejemplo, puedes escribir a Ez Isildu: ezisildu@ej-gv.es


26/12/12

¿Me trata bien? Tratu txarrak vs. tratu onak

“Batzutan haserretzen da eta oihukatzen dit, baina horrela jartzen da asko maite nauelako”. Horrelakorik esan ala entzun duzu inoiz? Ba ez da arraroa. Tratu txarrak eragiten dituzten gizonek eta bizi dituzten emakumeek askotan maitasuna erabiltzen dute justifikazio gisa. ‘Jotzen bazaitu ez zaitu maite’ (‘si te pega no te quiere’) bezalako leloak erabili izan dira indarkeriaren kontrako kanpainietan, baina gogoratu tratu txar fisikoak ez direla bakarrak, eta biolentzia ziklo bat dela: lehenengo sintomak identifikatu eta egoera gelditzen ez badugu, indarkeria maila handitzen joango da.

Hasteko, Geubiok.net gunean aurkitutako test hauek egitera animatzen zaituztegu:

Tests: 

¿Me trata bien mi pareja?

¿Trato bien a mi pareja?

 

Ondoren, emaitzaren inguruan zuen kabuz hausnartu ostean, bi post hauek irakurtzea biziki gomendatzen dizuegu:

Quien bien te quiere… te hará FELIZ

  • (…) El maltratador utiliza el modelo del amor romántico para justificar lo injustificable y para des-responsabilizarse y culparte a ti de lo que ocurre. También lo utilizará para que le perdones después de cada episodio de violencia, aunque llega un momento en que te das cuenta de que hagas lo que hagas tú no puedes cambiarle, ni controlar su violencia.
  • El control no es amor, es posesión, igual que los celos. No eres suya, no eres de nadie. Te debes a ti misma, y a nadie más. Las personas celosas te agobian y presionan porque necesitan tenerte bajo control, no por amor, sino por sus frustraciones, inseguridades, etc., de las que tú no eres culpable ni responsable.
  • Si te quisiera, te apoyaría aín a costa de no estar de acuerdo con alguna de tus decisiones, sería un apoyo y no un lastre.
  • El amor NO lo puede todo. El amor que sientes por él no va a cambiar algo que él lleva aprendiendo toda su vida. Una vez que te pierde el respeto, una vez que aprende que puede conseguir lo que quiera usando la violencia, porque es un modo rápido y que no requiere esfuerzo de conseguir lo que se quiere, volverá a usarlo una y otra vez.
  • (…) No te quiere más porque insista, no soporta que tú le dejes, no soporta perder su objeto de control.

¿Me quiere o no me quiere?

Mi novio me controla blogeko post bat laburtzen dizuegu, baina pena merezi du osorik irakurtzea:

Zure mutilagunak ez zaitu maite:

– Kontrolatzen bazaitu (norekin atera ahal zaren, nola jantzi behar duzun)

– Isolatzen zaitu, beti zurekin egon nahi du eta zure bizitza ahaztu dezazun saiatzen da

– Jazarri egiten bazaitu, etengabe deitzen eta bilatzen bazaitu

– Iraintzen eta makurrarazten bazaitu

Zure mutilagunak seguraski maite zaitu:

– Zaren bezala errespetatzen bazaitu eta iritzi desberdinak dituzuenean zurea errespetatzen badu

– Zure balioa aintzat hartzen badu

– Zu zeu izateko espazioa uzten badizu

– Nola zaren  gustoko badu eta ez badu zu aldatzen saiatzen

– Maite zaituela adierazten badu momentu txarretan egoten, konfidantza ematen…

Si en el test te ha salido que tu pareja te trata mal, y si te has identificado con estos posts, y estás hecha un mar de dudas, te animamos a que te acerques a Ez Isildu, donde encontrarás orientación y apoyo. Puedes mandar un email a ezisildu@ej-gv.es o llamar al 900 840 111.

Azkenik, 2012 Beldur Barik lehiaketa irabazi duten bi bideoak dituzu post honetan. Bietan tratu txar egoerak ikusten dira. ‘Ez da txiste bat’ bideoan, neska beti dago mutilaren alboan, badirudi ez duela kriterio propiorik. ‘Guapa’-n mutilak neskari esaten dio mespresuz nola jantzi behar duen. Baina bi bideoetan neskek ‘aski da’ esaten dute eta konturatzen dira ez dutela halako tiporik behar.


24/12/12

Zeloak. ¿Son una prueba de amor?

http://www.youtube.com/watch?v=wroFOiNFr54

(Más abajo encontrarás textos en castellano para reflexionar sobre cómo gestionar nuestros celos)

Maitasunari lotutako mito handienetariko bat zeloak maitasun frogak direla diona da. Baina horrez gain, ulertzen da norbait jeloskor jartzen bada burua gal dezakeela, normala dela bere bikotea kontrolatzen badu, iskanbila handia egiten badu, bere askatasuna mugatzen saiatzen baldin bada… Beitu ‘The Big Bang Theory’-ko egoera: Howard jeloskor jartzen da Bernardette eta Leonard-en artean harreman ona dagoelako. Emozio hori ondo kudeatu ordez, Leonard mehatxatu egiten du. Eta ondoren (bideo honetan ez da agertzen), Bernardette-ri esango dio bere lagunak baimena eskatu behar diola bere neskalagunarekin egon nahi badu. Egoera horretan matxismoa agerikoa da: Howard-en ustez, Bernardette “bere neska” da, bera da jabea eta uste du eskubidea duela bere neskalaguna norekin hitz egiten duen erabakitzeko. Eskerrak Bernardette-k ez duela jarrera hori onartzen.

Baina zeloen kontua ez da bakarrik mutilen arazoa. Gainera, emakumeen arteko lehiakortasuna asko sustatzen da gizarte honetan. Zenbatetan entzun duzu zure neska lagun taldean horrelakoren bat: “Tipa hori urdanga bat da, beti dabil nire mutilaguna berotzen”. Dena den, adituen arabera, zeloak agertzen direnean mutilek euren espazioa hobeto defendatzen dute; neskek kontrolatzeko saiakerak egiten dituztenean, mugak jartzeko erraztasun handiagoa izango dute.  ‘Celosa pero cariñosa’ Kumbia Queers musika taldearen abesti dibertigarri honetan ere ikus daiteke ze prentsa ona duten zeloek: “Celosa, celosa, pero cariñosa, porque todo el tiempo te quiero para ti (…) Vos decís que soy paranoica, que desconfío hasta de mi sombra. Yo ya te dije cómo es la cosa, nadie es perfecto, yo soy celosa”. (more…)


21/12/12

Zu gabe ez naiz ezer? ¿Amor = Drama?

Esos amores desgarradores, que nos cambian la vida y luego nos dejan llorando semanas en el sofá, comiendo helado de chocolate y recreándonos en nuestra tristeza. O esa idea de que en cuanto más fuerte la pelea, más intensa la reconciliación. ¿No conoces a un montón de parejas que tienen crisis gordas cada dos por tres, se juran y perjuran que no van a volver y luego recaen? Fíjaos que nos ha salido usar el verbo ‘recaer’, como si fuera una adicción. ¿Será que nos enganchamos a relaciones que nos hacen daño? Pues a menudo sí. Y en buena parte, es que, en vez de estar alertas cuando nos hacemos dependientes de una persona, en nuestra sociedad se nos presenta la dependencia, el drama o la ansiedad como síntomas o incluso pruebas de amor. Cuando no sentimos ese vértigo, cuando no hay emociones fuertes sino bienestar y serenidad, a menudo incluso nos preguntamos si eso es el enamoramiento.

‘Mi novio me controla’ blogean, Ianire Estébanez ‘zu gabe ez naiz ezer’ ideia horretatik abiatuz azaltzen du gure inguruan, pelikuletan eta sare sozialetan, oraindik ere mito hori etengabe elikatzen dela: maitasuna hala dela, lehenik eta behin munduko pertsonarik zoragarriena ezagutzen duzula, berak ‘salbatzen’ zaituela, eta ondoren, gauza okertzen denean, infernuetara erortzen zarela eta munduko gizagaixo handiena bihurtzen zarela. Ideia horren aurrean zer esan behar diogu gure buruari? (more…)


19/12/12