Kategoria: Maitasuna

MITO ERROMANTIKOAK DESMUNTATU OSTEAN… ORAIN ZER?

Maitatzeko beste eredu bat posible dela aldarrikatu nahi dugu, Faktoria Lila ko bideoaren azkenengo partean dioten moduan. Askatasunean oinarritutako eredu bat. Ez da lehen aldia guzti honi hitzegiten dugula… eta ezta azkenengoa izango ! 2012. urtean horrela genion (irakurri post-a)

Horrela dio Coral Herrera Gomez-ek bere (H)amor, de la editorial Con Tinta Me Tienes elkarlanean idatzitako liburuaren kapituluaren zati batean: Maitasuna deseraiki behar dugu berriro ere asmatzeko, eta horrela gure antolatzeko eta harremanak izateko eredua ere eraldatuko dugu.

El amor se construye

Bale… super erreza… maitasuna desmuntatu eredu berriak eraikitzeko… baina nola demontre egiten da hori? Nola ihes egin “Sin ti no soy nada” bezalako musiken hatzaparretatik? Lagunok, ez dugu guk inoiz esan bidaia erreza zenik… baina honi aurre egin eta bideari ekitean datza gakoa, Beldur Barik jarrerarekin!

Ez da lehenego aldia hau dioguna: izugarrizko garrantzia ematen diogu maitasunari zein bikoteari eta oso gutxi gure buruei/gorputzei eta  autonomiari. Eta modu tradizional horretan eraikitzen diren harremanak, dependentziazko harremanak eraikitzera garamatza askotan. Gure zoriontasunaren ardura beste batengan jartzen dugulako, ez gure baitan. Eta horrek harreman toxikoak, edota mingarriak mantentzera garamatza askotan. Coral Herrera Gomez-en hitzetan “autonomia lortzeko lan egin behar dugu, horrela, askatasunean eta maitasunean oinarritutako harremanak izateko, eta ez beharrean. Ahaldundu behar gara eta norbere burua maitatu behar dugu, baina ezinezkoa izango da guzti hau bakarrik egitea, “norbera salbatu” filosofiaren aitzakian. Bakarrik elkarrekin eta guztion artean (bai neska bai mutil) elkartasun aliantzak eraikiz lortu daiteke”.

querernos bien

Hona hemen pasa den urtean publikatutako post-ean geniona, eta gaurko honetan azalaratu nahi duguna berriro ere horretan jarraitzen baitugu:

Baina bikoterik gabe, “bakarrik” ez gara ezer? Ez gara zoriontsuak? Emakume bat gizon bat gabe ezin daiteke bizi? Lasai asko. Konturatu behar gara ez gaudela bakarrik, gue buruekin gaudela autodefentsa feministako irakaslea den Maitena Monroy-k dioen bezala. Eta gure inguruan, modu eta maila desberdinetan maite gaituen jende pilla daukagu: gure lagunak, gure familia, gure amanteak, gure auzokoak, ezagunak… Baina gure buruak maitatzea da garrantzitsuena, gugan sinistea, gure zoriontasun propioa sortzeko dugun gaitasunean. Zeintzuk izan daitezke horretarako klabeak? Coral Herrerak erreztutako hainbat gako errekuperatzen ditugu:

  • Izan zu zeu: Deskubritu nor zaren. Zeintzuk diren zure aspektu positiboak eta horiek baloratu. Zer den gustatzen zaizuna, zein bizipenek ematen dizun plazerra (kirola egitea, bidaiatzea, idaztea, musika sortzea, lagunekin konpartitzea denbora…) eta ekin horri. BZure buruarekin eta zure bizitzarekin gustura bazaude ez duzu beharko inor.
  • Hobeto zure buruarekin, maite ez zaituen batekin baino. Hainbesteko garrantzia ematen zaio gizarte honetan bikote harremanei, hainbesteko beldurra izaten dugu “bakarrik bukatzeko” edozein pertsona hautatzen dugula gure bikote bezala, nahiz eta min ematen didan pertsona bat izan. Edota norbaitekin gaudenean eta berataz hainbeste dependitzen dugunean, kostatu egiten zaigu imaginatzea posible dela bera gabeko bizitzarik izatea: gure denbora libre osoa berarekin pasatzen dugulako, bere lagunak bihurtu direlako gure lagunak… Edota uste izaten dugu, bera gabe gure bizitza mierda bat izango dela, bakarrik ez garela gai izango ezer egiteko, zoriontsuak izateko. Baina, askotan, hobeto gu gutara, horrela ikasten baitugu gure buruak onartzen, deskubritzen eta gu geugan sinisten. Bakardadea ere, ona da gure sentimenduak ordenatzeko, gure autonomia indartzeko. Bizitza super interesgarria da norbaiti lotua egoteko. Sentitu aske eta hegan egin!
  • Dexintozikatu emozionalki. Noizean behin, bikoterik edo rollorik gabe egotea ondo datorkigu, tiobibo emozionalik gabe: orain subidoiarekin, orain bajoiarekin. Pentsatu zenbat energia, esfortzu eta denbora zuzentzen dizkiegun maitasun-harremanei. Hartu opor batzuk eta pasatu horietaz: zure lagunekin egoteko denbora izateko, lasai egoteko, zure bolara ibiltzeko…Edota erabili energia guzti hori betidanik nahi izan duzun hori egiteko: musika talde bat sortzeko, bidaiatzeko, eskalatzeko…
  • Bakardadea pisutsu egiten bazaizu… Elkartu ekimenetara, parte-hartu gauza desberdinetan. Batez ere, emakumeen independentziaren alde dabiltzan emakume taldeekin. Jende berria ezagutuko duzu eta zure energia eta sormen guztia  eraldaketarako erabilgarri izango da!

Zure burua maitatu, zure ingurukoak zaindu, oraina bizi etorkizunaz ahastuz, beldurrak alde batera utzi, jendea den bezalakoa maitatu mitifikatu gabe, zure askatasunaz maitemindu, eta besteen askatasunaz ere, ezetz esan sufrimenduaren pentsamendu horri maitasuna minarekin identifikatzen duena, zure ingurua maitasunez bizi, maitasunez bete, askatasunez, eta berdina egin zure buruarekin!

Maitasun eredua zuk eraiki! Inoren gainetik jarri gabe, inorren pean bizi gabe! Alternatibak baditugulako!

alternativas éticas al amor romántico

Maitasunak poza, irria, askatasuna, autonomia da…. maitasun eredu berri eta asketzaile batzuen alde lan egin dezagun. Lagundu nahi? Nola bizi dituzu zuk harremanak? Nolako sentipenak izan ditugu maitasun erromantikoaren mitoak apurtzen saiatu garen hilabete honetan zehar?

Eta horretan gabiltza….

Hurrengo hilabetean maitasunari buruz hitzegingo dugu… baina gure gorputza, besteen gorputzak, maitatzeari buruz. Indarrean dauden estereotipoekin apurtu nahi? “Normalak” diren gorputzetatik haratago joan nahi? Gure gorputzen harreman berriak eraikiko ditugu… maitasunean bezala, autonomiaz, dependentziarik gabe, ahalduntze prozesuak erabiliz… gurekin etorri nahi?

 


29/09/15

MAITASUN HARREMAN BERRIAK ERAIKI BELDUR BARIK!

Orainarte, post guzti hauetan, hilabete honetan zehar, askotan esan dugu nola maitatu irakatsi digutela. Musika, ipuin, pelikula eta telesailen bidez zeintzuk izan behar diren jarraitu beharreko pausuak, sentitu beharreko desioak, burutazioak… Ados al zaude esandakoarekin? Ez gara gu maitasun erromantikoa eraikia dela esaten duten bakarrak…

553872_466923200055147_70894052_n

 

Ainara Santamariak hurrengoa esaten digu Topatu.info komunikabideari emandako elkarrizketa batean:

Erromantikoki maitatzea erabaki bat bada, ikasi egiten al da maitatzen?

Maitatzen ikasi egiten dugu eta irakatsi egiten digute. Eta, beraz, erakutsia bada, aldaketarako aukerak ere sortu egiten dira, ikasitako guztia deseraiki ahal dugulako eta berriz eraiki, bakoitza ongi sentitzen den modu horretan.

Maitasuna eraikuntza bat denaren sinesmenak pisua galdu du gaur egun, eta zerbait berezkoa edota barrutik ateratzen zaiguna bezala agertzen da. Adibidez, zeloen kontu horrekin guztiarekin, sarri entzuten da norbaitek beste batekiko zeloak sentitzen baditu gehiago maite.

Beraz… zerbait eraikia bada, eta bizi garen garaiaren arabera eraikitzen bada… zergaitik ez deuseztatu, berriztatu, aire berriak sartu daitezela utzi, berreraiki? Coral Herrera Gomez-ek esaten duen bezala: “maitasuna desmuntatu behar dugu berriro asmatzeko, horrela harremanak izateko eta antolatzeko ereduak eraldatuko ditugu”. Gehiago irakurri nahi baduzu, hemen duzu bere post-a.

Eta maitasunaren ideia erromantikoaren deuseztatze horretan, hilabete honetan aipatu ditugun mitoak deseraiki behar ditugu: bestearenganako sakrifizioaren ideia, hau da, gauza guztiak albo batera uztera behartzen duena; maitasun erromantiko horrek eraikitzen dituen espektatiba magikoak deuseztatzea; laranja erdiaren mitoa; betiereko maitasuna, bakarrik benetazko maitasuna gure bizitzetan behin agertzen denaren ideia; fideltasuna eta esklusibitatea; jeloskortasuna maitasunarekin parekatzea…

Esan bezala, mito guzti hauek eraikiak dira, harreman eredu bakar bat sortzeko helburuarekin. Sakrifiziorik ez badago, ez da benetako maitasuna, ez duzu benetazko harreman bat edukiko, berekoia baitzara; beste pertsona batenganako desioak badituzu, harreman sanoa ez dela esango dute; bikotea izango da harreman bat izateko eredu bakarra… etabar, etabar. Guzti honek toxikoak diren harremanak eraikitzera eramaten gaitu.

relaci-C3-B3n-t-C3-B3xica-636x423

Zer da zuretzak harreman toxiko bat? Eta maitasunaren ideia berreraikitzera goazenez… zeintzuk izango lirateke zuretzak maitatzeko beste era horren oinarriak?

Hurrengo post-ean hilabeteari agur esango diogu oinarri hoiek zeintzuk izan beharko lirateken finkatuz (edo behintzat, ahalegina eginez). Eta ez gaude bakarrik bikote edo harreman sentimentaletaz hitzegiten! Lagun harremanak, familiarteko harremanetaz ere ari gara! Goazen guztion artea,  Coral Herrera Gomez-ek esaten duen bezala, “maitasun sareak” eraikitzera! Beldur Barik Jarrerakin maitatu! Sentitu! Bizi!


24/09/15

MAITASUNEAN SUFRIMENDUARI STOP

MAITASUN_ERROMANTIKOAIadanik irailaren erdiaren muga pasa dugu eta maitasun erromantikoaren mitoak ikusi eta deuseztatzen saiatu gara. Beno, lasai hartu ere. Ondo dago ikustea nola funtzionatzen duen sistema konplexu honek , baina deusteztatzearena… bere denbora behar du. Baina horretan gabiltza! Maitasun erromantikoak dakartzan mito hoiek identifikatu eta aldentzen saiatu, harreman berriak eta sanoagoak eraikitzeko asmoz.

Eta harreman sano hoiek eraikitzean argi izan behar dugun beste gauza bat… maitasunak ez duela sufrimendua ekartzen. Hots, benetako maitasuna bada, sufritu behar duzula. Gogoratzen txikitan irakurritako liburuak? Printzesak torre batean preso, lotan auskalo zenbat urte, pozoia hartuta hilzorian… zelako panorama, eta printzeak? Dorrea gora ta behera, beti zaldiaren gainean, zerbaiten bila, beti ausart, beti prest sorgin, deabru, dragoiari aurre egiteko. Beti sufritzen. Eta sufrimenduaren ideia hau ez da bakarrik maitasunean gelditzen. Zerbait lortu nahi baduzu, sufrimenduarekin egin behar duzunaren ideia ere hortxe daukagu. Adibide gisa, hortxe ditugu telebistan bere ametsa lortzearren sufritzen duten pertsonek, iritzi gogorrak jasotzen dituztenak… beno, baina hau ere beste istorio bat da…

11694942_876350245779105_7123967183873787445_n

Beno, maitasun erromantikora bueltatuz… irakatsi diguten maitasuna sufrimenduarekin harreman estua du, eta gainera, minik ez badago, benetazko maitasuna ez dela esaten digun horietakoa. Maitasun erromantiko horretan, sufritzen duenak bere sufrimendua agertzen du maitatzeko ahalmena izango balitz bezala. Eta gauza ez da sufritzea, sufritu dezakegu, baina sufrimendua bada agertzen dugun gauza bakarra, sufrimenduan oinarritzen badugu gure maitatzeko ahalmena, orduan zerbaiten truke izango da gure maitasuna, ez da maitasun librea izango, ez dugu gure bihotza ezerren truke ematen, eta ondorioz, nahi genuena lortu ezak hurrengoak ekartzen ditu: irainak, desprezioz betetako jokabideak eta azalpenak… guzti hau “maite dugun” pertsonari zuzenduak. Hainbeste maite baduzu norbait libre nahi duzu, eta den moduan, zuk maite ala ez! Ea noiz sartzen dugun gure buru ero hauetan!

Zenbat buruauste ere hurrengo esaldia esango baziguten… eta gauzak diren moduak hartu! Zure burua maitatu, zure ingurua zaindu eta aurrera!

Badirudi sufrimendurik gabeko maitasuna maitasuna ez dela, eta hemen arriskutsua den zerbaitekin topatzen gara. Askotan esan dugu maitasunaren izenean gauza asko egiten direla, eta pasa den astean zeloei buruz hitzegiten genuenean ere arriskutsuak zirela azpimarratu genuen ere… ba sufrimenduarekin berdina esan dezakegu ere… noiz hasten da harreman bat arriskutsua, tratu txarretakoa, indarkeriaz betetakoa… bihurtzen, hasieran “grinazko maitasuna” dela uste dugulako?

Hona hemen Coral Herrera Gomez-ek sufrimenduaren inguruan dioena:

(Ez) gaude maitasuna dela eta sufritzera kondenatutak: erabakiak hartu ditzazkegu, atseden emozionalak hartu, mintzen gaituenean urrundu. Komeni ez zaigun pertsonarekin maitasuna galdu dezakegu, maite ez gaituzten pertsonetaz ahaztu, gure bizitza partekatzeko lagun onak aukeratu. Ateak itxi ditzazkegu eta oraina iraganean bihurtu, edo beste batzuk ireki ditzazkegu eta iragana orainan bihurtu. Maitasunak ez gaitu lotzen, ezta mugatzen ere, ez gaitu leku batean milaka aldiz iraultzen. Gu geuk gara gure emozioen jabe egin behar garenak eta maitasunaz gozatzeaz galerazten diguten kanpo eta barneko oztopoak landu.

Uste al duzue maitasunak hainbeste sufritzea dela? Hurrengo post-etan maitasun eredu sanoei buruz hitzegingo dugu, harreman sanoak nahi ditugulako gure bizitzan, errespetuan, askatasunean, laguntasunean, elkarrekiko konfidantzan oinarritzen den maitasuna! Banakako gisa hartzen gaituen maitasuna! Ondo maitatzeko bide galanta dugu, baina horri ekitera goaz!

Aldatu dezagun ipuina: Ondo maite zaituenak…  barrea eragingo dizu!

Zuretzako zer da harreman sano bat? Maitasun sano bat? Kontaiguzu! Edo hobeto… bideo bat bidali!!!

 

 

 

 


22/09/15

FOREVER IN LOVE, LOVE, TO LOVE, WITH LOVE…

Hilabete erdia eman dugu iadanik maitasun erromantikoen mitoei buruz hizketan, eta oraingo honetan, beste batekin gatoz: maitasuna exklusibitatea eta jabetza da. Bai lagunok, maitasun erromantikoa betiko izango den maitasuna izango da, bestela ez da maitasun erromantikoa, edo benetazko maitasuna, esango dute hortik. Jeloskorrak izan behar gara gure harremanean, bestela ez da benetako maitasuna izango. Maite banau, ezin ditu gustoko izan beste pertsona batzuk… eta betirako izango da gure maitasuna! Eta maitasun heterosexuala benetazko maitasuna dela ere esango digute… kar kar kar! Maitasun gay edo lesbikoetan mito erromantikoetan eroriko ez bagina bezala… (gogoratzen Andrea Momoitok duela urte batzuk idatzitako artikulu hau? Berriro irakurri nahi baduzue, hemen klik egin).

Imajinatu, egun guztiak, elkar ezagutzen duzunetik pertsona bat, desio berdina izan behar duzula. Eta elkar oheratzeko gogoak beti hor daudela, eta pasioaren suaren indarra beti mantentzen dela, itzali gabe. Bai zera! Egunak izango ditugu, eta desioa beti ez da berdina izango, eta horrek ez du esan nahi gutxiago maite duzunik pertsona bat. Lagunekin ere egon nahi badut, ez da ere gutxiago maite zaitudala. Maitasunaren izenean asko dira esaten direnak… ikusiko dugu beste post batzuetan hobeto. Jarraitu dezagun gure mitoekin. Mitoak ezagutu deuseztatzeko, hori da ideia! Baina arnasa hartzeko, eta desioaren ikuspuntu bat ikusteko, iadanik ezagutuko duzuen bideo bat. Adi tipoak esaten duena whatsapp-eko ikonoei buruz!

Bazen aspaldi telesail bat, eta telesailari hasiera ematen zion abestiak “mi vida eres tu, y solamente tú” zioen. Denbora pasatu den arren, abesti askotan mito honi buruz hitzegiten da. Eta bakarrik abestea izango balitz… Askotan, maitasunaren izenean, gu garena, galtzen dugu. Hau da, maitasuna ulertzea norberaren “esentzia”ren galera bezala, momento horretan, garrantzitsuena beste pertsona horrekin osatzen duzuna delako. Ni izateari, interes pertsonalak izateari, hobby batzuk izateari, iragan bat izaterari… guzti honi uzten diot beste pertsona eta ni izateko. Zer deritzozue honi buruz? Imajinatu lagunak, senideak, taldekideak, pertsona guzti hoiekin dituzun harremanak alde batera utzi, zaintzeari utzi.. Bakoitzaren esparruak, gustuak, hobbyak errespetatu eta ezagutu behar dira.

sin-ti-soy-yo

Maitasun erromantikoa, betiko maitasuna da. Txikitako ipuinetan “y vivieron felices y comieron perdices” deritzoguna. Neska izanda ezin zara zer desio duzun hortik bueltaka bilatzen aritu behar, El Arrebato-k esaten duen bezala “búscate un hombre que te quiera, que te tenga llenita la nevera”. Mutil edota neska desberdinekin ligatzea tarte batean ondo dago… baina maitasun erromantikoa, maitasun biribila, asetzen zaituen maitasuna pertsona bakarrarekin izango da, eta ligatzeko bide hori helburu bakarra izango du, benetan maite zaituen, benetan maite duzun pertsona aurkitzea… Laranja erdia! Eta mutila bazara, ba beno, horrela da lagunok kontatu digutena, zuk lasaitu, ondo pasa eta gero gerokoak, baina amodioa bilatu gabe. Maitasun erromantikoak ere bereak egin ditu mutilen paperan, nork jarri nahi du printze urdinaren jantzia?

princesas

Pasa den urtean honela genion, eta berdin pentsatzen jarraitzen dugu!

Bikotea izateari sekulako garrantzia ematen diogu. Ematen du bikoterik gabe hutsaren hurrengoa zarela, porrot egin duzula bizitzan. Izan ere, bikotea omen da gehien maite izango zaituena, gehien zainduko zaituena, hobetoen ezagutuko gaituenak.
Ados zaudete? Pertsona bakar batek emango digu behar dugun guztia? Bestelako harremanek eta gure bizitzako proiektuek edota aspektuek ez gaituzte asetzen? Gure lagunek, txikitatik gurekin dauden pertsona guztiek ez al gaituzte ondo ezagutzen ala, ez dira gutaz arduratzen?
Maitasuna ulertzeko oso modu zurruna eta exigentea da. Exklusibitatean oinarritzen da. Hau da, eskatzen da pertsona bakar batekin garatzea gure afektibitatea eta sexualitatea. Eskatzen dugu, gainera, guztiaren gainetik jartzea, bai lagun-harremanen gainetik, bai norberaren espazioaren gainetik. Eskatzen da guztia ematea, sakrifikatzea eta, ondorioz, gure bikotea den pertsona hori  jabetza bezala ikusten bukatzen dugu. Uste izaten dugu bikotearen izenean, edozer gauza egiteko eta eskatzeko eskubidea dugula: gurekin egoteko momentu oro, maitasuna erakusteko (maitasun probak)…  Eta azkenean kontrolean eta neurri gabeko eskakizunetan oinarritutako harremanetan bilakatzen dira, non zeloak diren maitasunaren adierazle garrantzitsuenak.

Eta gustokoa dugun gai batera heldu gara… zeloak, jeloskortasuna… baina guzti honi buruz hurrengo post-ean hitzegingo dugu… Zer deritzozue orain arte hitzegin dugunari buruz?

Ostegunerarte… Puro Luego-ren Moñerias kanta utzi nahi dizuegu! ¡¡¡Si tu no fueras tan tan tú, y yo no fuera tan tan yo!!!!


15/09/15

MAITASUN ERROMANTIKOAREN MITOAK ABESTEARI UTZI NAHI?

Bale, onartzera noa, guztion aurrean. Hurrengo esaldiak nire ahotik irten dira: “burua galtzen ari naiz, inork ez bezela maite zaitudalako”, “si tu no estás aquí…”, “no puedo vivir sin tí, no hay manera…”, “I’m mad about you…”. Onartu behar dut, ahotsa galdu arte abestu ditut hauetako asko. Kalean, lagunekin, parrandan, dutxan… Maitasun erromantikoaz zipriztindutako kantak edonon daude. Edonoiz eraso egiten dute. Erne egon behar gara beraien aurrean!

Aurreko post-ean maitasun erromantikoen mitoen inguruan bi mito ikusi genituen… hobeto musika bidez ikusten baditugu…

Contigooooo… Quiero ser lo que nunca he sido… Nire bizitzako gauzarik onena zurekin egotea da… beti… zurekin… Zurekin guztia egitea… Imajinatzen duzue? Sanoa al da zurekin etengabe eta bakarrik egon nahi duen pertsona batekin egotea? Komunera joaten bazara? Bera berarekin doa? Zelako paranoia! Imajinatu! Hau ez da batere sanoa! Lagunekin bakarrik egotea sanoa da, aizu! Beraz… kantari letra aldatuko diogu… ¡QUIERO ESTAR CONMIGO! ¡Y contigo a ratos! Biok nahi dugunean, ondo datorkigunean, presiorik gabe, Beldur Barik!

Nondik hasi… printze eta printzesen kontua ligatzeko ez da batera berria motel! Berriro ni printzea, bera printzesa… Eta biak printzesa izan nahi badugu? Biak printzipe? Ai ama! Horretarako ez daude horrelako kantak! ¿Por qué estás tan sola? Esaldiaren aurrean bakarrik gauza bat esan dezakegu…

Meme ligoteo sano 1

Kantuei kontu honi neurria hartu diogu, beraz jarraitu dezagun… Beste mito batekin topo egingo dugu. Maitasunean erabat eman behar duzu zure burua. Sekulako lana baita maite duzun norbait eta maite zaituen norbait aurkitzea, beraz… guztia eman behar duzu.

Askotan entzuna izan dut hurrengo esaldia “neska jatorra ematen du, bikoterik ez izateak arraroa da, zerbait gertatuko zaio”. Milaka gauza! Pentsatu al duzu ez beharbada pertsona horrek ez duela bikoterik nahi, lagunekin ondo pasatzen duela, ez zaizkiola mutilak (neska bada) edo neskak (mutila bada) gustatzen? Beste istorio bat, mitoekin oso harremanean dagoena hori delako… zergaitik aurreritzi behar da harreman guztiak heterosexualak direla? Eta gustokoa dudan beste esaldi bat: Pertsona bat behar du bere alboan, bestela, ez da zoriontsua izango . Ezer gutxi esatera noa… irakurri aspaldi idatzitako post hau!

Hurrengo post-ean azkenengo mito erromantikoari aurre egingo diogu… Baina astea ondo amaitzeko… hona hemen gure #BBplaylist ean dagoen kanta bat…

Gehiago ezagutzen duzue? Maitasun istorio sanoak kontatzen dituzten kantak? Kontatu!

 


09/09/15

ZU GABE… NEU NAIZ! OSORIK DAGOEN NEU BAT!

Mitoekin jarraitzen dugu, bai. Ziur oraintxe bertan astunak garela pentsatzen ibiliko zaretela… “Badakigula rollo guzti hau”, “laranja erdia ez dudala bilatzen”, “nire harremana, sanoa da”… eta hainbat eta hainbat esaldi… Orduan, zergaitik batzutan, gauzak behin eta berriz errepikatzen ditugu?

Bakarrik gogoratzearren zeintzuk diren mito hauek….

https://www.youtube.com/watch?v=RyaNfRhF7WI

Goazen banaka zeintzuk diren mito hoiek aztertzen…

MAITASUNA MUNDUKO GAUZARIK HAUNDIENA ETA AHALGUZTIDUNA DA

“Benetako maitasuna bada, bere burua aldatuko du”, oso entzuna den “los polos opuestos se atraen”, “benetazko maitasunak guztia barkatu eta aguantatzen du” “sufrimendurik gabe ez dago benetazko amodioa”…  Eta banpiro batean bilakatu behar badut nire bizitza, lagun guztiak galdu, nire mundua erabat aldatu… maitasunaren izenean egingo dut! IN THE NAME OF LOVE! Bale, burua galdu dugu… Crepúsculo pelikulako Bella-k bezala… Esaldi politen artean hurrengo hau azpimarratu zuen neska batek foro batean:

Andrea escribió

chicas, para mí una de las frases más lindas de los libros, se encuentra en amanecer, al comienzo del libro, es preciosa y para mi encierra todo lo ke el amor es capaz de hacer y la frase es: “… Siendo la persona que estuviese matándote, alguien a quien amaras, no tendrías más opción que seguir. ¿Cómo podrías correr, cómo podrías luchar, cuando al hacerlo lastimarías a tu amado? Si tu vida fuera todo lo que tuvieras que darle a tu amado, ¿Cómo podrías negársela? ¿Si fuera alguien a quien realmente amaras?”

Nahi baduzu, irakurri Ianire Estebanez-k aspaldi idatzitako post hau. Benetan zoragarria!

 

LARANJA ERDIA

Hor kanpoan, nonbaiten, badagoela gu osatu behar gaituen pertsona bat, laranja erdia garen heinean, beste laranja erdia bilatzea izango da gure helburua. Badakizu nondik datorren mito hau? Adi! Greziara egingo dugu salto, Platon filosofoaren garaira, bertan Platonek bere “Banketea” obran , Aristofanes-en ikasketak erakusten zituen eta hasiera batean, giza arrazak perfektoak zirela esaten zuen: “Gizaki guztiek forma biribilak zituzten, sorbalda eta saihetsak biribilean osatuta, lau beso eta lau hankekin, fisionomia bi elkarrekin lotuta lepo biribil batean, eta modu perfektu batean antzekoak. Buru bakarra, eta bertan kontrakoak ziren bi aurpegi, bi belarri eta beste guztia proportzio berdinean”. Gizaki hauek hiru motatakoak izan zitezkeen: bata, gizona eta gizonaz osaturik; bestea, emakume eta emakumeaz osoturik; eta azkena, emakumena eta gizona, “androginoa” deitutakoa” Aristofanes-ek zionez, “gorputzak indartsuak ziren, eta haien bihotza adoretsua, beraz, zerua eskalatu eta jainkoekin borrokatzea erabaki zuten. Eta ausarkeri horren aurrean, Jupiterrek, kabreatuta, baina gizakiak birrindu nahi ez zituenez, konponbide bat aurkitu zuen, banantzeko, zentzudunagoak egiteko eta beraien indarrak gutxiagotzeko: bitan banatu”. Arazoa beranduago etorri zen… “banaketa hori eman ondoren, erdi bakoitzak beste erdiaren bila ematen zuen bizitza eta bertan galtzen zituen indar guztiak; eta elkartzen zirenean, besarkatu eta elkartzen ziren, eta horrela ematen zuten denbora, beraz goseak edo gelditasunak beraiekin bukatzen zuten, ez bait zuten bata bestea gabe ezer egin nahi”

Ikusten duzutenez, laranja erdiaren mitoa ez da oso ondo hasten… Baina hala eta guztiz ere, oraindik gure artean jarraitzen du. Pertsona batekin ez bagaude, oraindik gure laranja erdia ez dugula aurkitu. Norbaitekin harremanak ez badu funtzionatzen, gure laranja erdia ez zelako. Guzti honek bakarrik frustazioa eragiten du! Demontre! Pertsona osoak garela, demontre! Gogoratu pasa den urtean argitaratu genuen post hau. Bertan, Coral Herrera-k pertsona osoak garela ikusteko hainbat gomendio ere ematen zizkigun .

media naranja

 

 

Hona hemen hobeto maitatzeko Nerea Sancho psikologoa eta sexologoak emandako gomendio batzuk Gaztezulo aldizkari digitalean:

 

Maitasuna modu osasuntsuagoan bizi dezakegu honakoa kontuan hartzen badugu:

Maitasuna ez da bat-batean sortzen. Bat-bateko maitemina erakarpena da, ez maitasuna. Patua deitzen dugun hori guk egindako aukera besterik ez da, tentazioak edo gogoak bultzatuta harreman bat hasteko dugun jarrera edo borondatea.

Pertsonen arteko afinitatea eta predestinazioa ez dira gauza bera.

Harremanak aurrera egiteko oztopo asko izateak ez du maitasun sentimendua benetakoa denik frogatzen. Zailtasunak edo elkarrekiko desberdintasunak gainditzeko modukoak diren edo ez ikusi beharko dugu (distantzia geografikoa, jada ezkondua egotea).

Pertsona perfektuaren bila aritzeak bakardadera eraman gaitzake. Harreman onak sortu eta horiek mantentzeak on egingo digu, maitasuna harremanean gaudenekin eraikitzen baitugu.

Bizitzan ez dago, halabeharrez, maitasun bakar bat. Maitasun harreman guztiak dira autentikoak, bukatzen direnak ere bai.

Maitatzen dugun horren maitasuna galtzeak ez gaitu baliorik gabeko pertsona bihurtzen.

Jeloskortasun sentimenduak eta horrek eragindako jokabideek ez digute maitasunaren neurria adierazten. Segurtasun gabezia, konfiantza falta edo berekoikeriaren ondorio izan daitezke, besterik gabe.

Norbait maitatzea, batzuetan, hartutako erabakia ere bada.

 

 

Oraindik bi mito gehiago ditugu… ez pentsa hemen bukatu dugunik!!! Baina gaurkoz irakurri, hausnartu eta eztabaidatzeko lan galanta dugu… Galdera sinple bat… nola egin maitasun erromantikoan ez erortzeko? Nola modu osasuntsu batean bizi zure harremanak? Eta arau hauetatik kanpo bizi badituzu, nola egiten duzu? Datorren post-a arte!

 


08/09/15

LOVE IS IN THE AIR…

“Love is in the air”, “Love is all around”… abestiek arrazoi osoa dute… maitasuna edonon dago… baita ere gure blogean… askotan hitzegin dugu maitasunari buruz, maitasun erromantikoaren ideiari buruz eta hori gainditu eta harreman berriak eraikitzeko irizpideak, ideiak, burutazioak, gomendioak… eman ditugu. Eta bertan jarraitzen dugu aurten ere.

Maitasuna ondo dagoelako, ez gara gu orain maitasunari uko egingo diotenak! Maitasuna beharrezkoa da mundua martxan jartzeko, eta baita ere gu geu martxan jartzeko! Baina irakatsi diguten maitasuna… beste kontu bat da. Betirako maitasuna, bi pertsonen arteko maitasuna, heterosexuala bada hobeto, kontrolatu ezin den sentipen bat, zuretzako egina dagoen beste pertsona bat hor kanpoan dagoela, nonbaiten, ezagutu behar duzula.. batzutan presatuko zaituzte hori aurkitzeko eta beste batzutan, itxaron beharko duzu… Itxoiten… abestiak dioen bezala… “miro la vida pasar”.

Eta guzti hau ez zaigu guri bapatean bururatzen… Izan ere , txikitatik ondo irakatsi digute zer imajinatu behar dugun maitasuna hitza esaten digutenean. Eta noski, sistema guztia era ezberdinean antolatuta dago neska edo mutila bazara. Hemen Mari Luz Esteban-ek dioena Maite Asensiok egindako elkarrizketa batetan:

Gizonek eta emakumeek desberdin maitatzen dugu?

Seguru asko emakumeen artean desberdintasun handiak daude, eta gizonen artean ere bai. Egia da emakumeok erdigunean jartzen dugula maitasuna, dena okupatzen duela, eta aditu bihurtzen garela; gizonek, aldiz, oso ondo ikasten dute euren proiektuak baloratzen, eta hori oso ondo dago; gero maiteminduta egon daitezke, baina dena batera doa.

Sekulako lana daukagu, batzuk maitasuna erdigune horretatik ateratzen, beste batzuk, erdigunerantz bideratuz, baina guztiok harreman eredu positibo, osagungarriak eraiki behar ditugula argi edukiz. Sekulako lana! Esan bezala, maitasunak imaginario izugarria du bere atzean.

Pelikuletan…

lehen begiratuan izan behar du, gure maitasunak aldatzeko botereak izan behar ditu, benetako maitasuna bada… oztopo guztien gainetik egon behar du, itsua da, badagoela gaizki pasatuko duzularen kutsu bat, baina hala ere, onartzen duzu, maitasuna guztiaren gainetik dago… Ai ama! Idatzitakoa irakurtzean ez al duzue musika entzuten? Gure laranja erdia aurkitu al dugu? Non dago? Gure “alma gemela”, gure… ASKI DA!!! ASTINDU PENTSAMENDU HOIEK! Baina zaila da horrelako istorioak egunero ikusten ditugunean telebistan, zinemetan…

Literaturan…

Ziur Federico Moccia ezagutzen duzula… Tengo ganas de ti (ba nik nire beharra dut, “apáñatelas”) , Perdona si te llamo amor (barkatuta zaude, motel!), Perdona pero quiero casarme contigo (hainbeste barkamen, moskeatzen hasia naiz) , Esta noche dime que me quieres (bai! Zuk nahi duzunean ezan beharra dut, ez dugu besterik)…

Haur ipuinetan…

Horrela genion pasa den urtean: “Txikitako printzipe eta printzesen istorioetan, printzesari beti gertatzen zitzaion zerbait (madarikazioren bat) eta printzipea zen edota maitasun istorioa bera dena konpontzen zuena (“benetako maitasunezko mosua”, printzipeak salbatzen zuen amaordearengandik…). Baina mezu horiek ez al dute eragiten nesken dependentzia emozionala? Zergatik istorio horietan ez dira neskak beraien zoriontasunaren arduradunak eta jabe? Zergatik itxaron berez aldatzera (maitasunak aldatzea) edota norbaitek aldatzea gure egoera(printzipea)?”

Disney-ko printsesa hoiei gertatu zitzaiena, Ianire Estebanez-ek ongi kontatu zigun orain dela denboratxo bat bere blogean.

Eta abestietan…

batzuk harremanak nola izan behar duten gomendatzen digute… hobeto esanda, harremana aurrera egiteko, beharrezkoa da zenbait gauza aldatzea… eta hobeto isilik bazaude eta txaparik ez baduzu ematen…

beste batzutan, sufrimendurik gabe amodiorik ez dagoela, edota zeharo ezberdinak diren pertsonak erakartzen direla…

Ikusi dugun bezala… maitasunari buruz dugun ideia ez da nolanahi sortu, ez dugu guk asmatu, ondo ikasi dugu. Beraz… hona proposamena… laister Beldur Barik Lehiaketari hasiera emango diogu… Zergaitik ez animatu eta maitasun erromantikoaren inguruko bideo edo lan bat egin? Pasa den urtean Bilbotik bideo hau aurkeztu ziguten…

Ikasitakoa ahaztu! Berreraiki maitasun eredu berri bat! Maitasuna ez dadila erdigunean egon, baina ez egin uko ere! Hilabete honetan maitasun, harreman eredu berriak eraikitzen saiatuko gara. Laguntzerik nahi?

 


03/09/15

ASKATU MAITASUNA!

Maitasun istorioak, benetakoak, “betirako”, “edozerren gainetik”, “zurekin hil arte” eta horrelako promesekin giltzaperatzen ditugu.  Promesak, seinaleak, probak behar izaten ditugu sinisteko, zihur izateko pertsona horrek benetan maite gaituela. Eskatzen diogu esateko, adierazteko, erakusteko. Geroz eta gehiago. Eta zein nekagarria… Modan jarri zen aspaldi, hiri edota zonalde erromantikoetako zubietan maitasunezko kandadoak jartzea: Florentziako Cinque Terren, Venezian, Parisen… Eta begira ze kurioso, zubiek ez dute jasaten gehiago hainbeste maitasun: erortzen ari dira.

 

betirako maitasunak ez dira existitzen

Harreman bat giltzapertatzeak ez dauka zentzurik. Emozioak aldakorrak direlako, bizi dugun momentuagatik, ezagutzen dugun jendearengatik. Gu geu aldatzen goaz. Esaterako, ez dugu berdin sentitzen, bizitzen maitasuna (eta beste gauza asko) 15 urterekin edota 25rekin. Beraz, posible da betirako maitasuna prometitzea?  Ezin dugu kontrolatu besteek gugatik sentitzen dutena, ezin gara izan horren jabe.  Pertsonak beraien askatasunean maitatu behar ditugu, harreman askeak nahi baditugu, errespetuan oinarritutakoak. Eta etorri diren bezala joaten utzi behar diegu:

Baina harremanak bizitzeko dugun eredu horren erruz, ez ditugu horrela kudeatzen. Ikusi genuen aurreko post honetan, maitasun erromanikoaren kulturak bultzatzen duela istorioak oso modu muturrekoan, intentsoan, bizi behar ditugunaren ustea. Eta istorio bat bukatzen denean ere, ematen du horrela bukatu behar dela: sufrimenduarekin, dramatismoarekin, erabaki gogorrekin… Zeren eta, edo bikotea gara edo ezer ez. Zergatik? Zergatik ezin gara izan lagunak? Zergatik desagertu behar da gure bizitzetatik betirako garrantzitsua izan den norbait? Badaude istorio batzuk toxikoak, oso toxikoak izaren direnak eta beraiengandik urruntzea behar dugu. Egin behar dugu. Baina badaude beste istorio batzuk, soilik, bukatu egin direla. Eta gure bizitzetan garrantzitsuak izan diren pertsona  horiek, ezin dute jarraitu gurekin?

Inork ez digu erakusten nola kudeatu gure emozioak eta gure harremanak. Harremanak aldatu egiten direlako eta kudeatu egin behar ditugu, zaindu. Harremanak negoziatu egiten dira eta baita hausturak ere. Maitatzeko era asko daude eta pertsona bera modu desberdinetara maite dezakegu. Ikasi dezakegu. Mari Luz Esteban antropologak dioen bezala Crítica del pensamiento amoroso liburuan “Oso gutxi dakigu maitasunaz maitasuna eta gero. Laguntasun-harremanez, lagun harremanak eta gero. Eta, hala eta guztiz ere, existitu egiten dira”. Posible da nahiz eta inguruneak pentsarazi ezinezkoa dela norbait maitatzea.

Desjabetu, aska dezagun maitasuna. Bizi dezagun modu aske eta fluidoan!

 

 

 


29/10/14

BA AL DAGO BIZITZARIK BIKOTE HARREMANETATIK HARATAGO?

Neskak super romantikak omen gara. Zinemara goazenean amodiozko istorioak kontatzen dituzten pelikulak hautatzen

Carregour-ek aurtengo denboraldian saldutako kamiseta
Carrefour-ek aurtengo denboraldian saldutako kamiseta

ditugu, gure lagunekin orduak eta orduak ibili gaitezke gure harremanez hitz egiten. Baina romantikak gara edo egin egiten gaituzte?

Izan ere, fijatzen bagara, txikitatik maitasunezko mezuekin bonbardeatzen gaituzte denbora osoan: hello kitty-z janzten gaituzte, beti musu bat emateko eskatzen digute, printzesaz mozorrotzen gaituzte, barbie eta ken oparitzen digute…Nerabezarora heltzen goazen heinean, paso egiten dugu maitagarriez eta horrelako kursiladez. Baina mezu berberak igortzen dituzten pelikula eta serie mordoa daude: zure bizitzako laranja erdia bilatu behar duzu benetan zoriontsua izateko.Ikusi genituen aurreko baten.

Carrefour-eko neskei zuzendutako kamiseta honek omen dio “ez zara ezer, norbaitek maitatzen zaituen arte”. Zenbat aldiz entzun dugu maitasunezko istorio handi batek ematen diola zentzua gure bizitzari. Maitasunik gabe (bikotearen maitasunik gabe) ez garela ezer? Eta, azkenerako, maitasun-adiktetan bilakatzen gaituzte.

Coral Herreraren arabera, mezu guzti horiek sekulako dependentzia emozionala eragiten dute neskengan: izugarrizko garrantzia ematen diogu maitasunari zein bikoteari eta oso gutxi gure buruei/gorputzei eta  autonomiari. Eta, bere hitzetan, dependentzia hori oso arriskutsua da. Gure zoriontasunaren ardura besteengan delegatzen dugulako. Bakarrik ez egotearren “edozeinekin” egoten bukatu dezakegulako nahiz eta min eman. Edo utziak izatearen sekulako beldurrarekin bizitzen garelako eta amaitzen dugulako ez garen zerbait izaten. Edo sekulako expektatibak sortzen ditugulako maitasunaren inguruan eta existitzen ez den zerbait ari garelako bilatzen une oro eta oso frustratuak sentitzen gara.

Baina bikoterik gabe, “bakarrik” ez gara ezer? Ez gara zoriontsuak? Emakume bat gizon bat gabe ezin daiteke bizi? Lasai asko. Konturatu behar gara ez gaudela bakarrik, gue buruekin gaudela autodefentsa feministako irakaslea den Maitena Monroy-k dioen bezala. Eta gure inguruan, modu eta maila desberdinetan maite gaituen jende pilla daukagu: gure lagunak, gure familia, gure amanteak, gure auzokoak, ezagunak… Baina gure buruak maitatzea da garrantzitsuena, gugan sinistea, gure zoriontasun propioa sortzeko dugun gaitasunean. Zeintzuk izan daitezke horretarako klabeak? Coral Herrerak erreztutako hainbat gako errekuperatzen ditugu:

  • Izan zu zeu: Deskubritu nor zaren. Zeintzuk diren zure aspektu positiboak eta horiek baloratu. Zer den gustatzen zaizuna, zein bizipenek ematen dizun plazerra (kirola egitea, bidaiatzea, idaztea, musika sortzea, lagunekin konpartitzea denbora…) eta ekin horri. BZure buruarekin eta zure bizitzarekin gustura bazaude ez duzu beharko inor.
  • Hobeto zure buruarekin, maite ez zaituen batekin baino. Hainbesteko garrantzia ematen zaio gizarte honetan bikote harremanei, hainbesteko beldurra izaten dugu “bakarrik bukatzeko” edozein pertsona ha-woman-without-a-fishautatzen dugula gure bikote bezala, nahiz eta min ematen didan pertsona bat izan. Edota norbaitekin gaudenean eta berataz hainbeste dependitzen dugunean, kostatu egiten zaigu imaginatzea posible dela bera gabeko bizitzarik izatea: gure denbora libre osoa berarekin pasatzen dugulako, bere lagunak bihurtu direlako gure lagunak… Edota uste izaten dugu, bera gabe gure bizitza mierda bat izango dela, bakarrik ez garela gai izango ezer egiteko, zoriontsuak izateko. Baina, askotan, hobeto gu gutara, horrela ikasten baitugu gure buruak onartzen, deskubritzen eta gu geugan sinisten. Bakardadea ere, ona da gure sentimenduak ordenatzeko, gure autonomia indartzeko. Bizitza super interesgarria da norbaiti lotua egoteko. Sentitu aske eta hegan egin!
  • Dexintozikatu emozionalki. Noizean behin, bikoterik edo rollorik gabe egotea ondo datorkigu, tiobibo emozionalik gabe: orain subidoiarekin, orain bajoiarekin. Pentsatu zenbat energia, esfortzu eta denbora zuzentzen dizkiegun maitasun-harremanei. Hartu opor batzuk eta pasatu horietaz: zure lagunekin egoteko denbora izateko, lasai egoteko, zure bolara ibiltzeko…Edota erabili energia guzti hori betidanik nahi izan duzun hori egiteko: musika talde bat sortzeko, bidaiatzeko, eskalatzeko…
  • Bakardadea pisutsu egiten bazaizu… Elkartu ekimenetara, parte-hartu gauza desberdinetan. Batez ere, emakumeen independentziaren alde dabiltzan emakume taldeekin. Jende berria ezagutuko duzu eta zure energia eta sormen guztia  eraldaketarako erabilgarri izango da!

05/11/14

MAITASUN ERROMANTIKOAK GORAGALEA EMATEN DIZU?

Crítica al amor romántico

Enpatxatuta zaude abesti gainazukeratuekin? Kokoteraino betiko ekuazioaz: instiko guapa eta futboleko kapitaina elkar-erakartzen= maitemintzen=sufritzen=bikotean bilakatzen=ezkontzen=umeak izaten=betirako pozik?Printzesa eta printzipeen ipuiez? Amodio istorio edulkoratu, lakrimogenoez eta dramatikoez?  Dena super polita eta perfektu erreflejatzen dutelako, edo, kontrara, dena sufrikario bat bezala?

Aurreko eguneko post honetan kultura erromantikoa aztertu genuen, alegia, gure harremanak, sentitzeko eta maitatzeko erak baldintzatzen dituzten idealak. Harremanen inguruko expektatiba faltsuak sortzen dituzten idealak dira, existitzen ez den zerbait irudikatzen dutelako. Zeren eta harremanak konplikatuak bezain errazak izan daitezke, nahi izanez gero. Ez du zertan izan behar saihetzezina den sentimendu bat. Ez dago beste gauza guztien gainetik. Desioa eta maitasuna sentitzeko hamaika mila modu daude eta ez du beti zertan izan behar bikote baten baitan.

Inoiz sentitu al zara pelikula, abesti eta teleserietako eredu horretatik kanpo? Harremanak, emozioak eta desioa sentitzeko era propioa duzula eta ez duela “enkajatzen”?

Maitatzeko beste era batzuk posibleak dira eta horretarako erreferenteak behar ditugu. Elkarbanatu gurekin harremanak ulertzeko adierazpen berriak eta anitzak. Lagundu iezaguzu paisaia berriak margozten, sentitzeko eta emozionatzeko bestelako moduak ikusarazten. 

Otros amores son posible y para ello necesitamos referentes culturales que nos ayuden a soñar, sentir y relacionarnos de forma alternativa. Comparte con nosotras expresiones que reflejen una forma diversa y nueva de entender las relaciones: extractos de películas y series o canciones. Ayúdanos a crear nuevos horizontes, a visibilizar formas alternativas de sentir,emocionar y relacionarnos.

Maitasun erromantikoaz barre egiten duten abestiak. Harremanak modu fluidoan (bikote harremanetik at) erreflejatzen dituzten serieak. Maitasunik behar ez dituzten printzesak. Salbatuak diren printzipeak. Maitasunagatik guztia ematen ez dugula diotenak, hori bezain edo garrantzitsuagoak diren bestelako gauzak badaudela. Edo modako pelikula horren gainean egiten duzun zure interpretazioa. Elkarbanatu gurekin,sare sozialen bidez, komentarioak egiteko beheko aukeran… Eta post hau eguneratzen joango gara zuek helarazitako gauzekin.

Por ejemplo, en el siguiente videoclip la protagonista del videoclip es presionada para que “siente la cabeza” y lleva una vida “correcta”. Pero ella reivindica que lo que ella quiere hacer pasárselo bien con sus amigas.

“GIRLS JUST WANNA GET FUN”-CINDY LAUPER

“…Algunos chicos cogen una chica bonita
y la esconden del resto del mundo.
Yo quiero ser la que camina al sol.
Oh, las chicas, ellas quieren divertirse.
Oh, las chicas solo quieren…

Eso es todo lo que realmente quieren,
un poco de diversión…”

https://www.youtube.com/watch?v=l8oRkT9Ak2I

“BELLAS”- CANTECA DE MACAO

“Quien bien te quiere te hará te sufrir”
Ay, yo no pienso de esa manera
Quien bien me quiere me quiere libre
Y yo no sufro si soy libre a tu vera
Asi que no me cuentes historias
De dragones y princesas
Cuéntamelo de libre elección…
Cuéntamelo de madres solteras”

Axfisié con una almohada al bello durmiente

mascaré hasta la muerte la carne del más cachas con mis propios dientes

puse unas gotitas de cianuro

“YO MATÉ AL PRÍNCIPE AZUL”- FURIA

Si estas oyendo vete,

si eres de esos vete

si aún tienes piernas lárgate

que los 300 son 3 moscas a mi lado

y estoy enfrente

Atento, que tengo el odio en las venas y en la garganta

fuego es poco

Soy la Furia Feminista

construyendo otro mundo

y dejando de fuera el loco

 “PA´DENTRO Y PA´FUERA”- LA OTRA

“Este tema nos habla de esa otra forma de amar de la que nos habla el feminismo”

Pero contigo es cierto que el mundo parece un poco menos feo

Contigo es verdad que romper las cadenas duele un poco menos

Y aprendo contigo, y contigo camino

Me encanta todo lo que hemos compartido

Tirando barreras, rompiendo los mitos

Te quiero libre y me quiero libre contigo

“TYPICAL GIRLS”-THE SLITS

“¿Quién está llevando a cabo el modelo nuevo y mejorado?
Y hay otra estrategia de marketing
Típica chica consigue el típico chico”

“ME MUEVE EL AIRE”- LAS MIGAS

Cuando voy falta de amores
lanzo a discreción un guiño
pongo boca de piñón
y me sobran los cariños
No le temo al rencor
ni a la envidia
ni al temor
ni a las ganas de dejar de ser quien soy
¡Que me dejen a mi aire, que yo sé por dónde voy!

https://www.youtube.com/watch?v=G22yZ39lRVk#t=36

“SOLO UNA SONRISA”-JUNIPER MOON

“Ha llegado la hora de mirar para adelante
Agarrar el volante ,de saber que ser feliz
Sólo va a depender de mí,
Nunca de ti”

Urrian zehar zuen ekarpenak jaso eta  maitasun erromantikoaren aurreko #BeldurBarik_alternatiba sortuko dugu! Animatu eta parte-hartu gurekin!!


04/11/14