Kategoria: Maitasuna

ONDO MAITE

“Nik esaten dizudana da ondo maitatu behar zaituztela, ez asko edo gutxi“, esan zidan amak maitemintze horiekin hasi nintzenean.

Asko gustatzen zitzaidan nire klaseko edo ostiraletan kantxa berean entrenatzen zuen beste talde bateko norbaitekin amets egitea. Goizero irribarre batekin jaikitzea lortzen zuen pertsona berezi harengan pentsatzen eman nahi nituen orduak. Norbaitekin maitemintzen nintzenean sentitzen nuen nerbioei buruz hitz egitea gustatzen zitzaidan. Egia da, halaber, bi astero pertsona ezberdin batekin maitemintzen nintzela eroki, nigan interesik ez zutela ikusi orduko, pertsonaz aldatzen nuen.

Baina, lagun, gaizki pasatzen nuen. Orduan hasi zen ama moskeatzen, maitasun erromantikoa oso lotuta baitago mina erromantizatzearekin, eta horrek ezin du horrela izan.

Pentsamenduak lausotzen zitzaizkidan. Harreman horietan joaten zitzaizkidan indar guztiak, pentsatzen nuen agian neu nintzela gertatzen zitzaizkigun gauza txarrak aldatzeko arduraduna, norbait zoriontsu izan zitekeela nire ondoan. Nire lagunek egun bat gehiago pasa zezaketela ni ikusi gabe. Nire ikasketak ez zirela hain garrantzitsuak.

Harremanak guztiaren gainetik jartzen nituen. Esku artetik ihes egiten zitzaidan kontua.

Hori diot, azterketen gainditzeak eta suspentsoak, laneko akatsak eta asmatzeak oso lotuta egon baitira nire maitemintzeekin.

Eta horrek ezin zuen horrela jarraitu. Amak oso ondo esan zidanez, ondo maitatu behar gaituzte eta ondo maite behar dugu jendea eta baita geure burua.

Pixkanaka ikasi dut zer den harreman osasuntsua izatea. Ezer aldatzen saiatu gabe, dena da erraza pertsonek ondo elkar maite dutenean. Horrek harreman afektibo guztietarako balio du; familia, lagunak, animaliak…

Aprendamos a diferenciar el querer bien del amor romántico tóxico. Actitud Beldur Barik 2020.

Batez ere, neure burua zaintzen ikasi dut. Neure buruaren gainetik ezer ez dagoela ikasi dut.

Orain badakit nire lagunak nire lorategiko babeslekua direla, ureztatu eta zaindu behar dudan lorategia, loreak indartsu hazten jarrai dezaten.

Jada, ez dut uste nire jendeak dena jasan dezakeenik, ez.

Maitemintzen jarraituko dut, baina modu egokian. Pelikuletan erakutsi diguten maitasun erromantiko toxiko horretatik bereiziko dut, modu kontzientean egiteko, nire bikotekideak eta bidaia-lagunak zainduz.

Has gaitezen behingoz ondo maitatzen!

Eskerrik asko ama!

 

IRAKURKETA INTERESGARRIAK:

Maitasun erromantikoaren mitoak.

Genero indarkeria eta maitasun erromantikoa.

 

BIDEO INTERESGARRIAK:

Eneko Sagardoy: Laranja osoa.

Nola maite behar dugu feministok? 

 


13/07/20

Maitasun ona

[Irantzu Varela] Nire lagun batek dio, maitasunak, soilik gauza bakar bat sorrarazi beharko lukeela: ongizatea. Eta ongizateak, ongi izatea esan nahi du. Beste lagun batek dio, erraza ez dena, zaila dela. Eta badirudi gauza hauek, lagun argiek esaten dituztenak direla, eta bizitza errealean ezartzea, erraza dela.

Baina, noizbait maitemindu izan bazara jakingo duzu, lagun argi hauei kasu egitea baino gauza zailagorik ez dagoela, eta baita ere, bizitza errealean gure buruan argi dugun hori praktikan jartzea. (more…)


08/11/18

MUTILOK ERE BELDUR BARIK JARRERAREKIN AURRE EGITEN DIOGU INDARKERIA SEXISTARI!

“Bukatu da. Ez naiz konplize izango”. Horrela genion aspaldiko post batean. Indarkeria sexistak bere erramintak erabiltzen dituela gizarte matxista bat mantentzeko? Sorpresa! Mutilok ere gure estrategiak, gure erramintak ditugu aurre egiteko. Eta konplize ez izatea oinarrizkoa da. Kartel eder batek dioen bezala, zapalkuntzaren aurrean zure jarrera isiltasuna bada, orduan zapaltzailearekin zaude.

Hona gure Beldur Barik Jarrera!

portada

Beldur Barik Jarrera bideoak

Beldur Barik bideoak

Stop Machismo

Aldatzeko ordua da

https://youtu.be/BsGbtw9bg-A

Konplize

https://youtu.be/n0qcdqo9xoQ

Eskerrik asko ezer ez esateagatik

Guk argi daukagu

Beldur Barik Jarrera

Beldur Barik?

Gola sartuko diot nitaz espero denari

Ez zaigu ezer gertatuko beti lehen lerroan ez egoteagatik eta horrela agian egunen batean denok batera egin dezakegu dantzan

Mutilak mugi gaitezen indarkeria sexistaren aurrean!

Beldur Barik Jarrera in action!

Normala

Maitasuna
Idatzi ez duzun erromantizismoaren gidoia ez interpretatu!

Roman

Ba ez (omen) da horrela

Gorputzak

Metrosexuales, chicos de gimnasio… Mutilen gaineko presio estetikoak

Miss tetas

Nire gorputzean gerra isila dagoela uste dut

Biluzik

Aske sexualitateaz gozatzeko?

Hementxe duzue boletina pdf formatuan! Jarraitu zuen Beldur Barik Jarrera zabaltzen! Maitasuna, zuen gorputzak Beldur Barik Jarrerarekin bizitzen eta gozatzen!

Mutilak Boletina 2

 

 

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


07/09/19

KEEP ON MOVING! HARREMAN BAIEZKORRAK SORTZEN!

Pasa den astean maitasuna magia potagia ez zela komentatzen egon ginen… Maitasuna eta harreman baiezkorrak nola sortzearen inguruan gurekin pentsatu eta eztabaidatu nahi? Goazen!

=Berdintasuna=

Ez, ez zaigu diskoa apurtu hitz madarikatuarekin… baina oso oso oso BENETAN OSO funtsezkoa iruditzen zaigu gogoraraztea erlazioak, mota ezberinetakoak izanda ere, berdintasunean sortzen ez badira, ez direla kalitatezkoak. Erlazioak jendea sorbalda gainetik begiratzen hasten badituzu, edo besapetik… etorkizun beltza daukazu orekari dagokionean. Batzutan aurrean duzun horrek esfortzuak egin beharko ditu. Beste batzuten zuk zeuk egin beharko dituzu esfortzuak. Beste batzuetan onartu beharko duzue asko eta asko hitz egin beharko duzuela elkar ulertu arte. Baina gogora ezazu kontrolatzeak eta kontrolatua izateak kriston kiratsa duela… Hain da polita horizontaltasuna praktikatzea! Ez ezazu daukazun boterea erabili eta ez ezazu baimendu aurrean duzunak bere boterea zure kontra erabil dezala!!!!

 

Denbora…

Denbora oso faktore garrantzitsua da erlazio positiboak sortzeko. Denbora? Bai, denbora. Lehen aipatzen genuen legez, erlazioak ERAIKI egiten dira, eta sarritan ez datoz Ikeako altzairuak bezala instrukzioekin. Nola itzultzen da hau? Ba hitz gutxitan: gauetik goizera, gauzak ez dira zuk nahi dituzun moduan izango. Adaptazio prozesu orok, denbora eta kalitatearen beharra du. Eta azpimarragarria iruditzen zaigu esatea inbertitzen duzun denbora hori kalitatezkoa ez bada, gauzak ez duela aurrera errez egingo. Zergatik? Intimitateak eta konplizitateak merezi dutelako! Ez duzu uste? Beraz…atera ezazu zure are erlojua eta mesanochean utzi badaezbada…

via GIPHY

 

Komunikazioa

Agerikoa da, ez dagoela erlazio pertsonalik hitz egiten ez bada. Eta ez dugu esan nahi, zure verborrea poltsarekin etorri eta aurrean daukazunari burutik behera botatzea denik erlazio polit bat izateko gakoa… komunikazioak burutik pasatzen zaizuna esatea esan nahi du, baina era berean, aurrean daukazunak esan behar duena entzutean datza baita. Zenbait egoera konkretutan, gerta daiteke, defentsiban jartzen garela, haserretu egiten garela edo/ta urduritasuna sartzen zaigula norbaitekin gure emozio eta sentimenduei buruz hitz egiterakoan. Berdin zaigu esaten digutena, guk entzuten duguna zera da: “zure errua da, zuk ez dituzu gauzak ongi egin, hura egin ez bazenu…”. Gertatu zaizue noizbait? Eta agian, aurrean daukagun pertsonak ez digu hori esan, baina esaten digutena eta guk ulertzen duguna ez da zertan berdina izan!!!! Beste kasu batzuetan, norbait kexuka hasten zaigunean, pentsatu gabe soluzioak eta konponbideak ematen hasten gara. Eta ez, hau ere ez da modua. Norbaiti entzumen aktiboa egitea ez da hori. Zurekin komunikatu nahi duen norbait entzuteko, polita litzateke berak dioena jasotzea, inolako auzirik egin gabe eta horri buruz komentariorik gehitu gabe. Literalitatea oso erabilgarria suerta lekizuke defentsiban jarri gabe komunikazio on bat izateko. Era berean, sistematikoki aurrean duzunari soluzioak ematea, bitxia izan daiteke, agian, berak, era kondeszendientean tratatzen duzula senti dezakelako, bera konponbideak aurkitzeko gai ez dela uste duzula pentsa dezake, alegia. Ez zaizu ideia hobea iruditzen, aurrean duzunari ea zer behar duen galdetzea??? 😉

Noski, lehen aipatu dugun asertibitatea, hau da, inolako trabarik gabe sentitzen duzuna mindu gabe aurrean duzunari azaltzea, zure lagunik onena bihurtuko da literaltasunarekin batera. Eta ez dezagun ahaztu, ez ditugula gure barrunbeak egun berean erabat hust behar… batzutan hobe da elkarrizketa laburrak izatea, denboran ez oso batera, intensitate aldetik gaiarekin erre ez zaitezten. Zergatik? Ba normalean gaietaz nazkatzen garenean, gero ez ditugu berriz ere aipatu nahi, eta honek zailtasunak ekarriko dizkizue.

via GIPHY

 

Gogoak

Ez, hau ez da Esne Beltzaren kanta. Kontatu dizugun guztia oso erabilgarria suertatu daiteke erlazio baizkor eta politak izateko… baina benetan erlazio osasuntsu bat izateko GOGOAK izatea da premiazkoena. Zuk berdintasunean oinarritutako erlazio bat eraiki nahi izanez gero, progresiboki pazientziarekin, komunikazioz josia… hori zure helburua izatekotan GOGOAK izatea futsezkoa da. Gogotsu egoteak, zuen buruei xede berriak jartzea ekarriko du, autokritika, izandako jarrerak hausnartzea… ez duzue Disneyk proposatzen duen erlazioa izango, ezta zure familiak buruan duen bikote ideala ezta, baizik eta zuek zuen neurrira sortutako zerbait, zuentzat aproposa dena eta pozten zaituztena Hortaz, ez ezazu gezurrik onartu: maitasuna ez da bukatzen, guk metamorfoseatu egiten dela sinesten dugu… erlazioak ez dira bukatzen pertsona berriak agertzen direlako, jakin badakigulako maitasun eredu anitzak existitzen direla, non hainbat erlaziok beren lekua izan dezaketen pertsona ororen zaintza alde batera utzi gabe… Norbaitek erlazio bat bukatzeko aitzakiaren bat aurkitu nahi duenean txorakeriak esango ditu ziur asko, gogorra egiten zaiolako zure aurpegira esatea zurekin jarraitzeko GOGOAK agortu zaizkiola, baina Lagun maitea, hala da. Beraz, erlazio osasuntsu, positibo eta polit bat eduki nahi izatekotan: IZANGO DUZU!!!!

Irailari agur esaten diogu post honekin. Nola bizi duzu zuk maitasuna? Nolakoak dira harreman positibo hoiek sortzeko saiakerak eta lorpenak? Ideia bat botatzera goaz… Kamara hartu eta zure bizipenak maitasunean bideo batean grabatu eta #BBLehiaketa2017 ra aurkeztu! Datorren hilabetean gorputzei buruz hitzegingo dugu. Nola bizi ditugu gure gorputzak? Gorputzen aniztasuna aldarrikatzera goaz ere! Gurekin zure Beldur Barik Jarrera zabaldu nahi? Let’s go!

Guardar

Guardar


28/09/17

HARREMAN BAIEZKOR ETA POSITIBOAK SORTZERA GOAZ. LEHENENGO PAUSUAK.

Lagun maitea, heldu da garaia: HITZ EGIN BEHAR DUGU. Eta bai, esaldi klitxeekin hasiko gara: EZ ZARA ZU, SISTEMA DA. Honezkero, argi daukagu sistema, pasito a pasito suave suavesito, bikoteak sortzera garamatzala inongo disimulorik gabe. Begiratzen duzun leku guztietan, zure inguruan dagoen guztia bikoteetan eta familia nuklearretan oinarritzen da. Baaaaaina guk ehun post inguru daramagu norberaren autonomiaren inguruan lanean eta teorizatzen, badakigulako betidanik esan dena egia dela: hobeto bikoterik gabe, bikote okerrarekin baino. Zer esan nahi du honek? Hurbilen daukagun kisketedun komunean sartu behar garela? Ba ez gara gu azaleko sozializazio hutsaren lagunak, baina gau ta egun Juego de Tronos isolatua etxean ikusten egotea ere… inorekin erlazionatu gabe… ez, eeeez?! Ze, oye, diñot nik, gertatu daitekela , momenturen batean, norbait interesgarria ezagutzea… eta kontuz! Guk ez ditugu erlazioak jerarkizatzen, EZTA INOLAZ ERE, badakigulako pertsona interesgarri berri honek ez dituela eklipsatuko zure beste erlazio zoragarriak: zure ahizaparekin daukazuna, zure lagun minarekin, zure bikote ohiarekin, zure amamarekin, zure kuadrillarekin… baina izan gaitezen errealistak… mimosin baten moduan erlazionatzeak noizean behin bere xarma ere badauka, ez??? Claro que sí, guapi! Horrexegatik, gaurko aste honetan, erlazio personal baiezkor eta positiboak nola sortu hausnartuko dugu. Zer deritzozu???? Gogoko duzu!!??? Ba goazeeeen!!!

Abrakadabra!?

Ados, bai, agian kriston txorakeria dirudi jendeak behin eta berriz errepikatzen duen mantra patetikoa… baina nahiz eta jendeak eslogan kutre hau erabili gau eta egun, horrek ez du egi bihurtzen. Ez, lagun maitea “gutxien espero duzunean maitasuna agertuko zaizu” esaldiak ez dauka ez hankarik, ez bururik ez zentzurik. Zergatik? Maitasuna ez delako magia potagia. Hots, hasteko maitasun asko daudela badakigu, eta ez dugu batere gogoko maitasun erromantikoa zure lagunei, amamari edo txakurrei diezun maitasunaren gainetik jartzea. Gauzak ezberdinak direnean, zergatik kontzeptuak nahastu eta ranking-ekin hasi? Zure ingurunera begiratu eta pentsa ezazu ea zenbat aldiz izan dituzun sesioak hurrenen duzun pertsonarekin. Zenbat mobida izan dituzue? Eta benetan uste duzu MAITASUNA deitzen dugun hori, letra larriz idatzia gainera, zure etxeko atetik sartuko dela ekipamendu perfektuarekin nahi duzun guztia eta gehiago izanda? Mmmm… barkatu, baina nire bihotzeko pena guztiarekin… ez. Baina posible dena, zera da: atsegina egiten zaizun pertsona bat ezagutzea, denbora elkarrekin pasatzea gogoko izatea, berarekin ongi pasatzea, elkarri ulertzen diozuela sentitu eta last but not least, erakargarritasun fisikoa izatea. Beno, egia esam, agian, zerrenda honetatik asko jota bi puntu betetzen dituen norbait ezagutzen baduzu, ongi goaz!! Maitasuna eta erlazioak ERAIKI egiten dira, eta ez, berriz diogu ez direla “gutzien espero duzuenean” alfonbra azpian agertzen…

https://youtu.be/QLaNATVebac

Hurrrengo post-ean honi buruz hitzegiten jarraituko dugu! Nola sortzen ditugu harremanak? Nola bizi maitasuna Beldur Barik Jarrerarekin?


26/09/17

Ba ez (omen) da horrela

Bakarrik sentitzen naiz maitasunaren aurrean, erabat babesgabe. Maitasunak gainditu egiten nau, maitasuna agertzen denean oso txikia sentitzen naiz eta ez da, pentsatu dezakezuen bezala, ez dudalako jakiten zer egin. Guztiz kontrakoa: beldurtzen nauena zera da, badakidala une bakoitzean zer egin behar dudan. Zergatik nire bizitzako beste kontu batzuekin ez daukat ideia izpirik ere zer egin behar dudan eta honekin, danba!, oso garbi, garbiegi dut.

Maitasuna agertzen denean pasioz bizi behar (omen) dut. Mutila izanik, neskekiko maitasuna pasioz eta mutilekikoa lotsaz bizi behar (omen) dut. Lagunekiko maitasuna ez (omen) da maitasuna, noski, beste gauza bat (omen) da; maitasuna (omen) da jende guztiarentzat hain misteriotsua, hain azaldu-ezina eta aldi berean munduaren epizentroa. Ba nik aspaldi utzi nion sinisteari hain gauza misteriotsu eta azaltzen ezinezkoak nire bizitzaren zentroa izan behar zirela. Inork ez daki zer demontre den maitasuna, baina gero “denok maitemindu behar dugu, “ez gara ezer maitemindu arte”, “ikusiko duzu gertatzen zaizunean”… Nik uste hemen tranpa dagoela.

Noski nahi  dudala jendea maitatu, jende asko maite dut gainera, baina horrek ez du esan nahi sinetsi behar dudanik maitasunaren pakete osoa. Egun batetik bestera maitemindu behar dudala. Ba ez. Maite dudan jendea beste jende batekin ondo konpontzen bada gaizki sentitu eta haserretu behar dudala. Ba ez. Norbait maite badut normala dela batzuetan nire burua ez kontrolatzea eta bestea nahi ez duen zerbait egitera bultzatzea. Ba ez. Maite badut norbait berarekin uneoro egon nahi dudala. Ba ez. Maite dudan pertsona babestu behar dudala munduko gaitz guztietatik bere bizkartzaina izango banintz bezala. Ba ez. Norbait maitatzeak eskubidea ematen didala uneoro non, zertan eta norekin dabilen jakiteko. Ba ez. Jarraitu nezake baina “ba ez” larregi jarri ditut testu honetan.

Ez ditut nahi gauzak argi izan, ez eta maitasunak “itsutzen” (oh!) nauen uneetan ere. Nire buruari, parekoari, parekoei eta inguruari begiratu eta pentsatzeko eta sentitzeko gaitasuna izan nahi dut. Maitasunari begiratu nahi diot ez burutik behera erortzen zaigun ur baldekada bezala baizik eta egunez egun betetzen eta husten goazen ur erreserba bezala, bere korronte eta olatuekin, noski.

via GIPHY

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


21/09/17

BESTEAK ETA NI?

Baina, baina, baina…bagaude irailean!!! Zer moduz opor osteko krisia? Zer moduz joan da itzulera eskolara edo lanera? Ziur dagoeneko atzazalak jateari utziko diozula erabaki duzula, agenda berria erosteko zorian zaudela, puntualitatea zure erlijio berria bihurtzea pentsatu duzula eta agian kitarra, makrame edo zumba klaseetara apuntatuko zarela bihar bertan. Zer dela eta egiten dugu guzti hau orain? Ba iraila delako, eta iraila, urtarrilarekin batera, intentzio onen hilabetea delako. Ikasturte/urte hasierako helburuak, ahoran usain txarra duzunean menta txikle bat jatea bezain erabilgarria da… Zuk zure buruari ziurtatzen diozu egindakoak zure egoera hobetuko duela… Baina benetan espero zenuen efektua izango al du?

Anyway, hainbeste ikasurteko xede berriren artean, nik uste dut momentu ona izan litekeela zure bizitza benetan aldatuko duen zerbaiti buruz hausnartzeko. Begiratu zure ingurura. Ikusi makusi. Zer ikusi? Eta ez naiz mendi berdeei, kantauri itsasoari edo heteropatriarkatu kapitalistak ekarri digun krisis sistemikoari buruz ari.

 

Nor daukazu zure aldamenean? Nolakoa da zure familia? Zer motatako bizitza soziala daukazu? Kuadrillan irten zara mundu honetan agertu zinenetik? Edo nahiago duzu petit comitéan kalitatezko lagun gutxi batzurekin geratu? Gelan norekin erlazionatzen zara? Eskolaz kanpoko ekintzetan jende berria ezagutu duzu? Agian minutu pare bat behar dituzu honi buruz pentsatzeko…beraz… ready, steady… GO!!!

Sarritan, gertatu ohi da, betebehar, plan eta egiteko gauza gehiegi ditugula gure bizitzetan, eta ez daukagula benetan nahi dugun bidea jarraitzen ari garen ikusteko denborarik. Horrexegatik, gaur, alboan dauzkagunak aztertzeko beta hartuko dugu. Zure lagunak kontzienteki aukeratu dituzu? Zeren arabera? Planak zuk zeuk egiten dituzu edo planak egiteko obsesioak zure bizitza zuzentzen du? Pozik egoteko milaka gauza egiten dituzu, eta gauzez gainezka egoteak ez dizu patxadaz eta lasaitasunez bizitzeko aukerarik ematen? Welcome to the club!!! Ez zaude bakarrik!!! Eraikitzen ari garen jendarte honetan, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea ahaztu egiten zaigu. Rutinak markatzen digun erritmo zoro honekin diabolo bat izango bagina bezala mugitzen egon beharrean, gure bizitzan dauden gauzak eta pertsonak hautatzeko aukera merezi dugu. Beraz, heldu da momentua, lagun maitea: te bat prestatu, eseri aulki batean, har ezazu boligrafoa eta papera… Zure eguneroko jendearen analisia egiteko unea heldu da!

via GIPHY
Gaur post hau, kalitatezko adiskidetasun erlazio afektiboak sortzeko sortu dugu! Are you ready?? Prest??? Hemen doakizkizu zenbait galdera pentsatzen joan zaitezen:

  •  Zenbat kontaktu dituzu zure telefono agendan?
  • Zenbat lagun dituzu Facebook-en?
  • Zenbat jendek jarraitzen zaitu instagramen?
  • Zenbat jende joan zen zure azken urtebetetze festara?
  • Bihar etxez aldatuko bazina nork lagunduko lizuke kutxak igogailurik gabeko hirugarren pisu horretara igotzen?

Tik tak tik tak…
Ez naiz matematiketan aditua, baina ziur nago zenbakiak eta kopuruak aldatu direla galderen arabera…zergatik? Badakigu lagunak, kideak eta ezagunak ezberdintzen? Maitasuna eta arreta bera ematen diogu inguruan dugun pertsona orori? Zergatik?

Fruta dendara zoazenean, badakizu kolpeak dauzkaten frutak ezberdintzen?  Kolpetuta dauden frutak erosteak, merezi al du? Bai? Ez? Zergatik? Egia esan, denak izan gaitezke fruta kolpetuak noiz edo noiz, baina badakigu jateko ongi dauden frutak, konpost zakarrontzira botatzeko frutetatik ezberdintzen makrodiarrea izan ez dezagun? Esan nahi dudana zera da: lagun bat espero zenuena ez denean, zer egiten duzu pertsona horrekin? Nola eraikitzen da erlazio funtzional, osasuntsu eta polit bat? Eta ez gara bikoteari buruz ari, baizik eta lagunei edo familiari buruz baita…

Beno, ba guzti honi buruz irakurri nahi izatekotan… ez ezazu gure hurrengo post-a galdu!!!!

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


19/09/17

Maitatu Beldur Barik Jarrerarekin!

via GIPHY

Gaur goizean aspaldi aurkeztu genizuen eszena hura etorri zait burura tupustean. Gogoratzen duzue? Bertan neska bat parkean dago, jolasean, bapatean mutil bat datorkio, bultzatu egiten du, eta baita kakari buruz hemen idazteko ederregiak ez diren hiz batzuk esan ere… Neska, babes bila, amarengana jotzen duenean, amak bere onerako zerbait esaten diolakoan, zera botatzen dio: “bere gustokoa zarelako egin du”. Zenbat eta zenbat aldiz entzun duzue honelako zerbait??? Zergaitik daukagu hau barneratuta? Baina ze demontre! Hemen hasten dira arazoak dio off-ean dagoen ahots batek. Maitasuna bezain ederra izan beharko litzatekeen zerbait, konturatu gabe, eguneroko kanpoko influentziengatik, minarekin, indarkeriarekin, sufrimenduarekin hasten gara lotzen. Eta zuek aurkeztu dizkiguzuen hainbat gauzekin ere…

Maitasun erromantikoa

“Por un lado, los príncipes azules, los zapatos de cristal y las manzanas embrujadas. Por otro lado, las medias naranjas, los candados y las cajas de bombones con forma de corazón. Con los años me he dado cuenta de que los principes no son tan azules y ya no beso sapos. He aprendido que los zapatos de cristal se rompen, y que a las doce de la noche la carroza no se convierte en calabaza.”

“Atrevida por ser yo, atrevida por pensar. Tengo ganas de romper esquemas y quemar las etiquetas”.

Zer gehiago esan dezakegu? Goazen eskemak apurtzera eta etiketak sutan jartzera! Edota dantzan!

Sin tí soy yo

Banaiz

Zu gabe, ez naiz ezer. Zu gabe, ez naiz ezer.

Zenbatetan entzun dugu esaldi kutre hau? Beste pertsona baten parte izan beharra normaltzat jotzen dugu inolako kuestionamendurikk gabe. Eta teorian balioa ematen digun pertsona hori ez badago… norberaren galbidea?! Inolaz ere ez!  Zurekin banaiz, zu gabe, banaiz ere! Eta kitto! Zertara dator beste pertsona baten konplementaritate izatearen behar honen normalizazioa? Ez litzateke hobea izango, bizitzaten bideetatik elkarrekin topo egiten dugun pertsonak garela barneratzea, eta bakoitza bere nortasunarekin, bere izaerarekin, bere autonomiarekin besteekin erlazioak eraikitzea posible dela sinestea? Fusioa, simbiosisa, biak bat famatua… Zergaitik bateratu behar hori? Eta normalean, bateratze hori ez da musutruk izaten… pertsona baten kalterako izan ohi dela, badakigu!! Ez dagoela benetako orekarik honelako erlazio patologikoetan, beti norbaitek besteak baino gehiegi maite duela dirudiela, eta  hori ez da polita!!! Gauzak ezberdin egin badaitezke, zergatik funtzionatzen ez duten patroriak errepikatu?  Beno, ba jakin dezazula/dezatela: Zu gabe, BANAIZ.

No con… troles

No controles mis vestidos, no controles mis sentidos, no controles mis amigos, no controles mis cariños… No con… TROLES! Maitasuna es da kontrola!!

Whatsapp

Eta mugikorrarena… Que No controles, no ME controles.

Sin medias laranjas

Ai laranja erdiak… Zerbaiten bila ibili behar… Badakigu askotan esan dugula… Baina laranja osoak gara, edo limoi osoak, edota sandia osoak, edota mazedonia gozo gozo bat!

 

Maitasun erromantikoaren inguruan hitzegin nahi duzu(t)enean… ondo etorriko zaizkizue horrelako bideoak! Hitz egiten al duzue honi buruz? Familiarekin? Lagunekin? Gelan? Hau ezin da esan gabe geratu!!!

Beldur Barik Lehiaketa 2017 martxan dagoela dakizue. Bideo hauetan Beldur Barik Jarrera maitasunaren aurrean ikusi dezakezue. Zuena zabaldu nahi baduzue… Kamera hartu, pertsonai guztiak bere tokian… eta… loving akzioa!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


14/09/17

Ez printziperik ezta “bad boy”-rik ere

via GIPHY

Maitasun kontu hauetan sekulako nahaspila dut. Edo behintzat, saldu nahi diguten maitasun kontzeptu horretan. Badirudi itsasona nagoela, ohol baten gainean eserita, eta olatuak nola etortzen diren begira nago. Olatu handiak, txikiagoak, indartsuagoak… Batzuk kulunkatzen naute, beste batzuk gozatu ere egiten ditut… Olatu batzuk “Eman zuk lehenengo pausua!” esaten didate, batzuk “Hemen garrantzitsuena… bustitzea”, “gogorra izan behar duzu”, “hobeto askatasun askorik ematen ez badiozu”, “gauza bat da ni lagunekin joatea, eta beste bat berak egitea…”, “zure onurako da”… Eta beste batzuk ahotsa aldatu baina horrela diote “Lore eta urteurren ospakizunak? Motel…”. Eta pentsamendu hauetan nagoela, taula hartu eta lurra ertzeratzera noa, itsasertzera. Horrek fijo lagungarria izango dela.

Eta behin hondartzan, zenbait zeregin izango ditut:

  • Mutilak vs neskak guda honetaz paso egiten dut. Eta leku guztietan saltzen saiatzen dira… Gauza, helburu ezberdinak ditugula saldu digute, eta egia esanez dut horrela denik… Mutilak indartsuak, gogorrak izan behar dutela harreman batetan, kontrola eraman behar dutenak, erritmoa, ezin garela sentikor sentitu, ez dugula negarrik egiten… Guk adimenak, burua; beraiek sentimendua… Eta paperak aldatzen direnean (bai horixe, paperak, askotan antzerki funtzio batean gaudela ematen duelako), flipatu egiten dut ere… Ertzak maite al ditugu? Buf! Beno, ba lagunek taldean horrelako mezuak bidaltzen dituztenean, paso egingo dut, baina ez naiz isilik geldituko. Ozen esatera noa “horrelakoek ez dute graziarik”.
  • Ez naiz inoren jabea, ezta inoren jabetza. Norbait nirekin egon nahi badu, biok horrela nahi badugu, elkarrekin egongo gara. Hitzegin beharra dagoela, pentsatu beharra. Eta ez nago bapatean guztiok harreman irekiak izan behar ditugula, guztiok guztiokin enroilatu behar garela norbaitekin gaudenean (arraroa norbaitekin egotearena… gutxitan gaude bakarrik…). Harreman askeak nahi baditugu, aske sentitu harremanetan guztia hitzegin eta adostu behar dugula. Adostu, akordioak egin… Harremanaren zati batek guztia alde batera utzi ez dezan, bere beharrizanak alboratu ez ditzan… Orain ni naiz zerbait behar duena, baina baliteke bihar zu izatea, bera izatea. Beharrizanak aldatu egiten dira, desioak bezala. Gaur primeran datorkiguna… nork daki bihar beharko dugun ala ez… Eta ipunek, pelikulek, liburuek… normalean gauza horiek nork uzten dituenaren idei bat ematen digute. Guzti honi buruz pasa den urtean hitzegin genuen (sakatu hemen berriro irakurtzeko).
  • Begiruneari buruz hitzegiten dudanean Aretha Franklinen abestia datorkit burura. Bai, errespetua. Erreza, ezta? Sakatu hemen honi buruz berrio irakurri, pentsatu eta eztabaidatzeko.

Gure #BBPlaylist ean entzungai duzue!

Beno, ba taularen gainean noan bitartean pentsamendu guzti hauek etortzen zaizkit gogora. Itsasertzera ailegatzear nago. Zereginak martxan jartzea zaila izango da. Eraikitako deseraiki behar dut. Nire inguruan eraikitakoa, nire pentsamenduak, ni neu. Eta gero ingurukoekin animatuko naiz, lagunak, familia… Adi! Gauza bat argi utzi nahi dut. Besteek diotenari buruz paso egiten dut. Arraro xamarrak garela esaten badidate/badigute… paso! Harremanak bizitzeko eredu berriak bilatzera noala argi dut. Egunean, egunero, nire ondoan dagoenarekin, ez goian, ez behian, ondoan. Guztia pilo bat hitzeginda, elkarri uelrtuz, errespetatuz. Goazen!

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar


12/09/17

AMODIO, KRISPETAK ETA BELDUR BARIK JARRERA

krispetak

Igandea da. Larunbata joan da, baita ostirala ere eta astelehena atzo baino gertuago dago. Nola demontre joaten dira asteburuak hain azkar? Ostiralean dena egiteko denbora dugula uste dugu… eta zas! Bapatean igande arratsaldea dator bere tristura guztiarekin… Eta hori gutxi ez balitz, bapatean telebista piztu eta gure buruari “Peli romanticona hoietako bat ikusiko dut” esaten diogu. Baina ze demontre…

Tom Hanks, Julia Roberts, Hug Grant, Drew Barrymore, Ryan Reynolds, Rachel McAdams, Sandra Bullock, Ryan Gosling, Lily Collins, Renee Zellwegger… antzezleak sufritzen ikusteko gogoak dituzu. Sufrimendua, baina guztiok dakigun amaierarekin, noski. Gure pantailetan The end, amaiera, Fin errotulak agertzen direnean ikusi ditugun bizitzak gureak izatea gustoko izango genuke… Bufff!!! Ba nik paso egin nahi dut, egia esan. Sufrimenduari, kontrolari, jabetzari… ezetz esatera noa eta askatasunari, poztasunari, gogoari, desiari baietz!

Normalean amodiozko pelikula guztiek proposamen bera dute. Mutil batek neska bat ezagutzen du (bai, halakoxea da, zergaitik dira hain heterosexualak amodiozko filmak?!), hasieran ez daukate erlazio ona, edo neskak ez du interesik azaltzen mutila gehiago ezagutzeko, edo lagunak dira…. eta badago gidoian beti sufritzeko arrazoi bat: klase ezberdinekoak direla, mutilak iragan iluna du, gurasoak aurka egiten diote harremanari, edota neska extralurtarra da, edota zenbait kasutan… sorgina ere izan daiteke! Baina amodioak guztiarekin ahal duelaren uste horrekin aurrera egiten du filmeak. Normalean neska eta mutila banantzen dira eta betikotasunaren, para siempre idearekin etorkizunean berriro elkartzen dira eta sentimendu hoiek berriro pizten dira. Zenbat pelikuletan ikusi dituzue horrelakoak? Haimaka filmetan!

Beno, ba maitasun pelikula gidoi honekin nolabait amaitzen duen pelikula bat aurkeztu nahi dizuegu.

Hona hemen nolabait (nolabait esan nahi dugu… zaila delako ere bestelako harreman ereduak aurkitzea… Orain Sense 8 telesaiaren harremanak etorri zaizkigu gogora. Harreman batzuk nahiko heteroarautuak dira, noski, beti bezala, baina zer diozue  Lito, Hernando eta Danielak duten harremanari buruz? Edota Nomi eta Amanitak dutena, zer iruditzen zaizue?… Zuen iritzien zai gaude!) apurtzen duten maitasun pelikula.

500 egun elkarrekin

Desamodio istorio bat da hau. Eta spoilerrik egin nahi ez dugun arren, kontatuko dizuegu azkenean mutila ez dela neskarekin gelditzen… Neskak oso garbi esaten du ez duela ezer seriorik nahi. Zergaitik jartzen garen askotan besteen erabakien gainetik? Bai lagunak, hau desamodioaren inguruko pelikula bat, eta badakigunez, desamodioa amodiaren zati bat ere izan daiteke. Zer dela eta egiten zaigu hain zaila guzti hau kudeatzea? Gure zai dagoen pertsona horren irudia saldu digutelako, laranja erdiaren istorian ere sinestarazi nahi digutelako…

Gai honetan interesatuak bazaudete, bi post aurkeztu nahi dizkizuegu:

Bata, Proyecto Kahlo-ren “Películas anti-románticas: mostrando el amor real en el cine” (http://www.proyecto-kahlo.com/2017/05/peliculas-antiromanticas-mostrando-amor-real-cine/) eta Diners aldizkarian agertutako posta bestea (http://revistadiners.com.co/ocio/28521_cinco-peliculas-antirromanticas/).

Eraikiz kolektiboak aurkeztutako galdeketa ere aurkeztu nahi dizuegu.

Beraz goazen pelikulak alde batera uztera, eta goazen maitasuna Beldur Barik Jarrerarekin bizi eta gozatzera! Askatasunean, sufrimendu ezan, gozamenean oinarritutako harreman berriak eraikitzera!

Guardar

Guardar


07/09/17
  • 1
  • 2
  • 5